Bartzelona
2022/11/21 - 21:46
Krisiak eskupekoei ere eragin die; behera egin dute
Inflazioak, pandemiak eta bereziki txartela bidezko ordainketen gorakadak, langileei ematen zaien propinak behera egitea eragin dute. Ohitura hori berreskuratze aldera, Bartzelonako establezimendu batek ezarritako sistemarekin, datafonoa tarteko, hirukoiztu egin dituzte mota horretako diru-sarrerak.
2022/11/09 - 09:50
FC Bartzelonako ultrek Osasunazaleen taberna bati eraso diote Iruñean
FC Barcelonaren zale ultrek istilu larriak eragin dituzte Iruñean, eta hiru pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte. Erasotzaileek makilekin eraso egin diete Osasuna taldeko zaleak ibiltzen ziren taberna baten barruan zeudenei.
2022/10/22 - 23:40
Legearen tramitazioa ez atzeratzea eskatu du Trans Plataformak Madrilen, baina zabalik da eztabaida
Bartzelonan ostera trans legearen kontrako leloak entzun dira. Legeak dioena xehetu dugu eta Espainiako Gobernuko kideen artean nahiz gizartean bertan puri-purian dagoen eztabaidaren gakoak zerrendatu ditugu informazio sorta honetan.
2022/10/01 - 21:58
U-1eko aginduaren ''zerbitzura'' jartzeko eskatu dio Carles Puigdmontek Kataluniako Gobernuari
Generalitateko presidente ohiak aldarrikatu duenez, "independentismoak lotuta egon behar badu, izan dezala alderdien eta erakunde independentisten arteko eztabaida-mahai batera".
2022/10/01 - 20:53
Oihuak eta txistuak Kataluniako Gobernuaren kontra U-1aren ospakizunetan
Jordi Gaseni Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidenteak "alde guztiei ahaleginak" eskatu dizkie Kataluniako Gobernua eutsi ahal izateko. Manifestazioaren parte-hartzaileek txistualdia eskaini diote Gaseniri hitzaldiari.
2022/09/25 - 16:35
Lapurretak eta hildako bat izan dira Bartzelonako La Merce festetan
Kontzertuak bukatu direnean, igande goizaldeko 05:00ak inguruan, hasi dira istiluak. Astelehen honetan amaituko dira jaiak, eta gauean gerta litekeenarekin arduratuta daude dendariak eta herritarrak.
2022/09/25 - 12:53
Gazte bat sastadaz hil dute Bartzelonako La Merce festetan
Ada Colau alkateak baieztatu duenez, erasoak ez dauka zerikusirik bart gauean bertan Plaza Espanya eta Creu Coberta inguruan ere izandako jazoera bandalikoekin.
2022/09/11 - 22:28
Milaka lagun elkartu dira Diadako mobilizazio nagusian, Bartzelonan
Hala ere, independentismoa zatituta dagoela argi geratu da parte hartzean. Ez dira izan Pere Aragones, ezta ERCko zuzendaritza ere. Amaierako ekitaldian, ANCk esan du alderdi politikoak presionatu nahi dituela, independentzia aldarrikatzeko edo erreferenduma ezartzeko.
2022/09/11 - 21:53
Milaka pertsona atera dira Bartzelonan independentziaren alde, ANCk deituta eta ERCko goi-kargurik gabe
ANCren arabera, 700.000 pertsona bertaratu dira manifestaziora. Bartzelonako Udaltzaingoak, berriz, 150.000 manifestari izan direla esan du.
2022/09/11 - 18:16
"Berandu baino lehen, Kataluniako Errepublika errealitate izatea" aldarrikatu du EH Bilduk
Kataluniako Egun Nazionalari hasiera emateko, Rafael Casanovaren monumentu aurreko lore eskaintzan parte hartu dute Bakartxo Ruizek eta Jon Inarrituk, besteak beste.
2022/09/11 - 16:48
EAJ eta EH Bilduren ordezkaritzak, Diada egunean
Euskal alderdiek ere erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute Bartzelonan, Kataluniako Diada egunean, ordezkaritzak bidalita.
2022/09/11 - 16:38
Kataluniako independentismoak zatituta abiatu du Diada eguna
Katalunian Diada eguna dute igande honetan, eta inoiz baino zatituago ari dira ospatzen aurten. Ohiko legez, goizean Rafael Casanovaren monumentuan lore-eskaintza izan da, eta txistuak entzun dira ERCko buruzagiak iritsi direnean.
2022/09/11 - 15:44
ERCko ordezkariei txistuak eta oihuak, Diada egunari hasiera eman dion ohiko lore-eskaintzan
Pere Aragones Generalitateko presidenteak aurretik ere botatako mezua errepikatu du, baieztatuz Kataluniak berriz bozkatuko duela "bere etorkizun kolektiboa".
2022/09/11 - 11:25
Independentismoa oso zatituta iritsi da aurtengo Diada egunera
Ziurgabe aurkezten da eguna, zatitutako mugimendu independentista bat eta bertaratzearen inguruko zalantzak bitarteko.
2022/09/10 - 22:44
Kataluniako independentismoa zatituta iritsiko da aurtengo Diadara
Bost urte igaro dira 2017ko urriko gertakarietatik, eta independentismoaren bi alderdi nagusien estrategiak zeharo aldenduta daude. Ez Generalitateko presidentea ezta ERCko zuzendaritza ere ez dira ANCk deitutako manifestazioan izango.
2022/09/09 - 20:31
'The Crown' telesailaren filmazioa bertan behera utzi dute Bartzelonan, Elizabeth II.aren heriotzagatik
Telesaila Bartzelonan filmatzen ari zen gaur, baina, erreginaren heriotzaren ondorioz, grabazioa bertan behera uztea erabaki dute.
2022/08/22 - 16:26
Atzo Bartzelonan izandako harrapaketak Euskal Herriko txirrindulariak ere astindu ditu
Txirrindulari elkareek salatzen dutenez, azken aldian areagotu egin dira errepidean bizi dituzten arrisku uneak. Gauzak horrela, elkarte hauek prebentzio neurriak areagotu dituzte: taldeen tamaina txikitu, arropa koloretsua, argiak, kamerak...
2022/08/17 - 16:26
Laguntza psikologikorik eta ekonomikorik jaso gabe jarraitzen dutela salatzen dute A-17ko atentatuen biktimek
Bost urteren ondoren 355 pertsonari aitortu diete 2017ko abuztuaren 17ko atentatuen biktimak direla eta horietatik 130ek bakarrik jaso dute kalte ordainen bat.
2022/08/17 - 15:10
17-A Plataformak protesta egin du Europako Batzordearen egoitzaren aurrean
17A plataformako kideek protesta egin dute Europako Batzordeak Bartzelonan duen egoitzaren aurrean, Estatu espainiarraren eta Generalitatearen aurkako oihuekin.
2022/08/17 - 13:26
Emozioa eta tentsio uneak bizi izan dira Bartzelonan, A-17ko atentatuetako biktimen omenezko ekitaldian
Dozenaka lagunek isiltasuna hautsi dute "egia nahi dugu" oihukatuz. Ekitaldian biktimen senideek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute.