Albiste izango dira: Beroaldia, 2023ko Tourraren ibilbidea eta DSBEren erreforma
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Beroaldia: Gaurtik aurrera, tenperatura maximoak 30 gradura iritsiko dira barnealdean eta kostaldean. Gaua ere epela izan da, eta termometroak 20 ºC-tik gora egon dira txoko askotan.
- 2023ko Tourraren ibilbidea: Parisko Kongresuen Jauregian, 11:30etik aurrera, Frantziako Tourrak datorren urtean egingo duen ibilbidea aurkeztuko dute. Bilbotik abiatu da txirrindulari proba, eta aurkezpen ekitaldian izango dira Iñigo Urkullu lehendakaria, EAEko hiru diputatu nagusiak eta hiriburuetako alkateak.
- DSBEren erreforma: Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformak lehen pausoa emango du Eusko Legebiltzarrean, Voxen osoko zuzenketa errefusatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko