Bergarako epaitegiak artxibatu egin du Frankismoaren krimenengatik jarritako kereila
Elgetako Udalak kereila bat jarri zuen 2017ko azaroaren 14an herri horretan Frankismoak egin zituen krimenak argitzeko eskatuz. Bergarako epaitegiak gizateriaren kontrako krimenak izan zitezkeela ikusi eta gertakariak ofizioz ikertzeko auzibidea abiarazi zuen joan den abenduan.
Ildo horretan, kereilan aipatzen diren biktimen senideak deklaratzera deitu zituen epaileak. Hil honetan hartu behar zien deklarazioa, baina ez da horrelakorik izango.
Auzibideari ofizioz ekin zion epailea ordezkoa zen, eta epaile titularrak kasua artxibatu egin du, gizateriaren kontrako krimenak preskribatuta daudela esanez eta 1977ko Amnistia Legeari aipu eginez.
Elgetako Udalak eta Frankismoaren krimenen kontrako euskal plataformak gogor salatu dute epaile aldaketa eta auzia artxibatu izana: "Aldaketa honen atzean esku politikoa dago".
"Esku-hartze honek erakusten du Espainiako judikatura hutsunek nabarmenak dituela eta interes politikoen arabera jarduten duela; eta hori onartezina da bere burua demokratikotzat duen Estatu eta Gobernu batentzat", kritikatu dute.
Nolanahi ere, Frankismoak eragindako milaka biktimei "egia, justizia eta erreparazioa" aitortzeko lanean jarraituko dutela azpimarratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Protoi-azeleragailuaren pieza nagusiak Donostiara iritsi dira, minbizia zehaztasun handiagoz tratatzeko
Bizkaiak eutsi egingo dio garraio-abonuetarako % 20ko beherapenari 2027an
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu egin du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da