Barack Obama
2015/05/30 - 12:50
Hondamendi egoera Texasen, uholdeak direla eta
Barack Obamak hondamendi egoera sinatu du Texasen, bertan dauden uholdeengatik. Gutxienez 21 hildako daude estatuan.
2015/05/21 - 11:57
Google Mapsek barkamena eskatu du Obamaz erakutsi dituen emaitzengatik
Google Maps-eko bilatzailean 'beltzaren etxea' edo 'errege beltza' jarrita Etxe Zuria erakusten zuen. Googlek adierazi du lanean ari dela arazoa konpontzeko.
2015/05/21 - 01:43
Bin Laden hil zuten etxean topatutako agiriak argitaratu ditu AEBk
Guztira, 103 dokumentu dira. Gehienak familiari idatzitako gutunak dira, baina Al-Qaidako beste buruzagi batzuei idatzitako mezuak ere argitaratu dituzte.
2015/05/15 - 16:39
AEB-Persiar Golkoa, elkarren defentsarako urratsak
Lehen bilera amaitu berritan, datorren urtean Estatu Batuek eta Persiar Golkoko herrialdeek beste goibilera bat egingo dute. Elkarren denfentsarako hitzarmena lortzea da helburua.
2015/04/29 - 10:09
Obama: 'Polizia batzuek ez dute jokabide zuzena'
Etxeratze-agindua indarrean sartu da Baltimoren, eta istilu bakan batzuk izan dira.
2015/04/15 - 16:33
Obamak terroristen zerrendatik aterako du Kuba
Kubak 33 urte eman ditu zerrenda beltz horretan; besteak beste, ETAko kideei babesa emateagatik.
2015/04/15 - 00:51
Kuba 'terrorismoaren zerrenda beltzetik' ateratzea erabaki du Obamak
1982. urtetik dago Kuba "terrorismoa babesten duten herrialdeen zerrendan", eta, ondorioz, Washingtonek zigorrak jarri dizkio ordutik. Besteak beste, Iran, Sudan eta Siria daude zerrenda horretan.
2015/04/12 - 16:25
Kubak eta Estatu Batuek adiskidetzearen hasiera irudikatu dute
"Bistan da une historikoa del hau", esan du Barack Obama presidenteak. "Biok ondorioztatu dugu iritzi desberdinak defendatu ditzakegula errespetuz eta gizalegez", esan du.
2015/04/12 - 11:18
AEBen eta Kubaren arteko giroa lasaitzen hasi da
Kubako eta AEBetako lehen bilera izan da azken bost hamarkadetan eta ordubete eta hogei minutu iraun ditu. Obamak eta Castrok "modu zuzenean" hitz egin dute.
2015/04/12 - 10:45
Maduro ere bildu da Obamarekin, eta esan du ez direla AEBren etsai
Venezuelako presidenteak adierazi duenez, bileran egia esan diote elkarri "modu maitekorrean". Maduroren ustean, Panamakoa "Egiaren Goi Bilera" izan da.
2015/04/12 - 10:16
AEBk eta Kubak harremanak bideratu dituzte Obama-Castro bilerari esker
AEBko presidentearen hitzetan, Kuba "ez da mehatxua AEBrako"; Raul Castrok, berriz, "zintzotzat" jo du Obama.
2015/04/11 - 17:41
Raul Castrok Barack Obamari: 'Edozertaz hitz egiteko prest gaude'
Obamak berak aitortu du bilera 'historikoa' izan dela. Halaber, adierazi du etorkizunera begira aurrerapausoak emateko moduan daudela.
2015/04/11 - 16:28
Aro berri baten atarian daude Kuba eta Estatu Batuak
Nelson Mandelaren hiletan eman zioten eskua elkarri lehenengoz Barack Obamak eta Raul Castrok. Aldaketa iragartzen zuen keinu horrek.
2015/04/10 - 11:02
Obamaren eta Castroren arteko agurrak Panamako goi-bilera abiarazi du
Harreman diplomatikoei berriro ekingo zietela iragarri zutenetik lau hilabete igaro ostean, igande honetan aldebiko bilera izango dute Panaman AEBetako eta Kubako presidenteek.
2015/04/08 - 11:07
Itzalaldi batek argindarrik gabe utzi du Etxe Zuria, Washingtonen
Larrialdietarako generadoreei esker, bezeroek argindarra berreskuratu dute argia joan eta denbora gutxira.
2015/04/03 - 14:27
Obama: 'Iran gezurretan badabil, mundua jakinaren gainean egongo da'
Erdietsitakoa "akordio ona" dela uste du AEBko presidenteak. Netanyahuren aburuz, ordea, itunak arriskuan jartzen du Israel.
2015/03/10 - 09:45
Madurok Obamari: 'Inoiz jaso dugun erasorik larriena da hau'
Obamak Venezuelako zazpi goi-kargudunen aurka isunak jarriko dituela iragarri zuen atzo, eta “larrialdi egoera” ezarri zuen, Venezuelan duten egoera, AEBren ustez, arriskutsua delako.
2015/03/09 - 20:58
Obamak larrialdi egoera ezarri du Venezuelaren mehatxuagatik
Gainera, isunak jarri dizkie Caracaseko Gobernuko goi kargudun eta goi kargudun ohi batzuei.
2015/03/07 - 14:14
Obamaren gobernuak onartu du polizia arrazakeriaz aritzen dela
Obama AEBetako presidentea Alabamako Selma herrian izango da, eskubide zibilen aldeko borrokan izan zen mugarri bat oroitzeko.
2015/03/04 - 09:40
Netanyahuk errieta egin dio Obamari, horren etxean bertan
Estatu Batuetako gobernuak ez zuen gonbidatu Netanyahu, Kongresuak berak egin zuen, Alderdi Errepublikanoko kongresisten ekimenez.