Barack Obama
2016/04/22 - 22:49
Barack Obamak babes osoa eman dio Cameroni
Europar Batasunaren barruan Erresuma Batua indartsuagoa izango dela esan du Barack Obamak David Cameronekin Downing streeten bildu ondoren.
2016/04/22 - 11:56
Obamak EBtik ez ateratzeko eskatu die britainiarrei
AEBko presidentea Cameronekin (EBn geratzearen alde dago) bilduko da gaur, Europar Batasuna geratu ala ez erabakitzeko erreferendumaren inguruan hitz egiteko.
2016/04/22 - 10:22
Britainiarrak eta euren lehengusu estatubatuarra
Washingtonek Londres erabili ohi du Europan negozioak egiteko, eta urpekari politiko bezala ere erabili ohi du, Europa Alemaniaren esku dagoen konfederazioa bilakatu ez dadin.
2016/04/21 - 13:31
Harriet Tubman, dolar billeteetan agertuko den lehen emakumea
Esklabotzatik ihes egin zuen eta buruzagi abolizionista bilakatu zen Tubman. 2020an agertuko da 20 dolarreko billeteetan.
2016/04/02 - 16:01
Obamak zail izango du Guantanamo kartzela ixtea
Duela zortzi urte, presidente hautatu zutenean, bere helburuetako bat izango zela adierazi zuen, baina 91 lagun daude bertan oraindik. Mikel Reparaz bertan izan da, hirugarren erreportaje berezian.
2016/04/02 - 12:23
Instalazio nuklearrak babesteko deia egin du Obamak
AEBko presidentearen esanetan, 'terroristek' material nuklearra esku artean izatea lortzen badute, ahalik eta pertsona gehien hiltzeko erabiliko dute.
2016/03/28 - 15:48
Fidel Castro: 'Ez dugu inperioaren oparirik behar'
Kubako presidente ohiak berriki Barack Obamak uhartera egindako bisita hizpide izan du hedabide ofizialetan argitaratutako artikulu batean.
2016/03/24 - 11:26
Obama tango bat dantzatzera ausartu da Argentinan
Barack eta Michelle Obama bi dantzari profesionalekin batera tango bat dantzatzera ausartu dira bart Argentinan.
2016/03/22 - 21:53
Obama: ‘AEBk Kubari blokeoa kentzeko garaia da’
AEBtako Kongresuaren esku dago Kubari blokeo ekonomikoa kentzea; nahiz eta oraingoz horretarako beharrezkoa den gehiengorik ez duten, gero eta ordezkari gehiago dago neurri horren aurka.
2016/03/22 - 19:27
Obama Kubako disidenteekin batzartu da
Barack Obamak azken eguna du Kuban. Hitzaldi bat zuzendu dio herriari telebistaz eta ondoren disidenteekin batzartu da.
2016/03/22 - 10:13
Horrela da, Obama Kubara egiten ari den bisita historikoa da
Ez bakarrik bi agintarien artean izandako errespetuarengatik edota elkarlanerako adierazitako jarrerarengatik; historikoa da, Estatu Batuak Kolonbiako bake prozesuan guztiz murgildu delako.
2016/03/21 - 21:44
Obama, Castroren aurrean: 'Kubaren aurkako blokeoa amaitu egingo da'
Iraultzaren Jauregian egindako agerraldian, Obamak esan du blokeoa bukatzeko presioa gero handiagoa dela AEBtako Kongresuan.
2016/03/21 - 21:28
Emandako urratsak garrantzitsuak direla aitortu dute Obamak eta Castrok
Harremanak normaltzeko bideari ekiteko prest azaldu da Raul Castro eta asmo horretan ezinbestekotzat jo du blokeoaren amaiera. Obamak esan du Kubaren etorkizuna Kubako herritarrek erabakiko dutela.
2016/03/21 - 18:46
Obama, Kuban
Barack Obama eta bere familia Kubara iritsi dira bidaia historiko batean.
2016/03/21 - 17:56
Blokeoak Kubaren oztopo handiena izaten jarraitzen du, esan du Castrok
Washingtonek abiarazitako azken neurriak "positiboak" direla adierazi du Raul Castrok, baina "ez dira nahikoak izan".
2016/03/21 - 11:25
Obama Raul Castrorekin eta ekintzaile kubatarrekin elkartuko da gaur
Bi agintariek ordubete inguruko bilera egingo dute Iraultzaren jauregian. Aurrez, ordea, Jose Marti Kubako heroi nazionalari lore eskaintza egingo diote.
2016/03/21 - 11:22
Habana Zaharra bisitatu dute Obamak eta bere familiak
Barack Obamak eta familiak Habana Zaharrera egin duten bisitan ehundaka kubatarren babesa jaso dute.
2016/03/21 - 09:12
Obama lagun batzuei bisita egitera joan da
Obama Kubara egiten ari den bisita une erabakigarrian iritsi da, aldaketa hau Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak utziko duen ondare nagusietako bat izango da.
2016/03/20 - 23:36
Barack Obama Kuban da, bisita historikoa egiteko
Duela 88 ez zihoan AEBko presidenterik Kubara; asteartera arte izango da bertan Obama.
2016/03/20 - 22:25
Obama Kuban da, AEBren hurbilketa islatzeko
Duela 88 urte joan zen AEBko presidente bat Kubara azkenengoz; hilaren 22ra arte izango da bertan. Obamaren esanetan, bisita 'lehen urratsa baino ez da', bi herrialdeen arteko erlazio berrien artean.