Barack Obama
2017/06/16 - 23:31
Trump: 'Akordio hobea negoziatuko dugu Kubarekin'
Hala ere, ezer negoziatu aurretik, bi baldintza jarri dizkio Kubari: hauteskundeak deitzea eta preso politikoak askatzea.
2017/06/16 - 11:28
Obamak Kubarekiko sustatutako malgutzean atzera egingo du Trumpek
Turista estatubatuarrek irlara egindako bidaien baldintzak zorroztu eta Kubako enpresekin AEBko konpainiek dituzte harreman komertzialak mugatuko ditu.
2017/05/18 - 12:19
Trumpen kanpainaren ikerketa zuzentzeko fiskal berria izendatu du AEBk
Errusiak 2016ko AEBko hauteskundeetako emaitzetan nolabaiteko eragina izan zuen argitzea helburu duen FBIren ikerketa zuzenduko du Robert Muller FBIko zuzendari ohiak.
2017/05/17 - 17:41
Kartzelatik irten da Chelsea Manning, Wikileaks atariaren iturri ohia
Soldadu ohiak zazpi urte eman ditu espetxean, Wikileaks atariari klasifikatutako milaka fitxategi isilpean eman ondoren. Barack Obamak urtarrilean indultatu zuen.
2017/03/29 - 00:10
Obamak onartutako hainbat ingurumen-lege indargabetu ditu Trumpek
2015ean Obamak sinatutako agindu horren bidez gas kutsagarrien emisioak murriztera behartzen zituen AEBko enpresak.
2017/03/28 - 11:20
Obamaren zenbait ingurumen-politika indargabetuko ditu gaur Trumpek
Presidente estatubatuarrak "ez ditu AEBko ekonomia arriskuan jarriko duten ingurumen-politikarik onartuko", esan du Etxe Zuriko bozeramale batek.
2017/03/24 - 08:07
Errepublikanoek osasun legea atzeratu dute, eta Trumpek abisua eman du
Bozketa gaur izango da, baina 22 errepublikanok kontrako botoa ematen badute, Obamacare baliogabetzeko saiakerak porrot egingo luke.
2017/03/07 - 08:21
Errepublikanoek 'Obamacare'ren aurkako proposamena aurkeztu dute jada
2010ean Obamak Osasun Legea onartu zuenetik nahi izan du Trumpen alderdiak bertan behera uztea, hiritarrek hainbat aukeren artean hautatzerik ez dutela argudiatuta.
2017/02/24 - 08:05
Trumpek arma nuklearretan inbertituko du 'taldearen buruan' egoteko
Obamaren Gobernuak ere hitza eman zuen dirua bideratuko zuela arma nuklearrak berritzeko. Orain, argi utzi dute "nagusitasun estatubatuarra' mantenduko dutela.
2017/01/30 - 23:02
AEBren balioak arriskuan daudela esan du Obamak
Donald Trumpek musulmanei buruz hartu dituen neurrien aurrean herritarrak kalera irten direla goraipatu du.
2017/01/25 - 10:12
Immigrazio eta mugei buruzko lehen neurriak onartuko ditu gaur Trumpek
Aurreikusi dute presidente berriak errefuxiatuak hartzeko programa bertan behera utzi, herrialde gatazkatsuetako etorkinak sartzea galarazi eta Mexikoko mugan harresia egitea onartuko duela.
2017/01/20 - 19:12
Donald Trumpen inbestidura
Donald Trumpek arratsalde honetan hartu du AEBko presidente kargua, kapitolio aurrean egingo den ekitaldian.
2017/01/19 - 00:59
Urte hauetan hartutako neurriak defendatu ditu Obamak
Bere gobernuak hartu dituen erabaki polemikoenak gogoratu ditu presidente kargua utzi aurretik egin duen azken agerraldian.
2017/01/11 - 10:31
Trumpi buruzko informazio konprometitua duela gezurtatu du Kremlinek
Bere aurkako 'sorgin ehiza' salatu du AEBko presidente hautatuak, Twitterren zabaldutako mezu batean.
2017/01/11 - 10:07
Obamaren agurra Chicagon, 20.000 jarraitzaileren aurrean
Etengabe txalo zaparrada artean zortzi urteotako ibilbidean hartutako erabakiak eta lorpenak defendatu ditu.
2017/01/11 - 07:59
Obamak, agur ekitaldian: 'Bai, ahal dugu. Bai, egin dugu'
AEBko presidenteak Etxe Zurian eman dituen zortzi urteen errepasoa egin du, etorkizuneko erronkei begira.
2017/01/10 - 13:25
Hamar egun barru Trumpek presidente kargua hartuko du
Hamar egun baino ez dira falta Donald Trumpek Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente kargua hartzeko. Astearte honetan Barack Obamak bere azkenengo hitzaldi publikoa egingo du, Chicagon.
2017/01/03 - 12:17
Sirian terrorismoa babestea egotzi dio Turkiak Obamaren gobernuari
AEBk milizia kurdosiriarrak Estatu Islamikoaren aurkako borrokan babesten dituelako egin du akusazioa Yildirim lehen ministro turkiarrak.
2016/12/30 - 13:16
Errusiak AEBko 35 diplomazialari kanporatuko ditu
Erantzun hori eman du Moskuk AEBko presidentetzarako hauteskundeetan ustez egindako esku-hartzeagatik Washingtonek hartutako neurriaren aurrean.
2016/12/30 - 10:08
Beste liskar bat Washingtonen eta Moskuren artean
Wikileaksek Hillary Clintonen kanpainako lantaldearen hainbat mezu elektroniko filtratu egin zituen, eta