Bartzelona
2023/07/14 - 00:36
Harry Stylesek Bilboko ikasle baten EBAUko notak irakurri ditu bere kontzertuan
Paula izeneko bilbotar zale batek abeslariari bere EBAU-ko, selektibitateko notak bertan ziren guztien aurrean irakurtzeko eskatu zion. Harry Styles-ek halaxe egin zuen, Olimpic estadioan gaztearen izena oihukatzen zuen bitartean.
2023/07/11 - 19:22
Boixos Nois taldeko 12 kide atxilotu dituzte iragan azaroan Iruñean taberna bati eraso egiteagatik
Joan den azaroan Iruñeko Ezpala taberna erasotzea leporatzen diete, Osasunako jarraitzaileen topagune izan ohi dena, Indar Gorrikoena, hain zuzen ere.
2023/07/03 - 13:24
Nathan Paulin funanbulistak Bartzelonako Katalunia plaza zeharkatu du, 70 metrora jarritako kable batean
Nathan Paulin funanbulista frantziarrak Bartzelonako Katalunia plaza zeharkatu du 70 metroko altueran jarri duten altzairuzko kable baten gainean, Bartzelonako Grec jaialdia inauguratzeko.
2023/06/18 - 14:55
Triasek dio Collbonik Bartzelonako alkatetza banatzea proposatu ziola eta berak uko egin ziola
ERCrekin gobernatzeko akordioa "modu txarrean akabatu" izana deitoratu du.
2023/06/17 - 22:50
Jaume Collboni sozialistak En Comu Podem eta PPren babesa lortu du, eta Xavier Triasi alkatetza kendu dio
Azken orduan Barcelona En Comu Podem eta PPren babesa lortuta, Jaume Collboni sozialista da gaurtik Bartzelonako alkate berria.
2023/06/12 - 14:05
Dani Alves behin-behineko espetxealdian mantendu du Bartzelonako Auzitegiak
Auzitegiak bigarren aldiz baztertu du futbolariaren helegitea, eta Bartzelonako 15. Instrukzio Epaitegiaren erabakia berretsi du.
2023/06/11 - 16:37
Eraso transfoboa Bartzelonako metroan
Lekukoen arabera, erasotzaileak barre egin zion biktimari. Horrek bakean uzteko eskatu ostean, erasotzailea gero eta gehiago gerturatu eta jotzen hasi zitzaion. Ihes egiten saiatu zenean, gizonak hil egingo zuela oihukatu eta gizalegez portatzeko esan zion behin eta berriz, irainen artean.
2023/06/04 - 14:29
Lau atxilotu Bartzelonan, kalamua zuten txokolatea eta gozokiak ekoizteagatik
Esquadra Mossoek laborategi bat desegin dute, eta 150.000 euroko balioa zuten 66.000 txokolate atzeman ditu. Horiek guztiak erretzea eta suntsitzea agindu du epaile batek.
2023/05/24 - 20:46
Inputatu egin dituzte TV3ko Rocioko Ama Birjinari buruzko gag-aren egileak
Akusazioak apirilaren 4an igorritako parodia baten ondorio dira. Bertan, Judit Martin aktoreak, Rocioko Ama Birjina bezala karakterizatua, "200 urte Jainkoak agintzen duen bezala txortan egin ezinik" zeramatzala zioen.
2023/05/21 - 15:26
Txirrindulariak nahasten ari den ''Tetris'' semaforoa jarri dute Bartzelonan
12 pantaila ditu, eta 5 norabide hartzeko jarraibideak ematen ditu. Ez dago beste hizpiderik Kataluniako hiriburuan.
2023/05/12 - 22:46
BYD enpresa txinatarrak bere auto elektrikoak aurkeztu ditu Bartzelonan
Bihartik aurrera Bartzelonan automobilen azokak ateak zabalduko ditu, eta aurtengo edizioan ibilgailu elektrikoak daude erdigunean. Horien artean, BYD enpresa txinatarra izan da albiste.
2023/04/17 - 16:42
Dani Alvesek aitortu du sexua izan zuela, baina neskaren onespenarekin izan zela deklaratu du
Alvesek alde guztien galderei erantzun die (bere defentsa, akusazio partikularra eta Fiskaltza), baina deklarazioak iraun duen 20 minutuetako gehienak jokalariaren azalpenak izan dira, ia aldeen galderarik gabe.
2023/04/14 - 17:13
Talde bortxaketa kasuak ugaritu egin dira Espainiako Estatuan
Azkeneko kasua, Bartzelonako Rubi udalerrian, bost gizonezkok emakume bat bortxatu zuten joan den abenduan, eta asteartean atxilotu ostean, behin behineko espetxealdia agindu du epaileak.
2023/03/28 - 21:46
Clara Ponsatiren atxiloketa Bartzelonan: mosso batek plaka atera eta politikariak akreditazioa erakusten dio
Kalez jantzitako mosso batek kontseilari ohia atxilotu du 18:07an Bartzelonako Katedralaren plazan, Kazetarien Elkargoan prentsaurrekoa eman ostean, nahiz eta bera eurodiputatu gisa identifikatu den eta immunitatea duela esan duen.
2023/03/27 - 16:56
Kings Leaguek erakutsi du kirolaz eta espektakuluaz gozateko beste era bat dagoela
Kings League erabat iraultzen ari da kirol-ikuskizunaren protagonistak eta espektakulua bera. Atzo 92.000 lagun elkartu ziren Bartzelonan, Nou Campen. Iraultzaren arrazoiak ulertu nahirik adituengana jo dugu.
2023/03/26 - 17:44
Bizikleta zaharren piezetatik sortutako artelanak
Bartzelonako bizikleta lantegi honetan, txirrinduak konpontzeko balio ez duten piezekin artelanak sorten ditu Ramiro Sobralek: lanparak, besaulkiak, xake jokoa... denetarik.
2023/03/22 - 13:01
Hiru pertsona hil dira Bartzelonako Rubi herriko etxebizitza batean piztutako sutean
Hiru hildakoak ez ziren euren etxean konfinatu eraikinaren sarreran zeuden altzari batzuek su hartu zutenean. Larrialdietako zerbitzuek bost zauritu arin artatu dituzte, eta suhiltzaileak kaltetutako eraikinaren egoera aztertzen ari dira.
2023/03/20 - 15:18
Casadok onartu du ez zituela katalanari buruz esandakoak kontrastatu, baina "berriro" egingo lukeela
PPko presidente ohiak epailearen aurrean deklaratu du, Katalunian irakasleek gaztelaniaz hitz egiten duten haurrei komunera joaten ez uzteko jarraibideak dituztela esateagatik deitu baitzuten.
2023/03/11 - 21:31
19 urteko neska bat bortxatu eta jipoitu dute bart Bartzelonan
Esquadra Mossoek bart gertatutako bortxaketa bortitz bat ikertzen ari dira Bartzelonan. Diskoteka baten kanpoaldean aurkitu dute goizaldeko bostetan zaurituta 19 urteko neska bat. Antza, kolpe handia zuen buruan eta bortxatua izatearen aztarnak.
2023/03/09 - 11:33
Hiru pertsona hil dira Bartzelonako potasa meategi batean izandako luizian
Lur jausia Iberpotash enpresak Sarria udalerrian ustiatzen duen meategian gertatu da, 900 metroko sakoneran.