Barack Obama
2016/09/08 - 12:12
Trumpen esanetan, Putin Obama baino 'agintari sendoagoa' izan da
NBC telebista kateak antolatutako foro batean egin ditu adierazpen horiek Donald Trumpek; Hillary Clintonek ere parte hartu du foro horretan.
2016/09/06 - 13:52
Obamak bertan behera utzi du Duterterekin hitzartutako bilera
Filipinetako presidenteak 'putakume' deitu zion Obamari, AEBk Filipinetako Gobernuaren narkotrafikoaren kontrako politika ezbaian jarri ostean.
2016/09/05 - 12:07
Akordiorik ez AEBk eta Errusiak Siriari buruz egin duten bileran
Sirian su-etena lortzeko negoziatzen jarrai dezatela agin diete Barack Obamak eta Vladimir Putinek euren ordezkaritzei.
2016/09/04 - 10:12
Obamak eta Xik klimari buruzko Parisko akordioa berretsi dute
AEB eta Txina dira munduan gehien kutsatzen duten herrialdeak, eta Parisko ituna martxan jartzeko munduko kutsaduraren %55 eragiten duten herrialdeek ituna berretsi behar dute.
2016/08/31 - 21:17
AEBko lehen hegazkin komertziala iritsi da Kubara, 1961az geroztik
Kubak eta Ameriketako Estatu Batuek 2014ko abenduan iragarri zuten harremanak normalizatzeko akordioa. Aro berri horren erakusgarri da gaurko hegaldia.
2016/08/16 - 11:48
Guantanamoko 15 preso Arabiar Emirerri Batuetara eramango dituzte
Horietako batzuek 14 urte eman dituzte Kuban dagoen kartzela honetan; egun, 61 preso daude bertan.
2016/08/11 - 12:50
Trump: 'Obama Estatu Islamikoaren sortzailea da'
Alderdi Errepublikanoaren hautagaiak, mitin batean, adierazi ere adierazi du Hillary Clinton hautagai demokratak ere aipatu taldearen sorreran egon zela.
2016/07/28 - 10:50
Obamak eta Clintonek Alderdi Demokrataren babesa jaso dute
AEBko presidentea, konbentzioan parte hartu du bera, bere alderdiko hautagaiarekin azaldu da; biek jaso dituzte jarraitzaileen esker ona eta animoak.
2016/07/26 - 16:59
Sandersek Clinton babestu du, baina alderdian badago kritikaririk
Alderdi Demokrataren konbentzioan, Bernie Sandersek Hillary Clintonen aldeko mezua zabaldu du, bere jarraitzaileen atxikimenduarekin, baina batasunik handiena Michelle Obamak bereganatu du.
2016/07/23 - 16:54
Elkartasun-mezuak Alemaniarekin Municheko erasoaren ostean
Anitzak dira mundu osoko agintari politikoek sare sozialetan eta handik kanpo azaldu dituzten elkartasun- eta gaitzespen-mezuak atzoko gertakariaren aurrean.
2016/07/21 - 12:10
Itxura
Trumpek badaki esaten duen gehiena ez dela egia, badaki kanpainan zehar agindutako ia guztia ezingo duela bete, baina, itxuraz, gaur egun horrek ez du axola.
2016/07/19 - 11:13
Melania Trumpen hitzaldia, Michelle Obamak 2008an egindakoaren berdina
Trumpen emaztea izan da, bart, Clevelandeko izar nagusia, baina bere diskurtsoak hautsak harrotu ditu, Obamaren emazteak orain zortzi urte esandakoak hitzez hitz errepikatu dituelako.
2016/07/16 - 13:41
Nazioarteak Turkian izandako estatu kolpe saiakera gaitzetsi du
Gainera, Turkiako legezkotasunari babesa eskaini dio. Bestalde, NBEk, AEBk, EBk, Frantziak, Alemaniak, Errusiak eta Erresuma Batuak Turkiako presidentea defendatu dute.
2016/07/15 - 11:19
Mundu osoko agintariek gaitzetsi dute Nizako atentatua
Frantziari laguntza eskaini diote Obamak eta Merkelek, eta terrorismoaren kontrako borrokan harekin daudela azpimarratu dute.
2016/07/11 - 13:31
Ameriketako Estatu Batuak, arrazen arteko tentsioan murgilduta
Polonia eta Espainiara egiten ari zen bidaia laburtu behar izan du Obamak, eta Dallasera joango da asteartean, hildako bost poliziei omenaldia egiteko.
2016/07/10 - 22:19
Espainiako Gobernua egonkorra izan behar dela esan dio Obamak Rajoyri
Goizean Felipe VI.a erregeak egin dio harrera, Errege Jauregian. Eguerdi aldera Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekin batzartu da.
2016/07/10 - 18:27
TTIPen aurkako mezua zabaldu du Greenpeacek Madrilen
Metropoli eraikinean kokatutako pankartan 'TTIPa geldiarazi dezakegu' leloa irakur daiteke. Barack Obama AEBko presidenteari zuzendutako mezua da.
2016/07/10 - 18:03
Hainbat protesta Espainian, Obamaren bisita dela eta
Ehunka lagun atera dira kalera Madrilen, Sevillan eta Rotan. Gainera, Greenpeace elkarteak TTIP itunaren aurkako pankarta bat jarri du Madrilen.
2016/07/10 - 15:52
AEBren eta Espainiaren arteko 'harreman sakona' nabarmendu du Obamak
Felipe VI.a Espainiako erregeak ohorezko harrera egin dio Madrilgo Errege Jauregian AEBko presidenteari.
2016/07/10 - 15:46
Obamak Espainian eratzen den 'edozein Gobernurekin' egingo du lan
Hala adierazi du Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentearekin bildu ostean.