Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Netanyahuk errieta egin dio Obamari, horren etxean bertan

Estatu Batuetako gobernuak ez zuen gonbidatu Netanyahu, Kongresuak berak egin zuen, Alderdi Errepublikanoko kongresisten ekimenez.

Estatu Batuetako Kongresuan atzo gertatu zena eskandalua eta oso larria izan zen. Kongresistek oso gutxitan AEBko presidenteari berari jotzen dioten txalo zaparrada beroa atzerriko herrialde bateko ministro bati, Benjamin Netanyahuri, eman zioten atzo.

Estatu Batuetako gobernuak ez zuen gonbidatu Netanyahu, Kongresuak berak egin zuen, Alderdi Errepublikanoko kongresisten ekimenez.

Batzarkide horiek Obama presidenteak Iranekin sinatu nahi duen itun nuklearra oztopatu nahi dute. Beraien iritziz, negoziazioaren azken epean dagoen hitzarmen horrek Irani bonba nuklearrak egiten lagunduko dio. Eta horregatik deitu zioten Netanyahuri: Obamari bere etxean bertan errieta egin ziezaion.

Bi aste barru egingo diren Israelgo hauteskundeen hautagai den Netanyahurentzat primerako aukera izan da. Netanyahuk atzo esan zuen nola edo hala eragotzi behar dela Iranek arma nuklearra lortzea. Eta beharrezkoa bada, Israel bakarrik joango litzatekeela Iranen kontrako gerrara. Baina, hori gezurra da.

Kongresistek atzo jo zizkioten txaloak ikusita, argi dago Israelek Estatu Batuak eskutik helduta eramango lukeela gerra horretara. Eta zeharka bada ere, gure buruari mendebaldar esaten diogun guztiak, arrastaka eramango gaitu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X