Bermeo
2021/11/01 - 14:33
Azpeitia eta Zumarraga eremu gorrira batu eta Ondarroa eta Urnieta bertatik irten dira
Gipuzkoan, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Ordizia, Pasaia eta Usurbil eremu berdetik irten ondotik, Zumaia bakarrik gelditu da bertan.
2021/10/31 - 16:24
Akatz taldearen single berriaren bideoklipa: ''Yuyu''
Bosgarren lana kaleratuko dute gaur gauean, Arimen Gauan, eta lan berriari izena ematen dio singlea duzue hemen.
2021/10/31 - 15:51
Akatz taldeak Arimen Gaua aukeratu du bosgarren albuma estreinatzeko
Ia 30 urteko ibilbidea duen taldearen "Yuyu" lan berria eskuragarri egongo da plataforma digitaletan gauerditik aurrera.
2021/10/25 - 15:20
Agurain, Ondarroa eta Lazkao eremu gorrira igaro dira
Urnietarekin batera, lau dira, hortaz, eremu gorrian dauden udalerriak. Gainera, Bilbok eta beste 10 herrik okerrera egin dute, eta berdetik horira egin dute jauzi.
2021/10/23 - 23:03
Bermeon, Mohamed Jalil "Moji" gogoratu dute elkarretaratze batean
Bermeon, elkarretaratze batek Mohamed Jalil gogoratu du; joan den astean Marokoko armadak hil zuen 28 urteko gazte sahararra. Bertan bizi izan zen bost urtez, Mendebaldeko Saharako haurrei oporrak eskaintzeko proiektu baten barruan. Saharan, ETB Polisarioen eraso armatuen lekuko izan da.
2021/10/18 - 15:11
Urnietan gorri jarri da semaforoa
Bizkaiak, berriz, ezin izan dio berdeari eutsi eta horira egin du jauzi. Ondarroa eta Agurain laranjaz margotu dira.
2021/10/18 - 14:51
"El Vasco" pelikula filmatzeko lanak Bermeora iritsi dira
Argentinan bost astez filmatu eta gero, Jabi Elortegi zuzentzen ari den pelikulako lantaldea Bizkaiko kostaldean da sortzen jarraitzeko.
2021/10/18 - 12:52
Bermeon bizi izandako brigadista saharar bat hil du Marokoko armadak aireko eraso batean
Marokoko hesitik gertu hil dute Jamal Uld Jalil Uld Bushab, 'Mohi'. 28 urteko brigadista sahararra bost urtez egon zen Bermeon, Oporrak Bakean programarekin, duela 15 urte izan zen hemen azkenekoz baina Bermeon bizi da bere anaia.
2021/10/11 - 15:08
Bizkaiko lau udalerri eta Gipuzkoako bat, eremu berdera
Kontrako bidea egin dute, ordea, Portugaletek (Bizkaia) eta Azkoitiak (Gipuzkoa) eta udalerri hori dira orain.
2021/10/08 - 15:19
Ondarroa eta Agurain gune laranjatik irten dira
Gainera, Lekeitio eta Barakaldo berdez margotu dira azken orduetan, hainbat astez intzidentzia altuarekin egon ostean. Oñatik, berriz, kontrako bidea egin du eta horiz ageri da.
2021/10/07 - 14:48
Astigarraga eta Lazkao, berriro horiz
Gipuzkoan 14 dira dagoeneko kolore horretan margotutako 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak. Gipuzkoa bera 60tik gorako intzidentzia metatua duen lurralde bakarra da.
2021/10/06 - 15:04
Gasteiz, Azkoitiarekin eta Astigarrarekin batera, berdera
Ifrentzuan, Agurainek okerrera egin du (100.000 biztanleko 354 kasu), eta Ondarroarekin batera, udalerri laranja da gaurtik.
2021/10/05 - 15:28
Irun berdez margotu da
Gipuzkoako udalerria izurriaren transmisio "txikiko" gunera pasatu izana da astearte honetako aldaketa bakarra.
2021/10/04 - 14:59
Araba eta Bizkaia eremu berdera igaro dira
Bilbok eta Gernika-Lumok ere transmisio txikiko gunera egin dute jauzi. Donostian, ordea, 21 positibo berri atzeman dituzte eta ezin izan dio berdeari eutsi etao ndorioz eremu horira itzuli da.
2021/10/01 - 16:11
Beste bost udalerrik egin dute jauzi gune berdera
Andoainek, aldiz, kontrako bidea egin du, eta udalerri hori da gaurtik.
2021/09/30 - 14:56
Zortzi udalerri batu dira eremu berdean dauden herrien zerrendara
Abanto, Basauri, Ermua, Gueñes, Santurtzi eta Zornotza dira, Bizkaian, eta Andoain eta Oiartzun, Gipuzkoan.
2021/09/29 - 15:15
Bermeo, Getxo, Orio, Sopela eta Usurbil eremu berdera igaro dira
Basaurik eta Elorriok, ordea, ezin izan diote berdeari eutsi eta horira igaro dira.
2021/09/28 - 15:01
Ez dago udalerririk eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidego osoan
Muskiz eta Elgoibar eremu berdean daude, eta Agurain eta Lekeitio, berriz, laranjan. Azken udalerri hori izan da eremu kritikoa utzi duen azkena.
2021/09/27 - 15:17
Donostia eta bederatzi udalerri gehiago eremu berdera igaro dira
Basauri, Berango, Leioa, Sestao eta Zalla Bizkaian, eta Arrasate, Errenteria, Lazkao eta Oñati Gipuzkoan. Andoainek, aldiz, ezin izan dio eremu berdeari eutsi.
2021/09/24 - 15:04
Andoain eremu berdean sartu da, datuak hobetuta
Guztira, 17 herri daude semafaroaren eremu berdean. Laranjan jarraitzen dute Ondarroak eta Mutrikuk, eta gorritik ezin irtenda dabil Lekeitio.