Basauri
2023/05/22 - 22:44
Bi partida bertan behera geratu dira Bizkaian, arbitroari eraso egiteagatik
Basaurin epaile batek partida bertan behera utzi behar izan du, behin eta berriz irainak eta heriotza-mehatxuak jaso ondoren. Orozkon ere utzi dute bertan behera partida bat, kanporatutako jokalari batek marrazain bati txistua bota ondoren.
2023/05/19 - 08:58
Baliteke EAJk gehiengo osoa lortzea Basaurin
Alderdi jeltzaleak duela lau urte baino zinegotzi bat gehiago lor lezake, eta horrek gehiengo osoa emango lioke. Bigarren lekuan, PSE-EE izango litzateke.
2023/05/06 - 21:56
Charles III.aren koroatzearen parodia egin du Basauriko San Faustin koadrillak
Basauriko 100 bat auzokidek parte hartu dute parodian, mozorrotuta. Itziar Ituño aktoreak ere parte hartu du, Lady Di pertsonaiarena egiten.
2023/04/18 - 11:39
Euskotrenek zerbitzua berrezarri du Kukullaga eta Usansolo artean, harrapaketa bategatik etenda egon ostean
Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arizko geltokian (Basauri).
2023/03/28 - 09:05
Jeltzaleek irabaziko lukete Basaurin, 10 ordezkari eskuratuta
Gainera, EAJk 11. zinegotzia lor lezakete, erabaki gabe dago eta. Gainerako alderdiek aurrekoan izandako emaitza bera errepikatuko lukete; alegia, PSE-EEk 5; EH Bilduk, 3; Elkarrekinek 2, eta, Alderdi Popularrak, 1.
2023/03/25 - 15:59
Urriaz geroztik, Amaiur metroz joan daiteke Basaurin preso duen aita bisitatzera
Dispertsioaren amaierak eragin zuzena izan du ehunka euskal herritarren eguneroko bizitzan. Preso daudenen senideek milaka kilometro egin behar izan dituzte urteotan. Preso baten alabarekin izan gara: txikitatik bidaia luzeak egin behar izan ditu aita ikusteko. Orain, inoiz baino hurbilago dauka.
2023/03/23 - 11:17
Amaitu dira auto ilarak A-8an eta Irungo noranzkoan, Malmasingo tuneletan lau ibilgailuk istripua izan ondoren
Ibilgailuen joan-etorri handia tarteko, zortzi kilometro inguruko auto ilarak sortu dira.
2023/03/11 - 12:11
Gizonezko bat atxilotu dute Basaurin, adin txikiko bati sexu proposamenak egiteagatik mugikor bidez
Irailean jarri zuen adin txikikoaren familiak salaketa Ertzaintzaren aurrean. Ikerketak irekita jarraitzen du, biktima gehiago ote dagoen argitzeko.
2023/03/06 - 22:00
Aitor Goikoetxea moda disenaitzaile gazteak Mercedes Fashion Talent saria jaso du
'Adarrak' bildumak euskal kulturan du oinarria. Aitor Goikoetxeak diseinatutako piezek ez dute generorik, eta eskuz eginak dira.
2023/02/26 - 10:40
Sofia Oterok eskerrak eman dizkie epaimahaiari eta filmaren grabaketan sortutako ''familiari''
Antzezpen onenaren Zilarrezko Hartzaren irabazleak zine munduan lanean jarraitu nahiko lukeela adierazi du Berlinalen emandako prentsaurrekoan.
2023/02/26 - 10:23
Urresola: ''Sofiari saria emateak pelikularen bihotza azpimarratzen du''
Sofia Otero basauritarrak irabazi du Berlinaleko antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza, Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' filmean egindako lanagatik. Azken hori guztiz hunkituta agertuta da: "Bidean Sofia topatzea oparia izan da niretzat".
2023/02/25 - 21:27
Sofia Otero basauriarrak irabazi du Berlinaleko antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza
Estibaliz Urresolaren "20.000 especies de abejas" filmean egindako lanagatik jaso du aitorpena antzezle gazteak. "Samsara" euskal ekoizpena ere saritu dute Berlinen.
2023/02/25 - 21:26
Sofia Otero ''20.000 especies de abejas'' filmeko protagonista, Berlinalen saritua
Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' filmean egindako lanagatik jaso du Zilarrezko Hartza antzezle gazteak
2023/02/21 - 09:08
Aske utzi dute Basaurin aldamio batetik erorita hil zen gizonaren heriotzarekin lotuta atxilotutako langilea
Obratan dagoen eraikin bateko bizilagun bat, 63 urteko gizonezkoa, aldamiotik erorita hil zen. Antza, aurrez eztabaida bat izan zuen langileetako batekin.
2023/02/20 - 23:27
63 urteko gizon bat hil da Basaurin, langileekin eztabaidatu eta aldamio batetik erorita
Gertakaria 09:45 aldera jazo da, Jacinto Benavente kalean. Langileetako bat atxilotu dute.
2023/02/20 - 11:33
Mercedes Fashion Talent saria eskuratu du Aitor Goikoetxea basauritarrak Madrilen
Talentu berriei Madrid Fashion Week-en ematen zaien saria da. Jantzi tradizionaletan inspiratuta, Adarrak izeneko sorta aurkeztu du bizkaitarrak.
2023/01/01 - 13:06
Suteak piztu dira Sopelan, Ondarroan eta Basaurin, Urtezahar gauean
Suhiltzaileek gogotik egin behar izan dute lan Bizkaian, baso eta sasi suteei aurre egiten bereziki. Baina bideoan ikus daitekeenez, herriguneetatik gertu ere piztu dira suteak.
2022/12/28 - 11:43
Hau da Bilboko Metroak abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean emango duen zerbitzua
Abenduaren 31n 20:30ean aterako da azken trena, eta zerbitzua geldirik egongo da 01:00a arte. Hortik aurrera gau osoan egongo dira trenak.
2022/11/28 - 12:05
Bidegorri batek Bilbo eta Basauri lotuko ditu, Arratiako tranbia zaharraren ibilbidea berreskuratuz
Bide berriak kilometro bateko luzera izango du eta tranbia zaharraren plataformatik igaroko da El Calero eta Bolueta auzoen artean, El Boquete tunela zeharkatuz.
2022/10/17 - 22:40
Sustoa Basaurin, Sidenorren izandako burrunba baten ondorioz
Hondakindegiko isurketa baten erreakzio "normala" izan dela dio enpresak, baina gertaerak kezka eragin du inguruko bizilagunen artean.