Urnietan gorri jarri da semaforoa
(OHARRA: Koronabirusaren semaforoa astean behin eguneratuko da aurrerantzean, astelehenero)
Egoerak okerrera egin du EAEn azken egunotan, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Bizkaia eremu horira igaro da, eta, hortaz, Araba da berdean dagoen lurralde bakarra. Gainera, Urnieta gorriz margotu da (udalerri bakarra da eremu latzenean), eta Agurain eta Ondarroa, laranjaz.
Arabak gune berdean jarraitzen du (46 kasu), eta eremu berean daude Gasteiz eta Amurrio. Laudio kolore horira igaro da, intzidentziak gora egin ostean, eta Agurainek ezin izan dio horiari eutsi eta udalerri laranja da gaurtik aurrera.
Bizkaian, intzidentzia-tasa metatuak gora egin du nabarmen (60 kasu 100.000 biztanleko), eta eremu horira igaro da. Ondarroan ere, egoerak okerrera egin du, eta laranja jarri da semaforoa bertan.
Udalerri horiei dagokienez, zerrenda hazi egin da. Arrigorriagak eta Portugaletek bertan jarraitzen dute, eta, orain, baita Balmasedak, Berangok, Galdakaok, Getxok, Leioak, Markina-Xemeinek, Santurtzik, Sestaok, Sopelak eta Trapagaranek ere.
Udalerri berdeak honako hauek dira: Abanto-Zierbena, Abadiño, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Zalla eta Zornotza. Derio ere ageri da azken zerrendan.
Gipuzkoak horiz jarraitzen du, eta azken egunetan gora egin du intzidentziak, 100.000 biztanleko 73 kasu baitituzte bertan. Urnieta gorri jarri da, eta EAE osoko udalerri bakarra da eremu latzenean.
Kolore berean jarraitzen dute Azpeitiak, Beasainek, Lazkaok, Mutrikuk, Oñatik, Donostiak, Urretxuk eta Zarautzek. Arrasate, Azkoitia, Bergara, Eibar, Elgoibar eta Zumarraga batu dira, herri horietan okerrera egin baitute datuek.
Udalerri berdeak honako hauek dira: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Deba, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Usurbil eta Zumaia. Astigarraga, Lasarte-Oria, Ordizia, Tolosa eta Villabona ere transmisio txikiko eremura batu dira.
Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.
Zure interesekoa izan daiteke
Trafiko murrizketa handiak izango dira Bilbon EHUren graduazio jaialdiagatik eta Iberdrolaren urteurrenagatik
Murrizketarik handienak 20:00etatik aurrera izango dira, orduan hainbat kale eta Salbeko eta Deustuko zubiak itxiko baitira.
EHUk graduazio ekitaldi handia egingo du gaur San Mamesen
Lehen aldiz, Euskal Herriko unibertsitate publikoan ikasketak amaitzen dituzten gradu eta graduondoko azken urteko 4.000 ikasle baino gehiago bilduko dira ekitaldi bakarrean. Jaia 18:30ean hasiko da eta Nogen eta Janus Lester taldeek eta Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek parte hartuko dute, besteak beste.
Oztopoen aurrean 'sare sendo bat' osatzen dutela adierazi dute 115 zentroetako lehendakariek
Euskal Herriko 115 ikastoletako lehendakariek agerraldi jendetsua egin dute gaur arratsaldean Hernanin (Gipuzkoa). Azken boladan izandako auzien balorazioa egiteko eta emandako erantzun kolektiboaren balioa goratzeko agerraldia izan da. Ekitaldian, Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Erik Etxart Seaskako lehendakaritzako kideak eta Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu dute hitza. Azkenaldiko oztopoen aurrean ere 'indartsu eta gogotsu' arituko direla 'euskarazko hezkuntza baten alde' adierazi dute. Bi kasu aipatu dituzte bereziki: Lodosako kasua: Nafarroako Gobernuak Ibaialde ikastolari Haur Hezkuntzako ituna kentzeko egindako saiakera eta eskualdeak emandako babesa. Baxoaren borroka: Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izateko ikasle zein eragileek erakutsitako konpromisoa.
Leon XIV.a Kanaria Handian: "Giza duintasunak ez du pasaporterik"
Espainiara egindako bisitan, Aita Santuak Arguineguin herriko kaia bisitatu du, Kanaria Handiaren hegoaldean. Bertara iristen dira Afrikako migratzaileak dakartzaten txalupetako asko. Ekitaldian, testigantza oso gogorrak entzun dira, eta Leon XIV.ak gizakiaren duintasuna defendatu du.
Gorpu bat topatu dute Iruñean, kale erdian, indarkeria zantzuekin
Gorpua 16:30 aldera topatu dute, Etxabakoitzeko igogailuaren ondoan dagoen lorategi batean, Iruñeko Remiro de Goñi kalean, eta "lehen zantzuen arabera, indarkeriazko heriotza izan da".
"0" kalifikazioa jarri diete zortzi ikasleri USaPeko euskara azterketan, EHUren akats informatiko baten ondorioz
Bizkaiko epaimahai batean izan da akatsa, eta "0" batekin ez aurkeztutako gisa gaizki kalifikatu ziren notak. Unibertsitateak akatsa atzeman du, aktak berrikusi ditu eta nota errealak sartu ditu sisteman, eta dagozkien zentroei jakinarazi die.
Eusko Jaurlaritzak abian jarri du tigre eltxoaren aurkako plana, EAEko 72 udalerritan atzeman ostean
Zaintza ekainaren 15ean hasiko da, eta udazkenaren erdialdera arte iraungo du, tigre eltxoaren jarduera handieneko aldia. Gutxienez 72 udalerritan detektatu da dagoeneko, EAEko biztanleriaren zati handi bat hartzen duten udalerrietan. Horregatik, espezie inbaditzaile horren aurkako prebentzioa areagotu egin da, udalerriekin lankidetzan batez ere.
Baskoniak eta bere zaleek botako dute Gasteizko jaietako txupinazoa
Aurten irabazitako Errege Kopako tituluagatik eta "Baskoniak eta bere zaletuek ordezkatzen duten guztiagatik" hiriak aitortza egingo dio.
8 urtez azpiko haurrek ezingo dute adingabeentzako zezenketetan parte hartu
Zezen-jaietan haurren parte-hartzea erregulatzeko EAJk eta PSEk bultzatutako lege proposamenak PPren aldeko botoa jaso du; EH Bildu abstenitu egin da, gutxieneko adinak 12 urtekoa izan beharko lukeela uste baitu. Araudia osoko bilkuran onartu beharko da, eta zenbait berritasun jasotzen ditu, hala nola abelburuen gutxieneko adina, eta gurasoen baimenen beharra kentzea.
EAEko udalekuen gaineko kontrola indartuko duen dekretua ekainean onartuko du Eusko Jaurlaritzak
Aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jardueren dekretu berriaren arabera, udalekuak antolatzen dituzten erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko prestakuntza duen ordezkari bat izendatu beharko dute, besteak beste.