Balmaseda
2023/01/01 - 17:48
Suhiltzaileek gogor lan egin behar izan dute Urtezahar gauean, Bizkaian bereziki
Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.
2022/12/15 - 21:54
Bost pertsona zauritu dira Kadaguako korridorean, kamioi batek eta sei autok elkar jota
Bost zaurituak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte anbulantzian, baina ez dute lesio larririk izan.
2022/11/15 - 19:08
Greba San Tomasen Busturialdeko, Lea-Artibaiko, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterrietako Bizkaibusen
Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB), Ezkerraldea Meatzaldea Bus (EMB) eta Bizkaibus Vectalia Enkarterri enpresetako langileak mobilizazioak ari dira egiten, soldatan hobekuntzak eskatzeko, eta deialdia testuinguru horretan dago.
2022/11/07 - 17:13
Castroko hilketaren akusatuak ukatu egin du bere lagunari garezurra eman izana
Akusazio partikularrak uste du froga nahikoak daudela Carmen Merinoren aurka. Gaur hasi da haren kontrako ahozko epaiketa Jesus Mari Baranda 67 urteko bizkaitarraren hilketagatik. Biktimaren garezurra kutxa batean gordeta eman zion lagun bati.
2022/11/07 - 13:04
Zortzi emakumek eta gizon batek epaituko dute Castron ustez bikotekidea hil eta zatitu zuen emakumea
Carmen Merinoren kontrako ahozko epaiketa hasiko da gaur, Jesus Mari Baranda 67 urteko bizkaitarraren hilketagatik. Biktimaren garezurra kutxa batean gordeta eman zion lagun bati.
2022/10/27 - 16:35
Balmasedan piztutako sutean ia 800 hektarea erre dira guztira: 426, Balmasedan; 15, Zallan; eta 350, Burgosen
Gau eta egun ehundik gora suhiltzailek eta larrialdi zerbitzuek 3.000 ordu behar izan zituzten sua itzaltzeko. Adietuen ustez, Balmaseda eta Artziniega arteko errepidean dagoen línea elektrikoan egon zela suaren jatorria.
2022/10/27 - 15:43
Balmasedako suteak 441 hektarea kaltetu ditu
Arbalizako 426 hektarea kiskali ziren, eta Zallako Herrerako beste 15. Azken 30 urteetan Bizkaian izan den suterik handiena da. Batez ere, mozteko adinean zeuden koniferoen masa helduak (berehala moztu beharko dituzte), eta beste birpopulatze gazteago batzuk kaltetu dira.
2022/10/27 - 09:45
Albiste izango dira: Beroaldia, 2023ko Tourraren ibilbidea eta DSBEren erreforma
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/26 - 19:29
Linea elektrikoen gainean adar bat erori izanak eragin zuen Balmasedako sutea, lehen hipotesien arabera
Antza denez, igande goizean izandako haize bortitzen ondorioz erori zen adarra, Ertzaintzaren eta Aldundiaren lehen hipotesien arabera.
2022/10/26 - 16:40
Basozainak sutea izan zen ingurua kontrolatzen ari dira, eta Bizkaiko Aldundia, kalteak aztertzen
Balmasedan piztutako sutea, Euskadiri dagokionez behintzat, erabat itzali da eta orain kalteak zenbatzeko garaia heldu da. Gutxienez, 500 hektareatik gora erre dira, EAEn, azken 30 urteetan izan den suterik handiena izan da.
2022/10/26 - 09:42
Albiste izango dira: Suteen aurkako murrizketak, euskal selekzioak eta Trans Legea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/25 - 22:43
25 suhiltzaileko lantaldea geratuko da Balmaseda eta Zalla aldean, gau osoan zaintza lanak egiten
Kalteak larriak dira basoan, baina gaur, bederen, ez du okerrera egin egoerak, eta sua guztiz itzalita ez dagoen arren, ez da gehiago hedatu Enkarterrin. Edonola ere, suhiltzaileen zein herritarren kezka nagusia haizea izan da arratsalde osoan, abisu horia izan baita indarrean.
2022/10/25 - 22:33
Bizkaiko sutea guztiz itzali dute, euriaren laguntzari esker
Orain suhiltzaileak inguruak zaintzen ari dira, sugarrak berriz piztea saihesteko.
2022/10/25 - 19:11
Balmasedako sutean kiskalitako eremuaren aireko irudiak
Ertzaintzaren helikopteroak Balmasedan erretako azalera grabatu du. 500 hektarea erre direla kalkulatzen da.
2022/10/25 - 16:22
Kontrolpean dago Balmasedako sutea, baina datozen orduak erabakigarriak izango dira itzalitzat emateko
Hirugarren egunez suaren aurkako borrokak segitzen du Enkarterrin. 35 suhiltzaile eta 8 kamioi dabiltza freskatze lanetan. Datozen orduetarako iragarrita dagoen haizeak kezka eragiten du.
2022/10/25 - 16:00
Suhiltzaileek uste dute Balmasedako sutea gaur-biharretan amatatzeko moduan izango direla
Arratsaldean, haizea zakartzea espero da, eta foku nagusiak (Herrera eta Nocedal, Zallan eta Arbaliza, Balmasedan) freskatzen dihardute lanean dabiltzan 36 suhiltzaile eta baso langileek.
2022/10/25 - 12:26
Carlos Uriagereka: "Baliabide guztiak jarriko ditugu martxan haizete berriek gure lana zaildu ez dezaten"
Bizkaiko Mendi Zerbitzuko buruak jakitera eman duenez, egoera hobea da Balmaseda inguruan. Haizerik ez dabil une honetan eta gau osoan lanean aritu ahal izan dute. Suteak kontrolpean jarraitzen duela adierazi du Carlos Uriagerekak.
2022/10/25 - 09:40
Albiste izango dira: Bizkaiko suteak, EAEko aurrekontuak eta Erresuma Batuko Gobernu berria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/24 - 22:53
Bortedo eta Artuñanoko bizilagunak etxean dira berriro
Hainbat soro kiskalita, eta etxebizitzaren bat edo beste ere kaltetuta. Bizilagun askok beldurra pasatu dute gauean.
2022/10/24 - 21:20
Balmasedako sutea: foku guztiak kontrolpean daude, baina ez erabat itzalita
Balmasedan (Bizkaia) piztutako suteak Zalla eta Gordexola udalerriei eta Mena Haranari (Burgosko iparraldea) eragin die, eta kontrolpean dago oraindik.