Bergara
2021/08/06 - 14:49
Legazpik gune latzenetik irtetea lortu du eta Usurbilek horira egin du jauzi
Gainerako 71 udalerri handiek eremu gorritik ezin aterata jarraitzen dute. Horietako zortzitan, gainera, intzidentzia metatuta 1.000 kasutik gora dago.
2021/08/05 - 14:45
Agurain eta Legazpi, gune gorritik irteteko zorian
Arabako eta Gipuzkoako bi udalerri horien tasak 410 eta 440 dira, hurrenez hurren. Bestalde, 100.000 biztanleko 332 kasurekin, Usurbilek laranjaz eusten dio. EAEko gainerako udalerriak gorriz daude. Intzidentzia metatua 785 kasukoa da.
2021/08/04 - 14:57
Usurbil, eremu gorritik at dagoen Euskadiko udalerri bakarra
Usurbil eremu laranjan dago, 317 kasuko intzidentzia metatuarekin, baina EAEko gainerako udalerriak gorriz daude, intzidentzia metatua 817 kasukoa baita.
2021/08/03 - 15:07
Usurbil da eremu gorritik kanpo dagoen udalerri bakarra EAEn
Usurbil eremu laranjan dago, 301 kasuko intzidentzia metatuarekin, baina EAEko gainerako udalerriak gorriz daude, intzidentzia metatua 839 kasukoa baita.
2021/08/02 - 14:57
Herri guztiak eremu gorrian daude, Usurbil izan ezik
Usurbil eremu horian dago, 317 kasuko intzidentzia metatuarekin, baina EAEko gainerako udalerriak gorriz daude, intzidentzia metatua 868 kasukoa baita.
2021/07/30 - 14:49
Herri denak gorrian, horiz jarri den Usurbil izan ezik
Usurbil laranjatik horira pasa da, ez baita kasurik atzeman azken orduetan han. EAEko gainerako udalerriak gorriz daude. Intzidentzia metatua 868 kasukoa da.
2021/07/29 - 14:48
Lazkao gorrira itzulita, Usurbil baino ez dago eremu gorritik kanpo EAE osoan
Lazkao gorrira itzuli da, egun bat laranjan egon ostean. Usurbilen ere okerrera egin dute datuek eta horitik laranjara pasa da. 100.000 biztanleko 870 kasukoa da intzidentzia EAEn.
2021/07/28 - 14:58
Ermua eta Legazpi eremu gorrira igaro dira
Lazkaok, berriz, eremu latzenetik irtetea lortu du eta laranjan dago gaurtik aurrera semaforoa. Arabako eta Bizkaiko udalerri guztiak gorri daude.
2021/07/27 - 14:51
Intzidentzia metatua 1.000tik gorakoa da EAEko 17 herrigune handitan
Semaforoaren koloreak ez dira aldatu: Ermuak eta Legazpik laranjan jarraitzen dute, Usurbilek horian eta gorrian gainerako guztiak.
2021/07/27 - 01:03
Kartzelatu egin dituzte Gijongo talde bortxaketagatik atxilotutako lau gizonetako bi
Beste biak aske utzi dituzte. 22 eta 23 urteko bi emakume dira biktimak; horietako bat Bergarakoa da.
2021/07/27 - 00:30
Espetxe zigorra ezarri diete Gijoneko talde bortxaketagatik atxilotutako lau gizonetako biri
Lau akusatuek, bi nesken bertsioa goitik behera ukatu eta bortxaketarik gabe adostutako harremanak izan zirela deklaratu dute. Aske geratu diren beste bi gizonak biktimengana ezingo dute gerturatu, ezta haiekin kontakturik izan ere.
2021/07/27 - 00:13
Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin dute Bergaran, Gijonen izandako talde bortxaketa gaitzesteko
Gijongo 5. instrukzio epaitegiak behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabekoa agindu du talde bortxaketa egotzita atxilotutako lau gizonetako birentzat.
2021/07/26 - 22:30
Elkarretaratze jendetsuak Bergaran eta Gijonen, asteburuko talde bortxaketa gaitzesteko
22 eta 23 urteko bi emakumeri talde bortxaketa egin diete Gijonen asteburu honetan, eta biktimen herrietan gaitzespen elkarretaratzeak egin dituzte.
2021/07/26 - 19:23
Gijongo sexu-erasoak "ehizaldi bat" izan zirela salatu dute
22 eta 23 urteko bi emakume dira biktimak; horietako bat Bergarakoa da. Poliziak lau gizon atxilotu zituen, eta Fiskaltzak horietako bi kartzelatzea eskatu du.
2021/07/26 - 17:52
Gijongo talde bortxaketaren biktimek gaur deklaratu dute
Larunbat goizaldeko bortxaketaren biktimek epailearen aurrean deklaratu dute gaur goizean. Lau atxilotuek atzo deklaratu zuten, eta esan omen zuten harremanak baimendutakoak izan zirela, eta ez bortxaketa. 22 eta 23 urteko bi emakume dira biktimak, asturiarra bata, euskalduna bestea, Bergarakoa.
2021/07/26 - 15:36
Argi laranja Ermua eta Legazpin, horia Usurbilen eta gorria gainerakoetan
Lazkao gorrira pasa da, kolore horretan daude EAEko udalerri guztiak hiru izan ezik: Ermua eta Legazpi, horitik laranjara pasa direnak, eta Usurbil, horian mantentzen dena.
2021/07/25 - 23:02
Elkarretaratzea deitu dute Bergaran, Gijongo sexu-erasoa gaitzesteko
Astelehen honetan egingo dute protesta, San Martin Agirre plazan. Martxanterak talde feministak deitu du elkarretaratzea, eta Udalak ere mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
2021/07/24 - 21:37
Lau gizon atxilotu dituzte Gijonen, bi emakumeri, horietako bat euskal herritarra, sexu erasoa egiteagatik
Salaketa jarri dutenean argitu dutenez, lau gizonek sexu harremanak izatera behartu dituzte.
2021/07/23 - 14:54
5.000 biztanletik gorako lau udalerri bakarrik daude eremu gorritik kanpo EAEn
Bezperan bezala, EAEko 72 udalerri handietatik 68 udalerri daude eremu kritikoan. Hala ere, azken hamalau eguneko intzidentzia-tasa metatuak gora egin du ia 50 puntu, 731 kasuraino.
2021/07/22 - 15:19
5.000 biztanletik gorako lau udalerri baino ez daude eremu gorritik kanpo EAE osoan
Derio, Etxebarri, Aretxabaleta, Azpeitia, Bergara eta Errenteria zerrenda gorrira pasa dira. EAEko 72 herri handietatik 68 daude zerrenda horretan. EAEko intzidentzia metatua 682 kasukoa da.