Bizkaiko Aldundiak 2,7 milioi euro inbertituko ditu Gaztelugatxeko sarbidean
Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko sarbideak eta bisitak ordenatu eta hobetzeko hainbat proiektu garatzen ari da. Proiektu horietan 2,7 milioi euro inbertituko ditu 2024ra arte. Gaztelugatxeko erakargarritasuna aprobetxatzeko asmoz, garatzen ari den estrategia zabalagoaren baitan daude. Estrategia horren premisa erabilera turistikoa biotopoaren babesarekin bateratzea da, kostalde osoan jarduera ekonomikoa eta enplegua sortu ahal izateko.
Aldundia BI-3101 errepidean ari da lanean eta Gaztelugatxera Urizarreta ingurutik sartzeko bidegurutzea hobetu eta bi aparkaleku (bata aipatutako gunean, eta bestea Ermuko aldean) berrordenatu nahi ditu. Horrez gain, Bermeoko hirigunea eta Matxitxako batuko dituen oinezkoentzako bidea egokitu nahi du.
Gaztelugatxe bisitatzen dutenen segurtasuna hobetzeko beste neurri batzuk hartuko dira. Salbamenduko helikopteroak lur hartzeko gune bat ere egokituko da, ermitaren sarreraren inguruan, komunak zeuden tokian, hain zuzen.
BI-3101ko bidegurutzea hobetzea
BI-3101 errepideko (Bermeo-Bakio errepidea) 31+150 kilometro-puntuan Gaztelugatxera sartzeko bidegurutzea hobetzeko lanak zehazten ditu proiektuak. Horrek ahalbidetuko du erdiko errei bat jartzea, bidegurutze horretako mugimenduak hobetu ahal izateko. Gainera, autobus geltokia tokiko errepidean kokatuko da berriz ere. Neurri horri laguntzeko, autobusek noranzkoa aldatu ahal izateko errei bat jarriko da, eta erreien gunea nahiz aparkalekua urbanizatuko dira.
Autobus geltokia Bermeo-Bakio errepide zaharrera mugituko da. Hala, errepide horren plataforma handitu egingo da Gaztelugatxerako sarbidea hasten den tokian. Bi espaloi sortuko dira: Bata Eneperdirako sarbideko eskuinaldean eta bestea proiektuan jasotako autobus geltokiaren alboan.Obrak urriaren 28an hasi ziren, eta 444.547 euroko aurrekontua daukate. Urte amaieran amaitzea aurreikusten da.
Aparkalekua Urizarreta gunean
Urizarretako sarbidean bi jarduketa barne hartuko dituen proiektua garatuko da: Bata, ibilgailuei zuzendutako 51 plazako aparkalekua; eta bestea, gaur egungo aparkalekua birmoldatu eta autobusentzako aparkaleku bihurtzea. Hala, garraio kolektiboko sistemetarako nahiz garraiobide jasangarrietarako (bizikleta, adibidez) irisgarritasuna ere hobetu egingo da.
Oraingo aparkalekuaren berrantolaketa 24 aparkaleku kendu eta autobusetarako bi plaza nahiz bizikletentzako gune bat egokitzean datza. Gainerako eremuan espaloiak eta berdeguneak egongo dira.Lizitazioaren aurrekontua 991.764 eurokoa da, eta egikaritzeko epea 13 hilabete da.
Aparkalekuak Ermu aldean
Berrikuntza honen helburua eskaintza turistiko-kulturalaren ahalmena zabaltzea da Matxitxakoko itsasargia bezalako beste erakarpen-polo batzuekin konektatzea eta, aldi berean, ibilbide berriak sortzea. Bisitak egiteko beste alternatiba batzuk sustatu nahi dira (sarbide batetik iristea eta beste batetik ateratzea). Halaber, mugikortasun urritua duten bisitarien beharrizanak asetzea.
Era berean, markesina duen badia bat eraikitzea da berrikuntzetako bat, garraio kolektiboaren irisgarritasuna errazteko eta, horrela, aparkalekutik 200 metrora dagoen autobus-geltokitik BI-3101 errepidean zehar gaur egun egiten diren oinezkoen joan-etorriak saihesteko. Era berean aparkaleku gisa erabilitako azalera egokituko da dauden plazak gehitu gabe; horrela, 32 ibilgailurentzako edukiera izaten jarraituko du, autobusentzako 5 plaza berri sortuko dira eta biraketa-plataforma bat egingo da autobus horien maniobrak errazteko.Aparkaleku horren hobekuntza 309.496 eurotan aurreikusi da eta 2024. urtearen erdialderako amaituta egongo da.
Bermeo-Matxitxako oinezkoen pasealekua
Bakiotik abiatzen den eta Lurgorriko merenderora iristen den oinezkoentzako bideari jarraipena ematea da xedea. Bermeoko hiriguneraino iritsi eta enklabeari beste erakargarritasun turistiko bat eman. Horrela, trazatuak, gutxi gorabehera 7,5 kilometro izango ditu dituenak, Bermeoko udalerria eta Gaztelugatxeko San Joaneko baseliza lotuko ditu udal kiroldegiaren ondoko aparkalekutik abiatuta, Matxitxakoko itsasargi zaharretik eta Lurgorriko merenderotik.
Trazaduraren zati batean, Bermeoko hiri-eremuaren barruan dagoena, lehendik dagoen espaloia aprobetxatuko da eta beste baten baso-pista bat egokituko da, sastrakak kenduz eta zoru natural bat aplikatuz (inguruetako agregakinak erabiliko dira). Pasealeku hori sortzeko aurrekontua 1.020.000 eurokoa izan da eta 2022. urtearen amaieran amaituta egongo dela aurreikusten da.
Zure interesekoa izan daiteke
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu
20:30 aldera sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu da, Aiartza mendian, eta oraingoz ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan. Suhiltzaileak lanean ari dira garrak itzaltzeko.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.