Bergara
2018/03/22 - 22:29
Bergarako mendizale bat hil da Lleidan, elur-jausi batek harrapatuta
Gainera, beste pertsona bat hil eta hirugarren bat oso larri zauritu ditu elausoak. Elur-jausia Vall d’Aranen gertatu da, Vall de Conanglesen.
2018/03/22 - 22:06
Bergarako gizon bat hil da Lleidan, elur-jausi batek harrapatuta
44 urteko Unai Perez de Arenaza Bergarako (Gipuzkoa) bizilaguna hil da gaur Vall d’Aranen (Lleida), elur-jausi batek harrapatuta, konkretuki, Vall de Conanglesen.
2018/03/11 - 14:07
Sute batek Bergarako Narbaiza Azpikoa baserria kiskali du
Pertsona bat zegoen baserriaren barruan sua piztu denean, baina onik atera da. Antza, tximinian sua piztuta utzi zuen oheratu zenean, eta baliteke hortik zabaltzea sugarrak.
2018/03/11 - 08:57
Baserri bat kiskali da Bergarako Elosu auzoan
Pertsona bat zegoen baserriaren barruan sua piztu denean, baina onik atera da. Antza, tximinian sua piztuta utzi zuen oheratu zenean, eta baliteke hortik zabaltzea sugarrak.
2018/02/22 - 19:26
Bi langile intoxikatu dira Bergarako enpresa batean izandako sutean
40 eta 20 urteko beharginak Arrasateko ospitalera eraman dituzte. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte.
2018/02/02 - 19:24
Fagor eta Edesako ekarpenen auziaren epaiketa maiatzaren 7tik 10era egingo dute
Fagor Etxetresnaken eta Edesan inbertitu zituzten 47 milioi euroak bueltatzea eskatzen diote 900 auzi-jartzailek Mondragon Korporazioari.
2018/01/31 - 22:06
Euskal Herriko bi mendizale onik atera dira gaua Aspeko harkaitzean pasa ondoren
Mendizaleak 33 urteko Berriozarreko eta 35 urteko Bergarako bizilagunak dira. Astearteko azken orduan Aspe mendiko Murcielagos ertzean ez atzera ez aurrera geratu ziren.
2018/01/16 - 15:49
Amaia Arrieta bergararraren denda modan dago Londresen
Bere lagunentzat Donostiako arropak eramaten hasi zen eta orain famatuenen gustukoena bihurtu da. Besteak beste, Cambridgeko dukesaren seme-alabak janzten ditu.
2018/01/08 - 21:53
Bergarako epaitegiak artxibatu egin du Frankismoaren krimenengatik jarritako kereila
Epaileak ebatzi du Elgetako Udalak salatutako krimenak preskribatuta daudela eta abenduan irekitako auzia artxibatu egin du.
2017/12/27 - 22:07
Aurretiko 33 erretiro eta 8 kaleratze adostu dituzte Bergarako Arcelor Mittalen
Zuzendaritzaren proposamena erreferendumean onartu zuten langileek, abenduaren 18an. Aldeko 96 boto jaso zituen eskaintzak. 96 beharginek parte hartu zuten bozketan; guztira, 150 dira lantegian.
2017/12/11 - 21:23
Bergarako epaitegi batek ikertuko ditu frankismoaren krimenak
Elgetan gertatutako 14 kasu dira. Udalak salaketa jarri eta Bergarako epaileak onartu egin du, kasu horiek gizateriaren kontrako krimenak izan daitezkeela uste duelako.
2017/12/11 - 19:58
Bergarako epaitegi batek ofizioz ikertuko ditu frankismoaren krimenak
Lehen aldia da Euskal Herriko epaitegi batek frankismo garaiko krimenak ofizioz ikertuko dituena.
2017/10/18 - 20:13
Bergarako lantegian behargin kopurua murriztea planteatu du Arcelorrek
150 langile ditu Bergarako fabrikak. Olaberriako lantegiak ekoitzitako altzairuarekin eraikuntza sektorerako produktuak egiten dituzte Bergaran.
2017/10/14 - 14:22
Bergarako Idazle Eskola ikasturte berriari ekiteko prest
Pako Aristik eta Itziar Gomezek eman dizkigute argibideak "Amarauna" saioan.
2017/09/28 - 13:39
AHTaren lanak onartu ditu Adifek Bergarako lotunean
Neurria "datozen asteotan" onartuko du Ministroen Kontseiluak. Tarte honek 192 milioi euroko aurrekontua izango du.
2017/08/06 - 18:48
Adin txikiko bat zauritu da Bergaran, zaldian zihoala sakan batetik erorita
Biktima udaleku batean zegoen 15 urteko neska bat da. 10 edo 12 metro behera erori da.
2017/07/19 - 00:37
Langile bat zauritu da Bergaran, zuhaitz bat gainera erorita
41 urteko gizonezkoa zuhaitzak mozten ari zen, eta ospitalera eraman behar izan dute zaurituta.
2017/07/17 - 17:25
Edesa Industrial eta Geyserreko langileek mobilizazioak hasi dituzte
Enpresak aldi baterako lan erregulaziorako plana aurkeztu ondoren, langile batzordeko ordezkariak asteartean elkartuko dira zuzendaritzarekin.
2017/07/17 - 17:15
Deskarga eta Bergara arteko errepidea, 2019ko udaberrirako amaituta
Otsailean hasi ziren, eta dagoeneko 5 kilometroko tarte horren % 16a egin dute. Milioi bat kilo altzairu sartu dute mendiei eutsi eta lanek aurrera egin dezaten.
2017/05/11 - 13:51
Ekaitza eta tximistak Araba eta Gipuzkoa aldean
Bart arratsalde-gau partean ekaitza egon zen Araban, eta, batez ere Gipuzkoan. Hainbat tximista ekarri zituen, baita ortzadarra bistarazi ere.