Trumpi buruzko informazio konprometitua duela gezurtatu du Kremlinek
AEBetako hainbat hedabidek atzo zabaldutako informazioa "erabat faltsua" dela esan du gaur Kremlinek. Errusiak Donald Trump AEBetako presidente hautatuari buruzko "informazio konprometituta" duela zabaldu zuten atzo komunikabide estatubatuarrek, eta informazio hori Trumpi "xantaia" egiteko erabili dezaketela. Kremlinek ukatu egin du guztia, eta informazio konprometiturik ez duela esan du. "Guztiz faltsua da, asmatutakoa", esan du Dimitri Peskov Kremlineko eledunak. Horren hitzetan, Errusiaren eta Estatu Batuen arteko harremana "gaiztotzeko interesak" dauden atzean.
Txosten klasifikatua
Lehenaz gain, hautsak harrotzen ari da, joan den astean, AEBko Inteligentzia Zerbitzuek Barack Obamari eta bere lekukoa hartuko duenari emandako txosten klasifikatua. Dokumentu horretan jasotzen denez, Errusiako zerbitzu sekretuek Trumpi buruzko "informazio konprometitua" dute, bai pertsonala eta bai ekonomikoa.
Hainbat iturrik CNN eta The New York Times hedabideei baieztatu dietenez, CIAren txostenetan jasotakoa egia dela baieztatzeko arrazoiak egon badaude, iturrien fidagarritasunari erreparatuta.
Txosten hori eskura izan duen AEBko goi kargudun batek, asteon, berretsi du Errusiak Hillary Clintoni buruzko informazioa bakarrik kaleratu zuela hauteskunde kanpainan zehar, hautagai horri min egiteko helburuarekin. Trumpi buruzko informazioa, berriz, gorde egin zuten errusiarrek, betiere iturri horren arabera.
AEBko Inteligentzia zerbitzuek ondorioztatu zuten Vladimir Putin Errusiako presidenteak Trumpi "laguntzeko" kanpaina abiatu zuela; besteak beste, erakunde estatubatuarren kontrako zibererasoak egiteko agindu zuen Putinek.
'Sorgin ehiza'
Bere aurkako "sorgin ehiza" salatu du AEBko presidente hautatuak, Twitterren zabaldutako mezu batean. Zabaldutako albisteak "faltsuak" direla esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.