Barack Obama
2016/07/10 - 14:59
Obamaren bisita ofiziala
Felipe VI.ak ohorezko harrera egin dio Madrilen. Gainera, Espainiako politikari nagusiekin bildu da AEBko presidentea.
2016/07/10 - 14:10
Ohorezko harrera egin dio erregeak Barack Obamari
Felipe VI.arekin batzartu ostean, 14:00etatik aurrera Mariano Rajoy, Pedro Sanchez, Pablo Iglesias eta Albert Rivera politikariekin bilduko da AEBko presidentea.
2016/07/09 - 12:07
Obama Espainian, egun bateko bisitaldia egiteko
14:00etatik aurrera, AEBko presidentea Mariano Rajoyrekin, Pedro Sanchezekin, Pablo Iglesiasekin eta Albert Riverarekin bilduko da.
2016/07/08 - 20:46
Dallaseko tiroketaren susmagarriak polizia zuriak hil nahi zituen
25 urteko gaztea da, Estatu Batuetako Indar Armatuetako erreserbista. Manifestazioaren antolatzaileek erasoa salatu dute, eta, bitartean, lasaitasuna eskatu du asteon hildako baten familiak.
2016/07/08 - 14:16
Dallasko hilketak gaitzetsi ditu Obamak eta 'justizia' agindu du
'Segurtasun indarren kontrako eraso krudela, ondo pentsatutakoa eta arbuiagarria izan da', esan du presidente estatubatuarrak, Varsovian, NATOren goi-bileran.
2016/07/06 - 11:42
Clinton 'historiako hautagai prestatuena' dela esan du Obamak
Kanpainako ekitaldi batean elkarrekin agertu dira Clinton eta Obama. 'Hillary Clintonengan sinesten dudala nago hemen', esan du AEBtako presidenteak.
2016/07/01 - 22:26
Baliteke AEBk 116 zibil baino gehiago hil izana dronekin
Hala ere, giza eskubideak defendatzen dituzten zenbait erakundek adierazi dutenez, benetako kopurua askoz ere handiagoa da, gerran dauden zonaldeak ere kontuan hartu behar direlako.
2016/06/13 - 11:02
Obamak Orlandoko 'sarraski izugarria' gaitzetsi du
Obama presidenteak 'terrore' eta 'gorroto ekintza' dela esan du Orlandoko hilketa. Erasoa amerikar guztien aurkako erasoa dela gaineratu du.
2016/06/07 - 17:23
Obamak sanferminetako entzierroan korrika egingo ote du?
Barack Obama sanferminetara etorriko ote den zurrumurruak Iruñea osoa aztoratu du. Entzierroan parte hartuko duen galdetu dute Etxe Zuriko kazetariek.
2016/06/06 - 23:17
Obama sanferminetan? Etxe Zuriak ez du baztertu
Espainiako Estatura bisita ofiziala egingo duela eta, sanferminak ezagutu nahiko dituen "susmoa" du haren bozeramaileak, baina ez daki joaterik izango duen.
2016/06/06 - 17:55
Obama Espainiako Estatura joango da uztailean
AEBko presidenteak bidaia ofiziala egingo du Europan uztailaren 7tik 11ra, eta geldialdiak egingo ditu Polonian eta Espainian. 15 urtean lehenengo aldiz izango da AEBko presidentea Espainian.
2016/05/27 - 14:00
Obama, Hiroshiman: 'Mundua bonba atomikoarekin aldatu zen'
Japoniako hirira joandako lehen AEBko presidenteak aitortu duenez, "Historiari begiratu behar diegu akats berdinak ez egiteko". Ez du, ordea, barkamenik eskatu.
2016/05/27 - 13:14
Barack Obamaren bisita historikoa Hiroshimara
Lehen aldia da AEBtako presidente batek Hiroshima bisitatzen duela. Hiri honetan, 1945eko abuztuaren 6an, 140.000 lagun hil ziren AEBren eraso nuklearraren ondorioz.
2016/05/10 - 23:17
Hiroshimara bisita historikoa egingo du Obamak
Maiatzaren 27an joango da, eta, besteak beste, bonba atomikoaren biktimen omenez eraikitako Bakearen Parkea bisitatuko du. Ez du, baina, AEBek egindako eraso horregatik barkamenik eskatuko.
2016/05/05 - 11:39
Obamatarrek dantzan ospatu dute Star Warsen eguna
Barack Obama AEbko presidenteak eta Michelle emazteak dantzan ospatu dute 'Star Wars' sagaren nazioarteko eguna, saga horretako hainbat pertsonaiarekin batera.
2016/05/02 - 12:18
Bin Ladenen kontrako operazioaren minutuz minutukoa, Twitterren
AEBko Agentzia Zentralak txioen bidez kontatu du nola hil zuten Al Kaedako buruzagia, Pakistanen.
2016/05/02 - 09:32
Duela bost urte hil zuten Bin Laden
“Bi aldiz tiro egin nion bekokian; bigarrena, erortzen ari zenean. Bere ohe aurrean uzkurtu zen, eta berriro egin nion tiro”, adierazi du Robert O’Neill Navy Seal taldeko soldaduak.
2016/04/25 - 13:27
Obama eta Merkel Hannoverreko Azokaren irekieran izan dira
Barack Obamak eta Angela Merkelek Hannover Messe, munduko teknologia azoka handiena, bisitatu dute gaur goizean.
2016/04/25 - 00:07
Obamak eta Merkelek TTIP sustatu eta itun politikoa sendotu dute
Biak etorri dira bat TTIP itunak kontsumitzailearen, lanaren eta ingurumenaren kalitate estandarrak areagotuko direla esatean.
2016/04/24 - 15:33
Obamak 'Brexit'ak ekar ditzakeen merkataritza-ondorioez ohartarazi du
BBC kateak plazaratutako elkarrizketa batean adierazi duenez, Erresuma Batuak hamar urte beharko lituzke bere herrialdearekin (AEB) merkataritza-itunak negoziatzea, Europar Batasunetik kanpo.