Osakidetzak 318 milioi euro bideratuko ditu 27.000 langileren plusak ordaintzeko
Garapen profesionaleko ezohiko deialdiari hasiera emateko, 318 milioi euro Osakidetzara bideratzea adostu du Eusko Jaurlaritzak. Horrela, 27.000 behargin baino gehiagok plus ekonomikoak bereganatuko dituzte ibilbide profesionalagatik.
Gobernu Kontseiluak akordioari oniritzia eman dio. Exekutiboak gogorarazi duenez, Osakidetzak eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa itxi zuten Mahai Sektorialean. Dirua urtea bukatu baino lehen ordainduko dela zehaztu du Jaurlaritzak.
Osakidetzak ezohiko deialdia lehenbailehen zabalduko du, eta atzeraeraginezkoa izango da 2019, 2020 eta 2021 ekitaldietarako, eta aurtengoa ere gauzatuko da.
Eusko Jaurlaritzak gogora ekarri duenez, deialdi prozesua Mahai Sektorialean eztabaidatu zuten gaietako bat izan zen azken bileretan, baina sindikatuek ez zuten parte hartu.
"Nahiz eta ez parte hartu, Eusko Jaurlaritzak pausoak ematen jarraitu du, akordioak betetzeko", eta 318 milioi onartzea "horren eta elkarrizketarako zein akordiorako borondatearen adibide da", azpimarratu du Bingen Zupiria Exekutiboko bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren ostean.
Garapen profesionala aitortza indibiduala da, Osakidetzako beharginen ibilbide profesionala plus ekonomikoen bidez baloratzeko, langileak motibatzeko helburuarekin; herritarrei eskaintzen zaien arretaren kalitatea hobetzeko asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako