Bergara
2021/07/21 - 16:41
Euskal Herri osoko udal-agintari abertzaleak Bergaran bildu dira eskubide historikoak aldarrikatzeko
Foru zaharren deuseztatzearen mendeurrenean, 1976ko uztailaren 21ean, Euskal Herriko 70 alkate batzartu ziren Bergarako udaletxean, Euskal Herria herri bat zela eta burujabetzatik aurrera egin nahi zuela adierazteko.
2021/07/21 - 15:10
Lazkao eremu gorritik atera da, baina gorri daude 62 udalerri
Semaforoa gorriz dago EAEko 5.000 biztanletik gorako 72 udalerrietatik 62tan. Gaurtik bertan daude Agurain, Laudio, Gernika-Lumo, Markina-Xemein eta Elgoibar. Lazkao, berriz, atera egin da.
2021/07/20 - 15:35
Laudio gorritik atera da, eta Elorrio, Lekeitio, Ondarroa eta Andoain sartu
Semaforoa gorrian dago EAEn, bai eta hiru lurraldeetan ere. Gainera, 5.000 biztanletik gorako 58 udalerri ere gorrian daude, tartean hiru hiriburuak.
2021/07/19 - 16:20
EAEko hiru lurraldeak daude gorrian, Araba eta Bizkaia sartu ostean
Horrez gain, 5000 biztanle baino gehiagoko 19 udalerritan, tartean Gasteiz eta Bilbo hiriburuetan, makurtu da egoera, eta pilatutako 400 kasu baino gehiagoko tasa metatua dute orain.
2021/07/16 - 15:40
Kutsatzeek goranzko joeran jarraitzen dute EAEn, eta beste zortzi udalerri sartu dira eremu gorrian
Gipuzkoak positibotasun-tasa handiena pilatzen jarraitzen du, eta Arabak eta Bizkaiak eremu laranjan jarraitzen dute. Hauek dira gune gorrira gehitzen diren udalerriak: Getxo, Gorliz, Leioa, Ortuella, Lasarte-Oria, Lazkao, Oñati eta Ordizia.
2021/07/15 - 14:59
Euskadi eremu gorrian dago
Intzidentziak gorako joerari eutsi dio gaurkoan ere EAEn: Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, eta Arabak eremu laranjara igaro da Bizkaiarekin batera.
2021/07/14 - 14:59
Donostia eremu gorrian sartu da
Gainera, Gipuzkoan beste lau udalerri gehitu dira eremu gorrian dauden herrien zerrendara, eta Bizkaian beste bi.
2021/07/13 - 16:37
Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak
Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.
2021/07/12 - 16:46
Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da
Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.
2021/05/31 - 16:56
Lorenzo Ascasibar eskultorearen atzerabegirakoa ikusgai dago Bergarako Aroztegi aretoan
53 piezak osatzen dute 91 urteko eskultoreari buruzko erakusketa hau. Eskultura figuratiboan maisu izan da bai Euskal Herrian, bai eta Estatu Batuetan ere.
2021/05/24 - 14:34
CSICeko hiru kargudun ikertzen ari dira Bergarako mendizale bat hil zen istripuagatik
2018ko martxoaren gertatutako mendi istripu berean, Roberto Sanchez ikertzaile lasartearra larri zauritu zen.
2021/05/22 - 21:46
Bergarako mojak osasun neurriei jaramonik egin gabe kalera atera dira prozesioan
Pandemiak jarraitzen du, baina badirudi batzuei ahaztu egin zaiela. Maskara gutxirekin eta distantzia sozialik gabe agertu dira.
2021/05/12 - 17:01
Jesus Mari Narvaez eta Esperanza Azkarraga fosil bildumagileak omendu dituzte Mutrikun
Bergarakoak dira baina orduak pasa dituzte itsas ertzean fosilak bilatzen. Gaur omenaldia egin diete Mutrikun fosilak herriari emateagatik.
2021/04/19 - 14:45
Bergarako Industrias Betikoko greba mugagabea bertan behera akordio baten ostean
ELAren arabera, greba deialdiak langileen aldarrikapenen "zati handi bat" onartzera eraman du enpresa. Sindikatuak azpimarratu duenez, "hau da jarraitu beharreko bidea".
2021/04/19 - 08:33
Greba mugagabea egingo dute Bergarako Industrias Betiko lantegian, gaurtik aurrera
Besteak beste, langileek % 1,5eko soldata igoera eskatu dute 2021erako, eta gaixotasun arruntagatiko bajen kasuan eta gaueko ordutegian lan egiteko osagarria hobetzea.
2021/03/17 - 15:29
102 urterekin jaso du Bixente Murgoitiok covidaren aurkako txertoaren bigarren dosia
Azken urte luze honetan egin ezin izan dituen gauzekin amesten hasteko unea da Bixenterentzat. Familia ikusi eta besarkatzeko irrikaz dago Bixente.
2021/02/24 - 15:25
101 urte dituen Bixente Murgoitiori txertoa jartzen lagundu diogu
Urduri xamar iritsi da Bixente Arrasateko ospitalera. Urduri, baina desiatzen zegoela esan digu, txertoaren lehen dosia hartu aurretik.
2021/02/06 - 08:15
Zaldibarko hondamendiak bistarazi zuen zama
"Erdi-ahaztuta" zegoen arazoa azaleratu zuen Eitzagako deskalabruak: hondakinen kudeaketa, eta arlo horretan zabortegiek duten pisua. Auziaz mintzatu gara zenbait agenterekin.
2021/01/30 - 15:31
Deskargako bidesariaren aurkako karabana egin dute 100 bat autok eta kamioik
Protesta Urretxuko Mugitegitik atera da, eta Ormaiztegi eta Bergara lotzen dituen errepidean ibilbidea egin du. Hiruren hitzetan, Foru Ogasunaren “diru-bilketa politikaren porrota” agerian geratu da.
2021/01/28 - 13:56
Gipuzkoako Azoken Sarea sortu dute, merkatuen etorkizuna bermatzeko proiektua
Gipuzkoako 16 udalerrik hartuko dute parte ekimenaren lehen fasean; etorkizunean, Gipuzkoa osora eta Euskal Autonomia Erkidegora zabaltzea da helburua.