Basurtuko Ospitalea
2022/06/09 - 12:19
Osakidetzan egingo duten aldaketa epe luzerako, "hamarkada bat baino gehiagokoa", dela zehaztu du Sagarduik
Osasun sailburuak azpimarratu duenez, uda honetan ez dute "osasun etxerik itxiko", eta herritarrek "kalitatezko osasun arreta" jasotzen jarraituko dute.
2022/06/03 - 22:28
Bihotzeko kirurgia zerbitzua Gurutzetako Ospitalera ez eramatea eskatu dute Basurtuko Ospitaleko langileek
Basurtuko ospitaleko ehunka langile kalera atera dira beste behin bihotzeko kirurgia zerbitzua bertan mantentzea eskatzeko, Gurutzetako ospitalera eraman gabe. Langile hauen ustez, Osakidetzak erabaki honekin aurrera jarraituz gero, zerbitzuaren kalitateak nabarmen egingo du behera.
2022/05/10 - 18:11
Osakidetzak 318 milioi euro bideratuko ditu 27.000 langileren plusak ordaintzeko
Gobernu Kontseiluak akordioari oniritzia eman dio, eta dirua urtea bukatu baino lehen ordainduko dela zehaztu du.
2022/04/30 - 18:08
Basurtuko psikiatria unitatean ingresatu dute Bilbon adin txikikoak jazartzeagatik salatutako gizona
Bilboko udaltzainek umeak jazartzen ibili den gizona lokalizatu eta Basurtuko ospitaleko psikiatria unitatean ingresatu dute. Udaletxe alboko Gas plazan ikusi izan dute behin eta berriro umeen inguruan, jarrera arraroekin. Hainbat gurasok salaketa jarri zuten Udaltzaingoan.
2022/04/12 - 13:26
Quintas: "Ez dago ezer olatu berri baten aurrean gaudela pentsatzera garamatzanik"
Osasuneko sailburuordeak adierazi du intzidentzia altua dela omikron "begiradarekin ere" kutsatzen delako, baina erietxeetan eragina handiagorik ez den bitartean, ez dago, bere ustez, alarmarako arrazoirik.
2022/04/07 - 21:55
Gotzone Sagarduik dimisioa "berehala" ematea eskatu dute lau ospitaleko profesionalek
Zentroetako oinarrizko zerbitzuek pairatuko edo dagoeneko sufritutako murrizketak eta deuseztapena salatu dituzte agerraldian, "Bizirik. No al desmantelamiento" lelopean.
2022/04/07 - 15:15
Bilbok Abandorako duen plan berezia aurten esleitzea espero du Aburtok
Alkateak jakinarazi duenez, duela 10 egun Madrilen egon zen Garraio Ministerioko arduradunekin bilduta tren lasterra Bizkaiko hiriburura heltzeko pausoak azkartzeko asmoz.
2022/03/28 - 17:54
Zer egin behar dut sintomak baldin baditut?
Indarrean sartu da covid-19aren aurrean zaintza eta kontrol estrategia berria. Berritasun nagusiak dira zaintza eta jarraipena are gehiago zentratuko dela kolektibo ahuleko pertsonengan eta horiekin harreman zuzena duten pertsonengan.
2022/03/25 - 13:58
Basurto Bizirik plataforma kalera irten da bihotzeko kirurgia Gurutzetara eramateko erabakiaren aurka
Basurtu Bizkirik plataformako langilea eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko enpresa batzordeko kideak kalera irten dira, bihotzeko kirurgia Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eramateko erabakiaren aurka protesta egiteko.
2022/03/22 - 20:14
Asintomatikoek eta koronabirus kasu arinek ez dute berrogeialdirik egin beharko
Astelehenetik, arrisku handiko pertsonek eta kasu larriek baino ez dute egin beharko koarentena.
2022/03/19 - 01:06
Basurtuko osasun-langileek ez dute "hirugarren mailako" ospitale bilakatu nahi
Kardiologia zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute bihotzeko kirurgia Gurutzetako Ospitalera lekualdatzearen aurka.
2022/02/28 - 15:20
Pandemiak bi urtean utzitako datuak EAEn, grafikoetan
2020ko otsailaren 28an lehenengo koronabirus kasua zenbatu zenetik, 651.000tik gora izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 6.000 pertsona baino gehiago hil dira covid-19arekin.
2022/02/20 - 13:14
Zinta metriko bat garatu dute, haurrentzako medikazio dosia kalkulatzeko
Osasuneko profesionalentzat ez da erraza izaten sendagaien dosiak kalkulatzea, ez baitakite haurren pisu zehatza zein den. Arazo horri erantzuteko, Basurtuko Ospitaleko erizaintzako talde batek, EHUko ingeniariekin batera, zinta metriko bat garatu du.
2022/02/16 - 14:12
Osasun arloko sindikatuek tinko eusten diete greba egunei
Sindikatuetako ordezkariak EAEko ospitaleen aurrean protesta egin dute, Osakidetzan deituta dauden bi greba egunen atarian. Ez dute deialdia bertan behera uzteko arrazoirik ikusten.
2022/02/14 - 21:52
Gotzone Sagarduik defendatu du Basurtuko Kardiologia Kirurgikoa Gurutzetako ospitalera eramateko asmoa
Basurtuko 30 bat zerbitzu buru Kardiologia Kirurgikoa Gurutzetako ospitalera eramatearen aurka agertu dira. Jada 24.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte erabaki horren kontra. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak defendatu egin du asmoa eta argudiatu du Osakidetza sare bateratua dela.
2022/02/14 - 09:41
Sagardui: "Susperraldi baten aurrean gaude, itxaropenez begiratzen diot etorkizunari"
Dena dela, zuhurtzia mantentzeko deia egin du Osasun sailburuak eta inauteriak bezalako ekitaldiak egoerara "egokitzeko" gomendatu du. Hilaren 28rako deituta dagoen grebari buruz, "lanerako garaia" dela azpimarratu du.
2022/02/08 - 14:12
Nafarroako Gobernuak altxatu egingo ditu covid-19aren aurka indarrean dituen neurri murriztaileak
Bihar argituko du Foru Gobernuak neurri gehienak ala guztiak ezabatuko dituen .Une honetan 192 covid gaixo daude ospitaleratuta Nafarroan, Seigarren olatuak goia jo zuenenean baino 100 gutxiago.
2022/01/28 - 19:48
Sagarduik defendatu egin du covid pasaportea luzatzea, transmisioa "muturrekoa" delako
Osasun sailburuak gogorarazi du txertaketa "sustatzeko" neurria dela ziurtagiria.
2022/01/25 - 20:06
LABI ostegunean edo ostiralean bildu liteke murrizketekin zer egin erabakitzeko
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi du pandemiaren bilakaera aldatzen ari dela, baina, hala ere, zuhurtzia eskatu du, kutsatze asko ematen ari direlako, ospitaleetan presioa altua delako eta azken astean 200 bat pertsona hil direlako.
2022/01/25 - 16:01
Osakidetza ebakuntzak egiten hasi da berriro
Zenbait ospitaletan goizeko txandako kirurgiak berreskuratu dituzte, eta egoerak hobera egiten jarraitzen badu, arratsaldekoak ere egingo dituzte.