Bermeo
2023/08/18 - 16:35
''Zillarri'' ontzi bermeotarrak aurkitu zituen itsasoan 41 egun zeramatzaten migratzaileak
41 egun itsasoan galduta, urik eta jatekorik gabe eman zuten migratzaileak Bermeoko ontzi batek erreskatatu zituen. 111 gizon, emakume eta haur irten ziren Senegaletik Kanarietara iristeko asmoz, baina 38 baino ez zituen bizirik aurkitu "Zillarri" itsasontzi bermeotarrak.
2023/08/11 - 15:56
Busturialdeko hainbat udalek funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko neurriak hartu dituzte
Ur Partzuergoak atzo egindako deiari erantzunez, Bermeok kaleak ureztatzeko zerbitzuak eten ditu eta herritarrei igerilekuak ez betetzeko eskatu die. Mundakak, bestalde, iturriak itxi ditu, eta hainbat jarduera (ureztatzea, igerilekuak betetzea edota autoak garbitzea) debekatu.
2023/08/11 - 15:45
Bizkaiko urtegien erreserba % 64,6an dago, iazko % 68,5aren aldean
Busturialdeko ur kontsumoa mugatu ondoren, Ur Partzuergoak adierazi du egoera iazkoa baino hobea dela eta segundoko 130 litroko tartea dagoela larrialdi-egoerara iritsi arte.
2023/08/10 - 14:26
Ur Partzuergoak funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko eskatu die Busturialdeko udalei euri falta dela eta
Nahitaezkoak ez diren jardueretan kontsumoa murrizteko neurriak eskatu dizkie erakundeak, besteak beste, kaleak garbitzean, lorategiak ureztatzean edo igerilekuak betetzean. Argudiatu duenez, eskualdeak ez dauka ura biltzeko azpiegiturarik eta baliabide propioen bidez hornitzen da.
2023/08/03 - 09:14
Emakume batek eraso matxista salatu du Bermeon
Salaketaren arabera, igandean bikotekideak eraso egin zion etxean. Bermeoko Udalak adierazpena kaleratu du gertatutakoa gaitzesteko, eta herriko mugimendu feministak gaur arratsalderako deitu duen elkarretaratzean parte hartzera deitu ditu herritarrak.
2023/07/25 - 21:55
Gazte batek eraso homofoboa jasan du Elantxoben, Madalena egunean
Bermeoko Udalak iragan larunbatean gertatutako erasoa gaitzetsi du gaur, eta babesa adierazi dio biktimari. Gainera, Udalak esan du ez duela eraso gehiago onartuko.
2023/07/22 - 19:25
Madalenetako festa lehertu da dagoeneko Elantxoben
Goizean, urtero bezala, teila bota dute Izaro irlaren ondoan, eta horrekin Madalen Eguna abiatu dute. Hemendik aurrera, ordu asko geratzen zaizkio festa honi Bermeon, Elantxoben eta Mundakan.
2023/07/22 - 16:08
Madalen Eguna ospatu dute gaur Bermeon
Udaletxe parean egindako "Alkate Soinu" tradizionalaren ostean, jai giroan murgildu dira Bermeo, Elantxobe eta Mundaka, Madalenetako festak direla eta.
2023/07/10 - 16:39
600 tonatik gora hegaluze sartu da gaur euskal portuetan
Getariako eta Hondarribiko portuetan hustu dute kopururik handiena. Prezioa, ordea, iaz baino baxuagoa ari da izaten, bataz beste 2,80 euroan saldu baita kiloa lonjetan.
2023/07/07 - 16:25
Gizon batek emakume bati sexu-erasoa egin dio Bermeon
Erasoa goizaldean gertatu da, eta azken asteetan izan den hirugarrena da. Udalak herritarrei eskatu die herri honetako mugimendu feministak antolatutako elkarretaratzera joateko, gertaera horiek salatzeko.
2023/06/28 - 14:22
Nadia Nemeh Shomalyk hartu du Bermeoko alkate-makila: ''Larrauriren lanaren seme-alabak gara''
Bermeoko Udalbatzak Nadia Nemeh Shomaly EH Bilduko kidea alkate izendatuko du gaur, aurreko alkateak, Asier Larraurik, kargua hartu eta biharamunean dimisioa eman ondoren. Alkate-makila hartu berritan, Larraurirentzat izan dira bere lehen hitzak. "Asierren lanaren seme-abalak garra", esan du.
2023/06/28 - 07:00
Bermeok Nadia Nemeh Shomaly alkate berria izendatuko du gaur
Bermeoko EH Bilduren hautagaitzan zerrendako bigarrena izango da Bizkaiko udalerri horretako alkatea, koalizioaren eta Guzan talde independentearen arteko akordioa berretsi ostean.
2023/06/23 - 11:39
Bermeoko Udalbatzak ofizialki onartu du Asier Larraurik alkate eta zinegotzi karguei uko egitea
Gaurtik aurrera, 10 egun balioduneko epea izango da udalbatza osatzeko beste saio bat egiteko eta Udala zuzenduko duen pertsona aukeratzeko. Nadia Nemeh Shomal izango da, EH Bilduren zerrendako bigarrena, koalizio abertzalearen eta Guzan plataformaren arteko akordioaren ondorioz.
2023/06/23 - 11:02
Bermeoko udalbatzak aho batez onartu du Asier Larrauriren dimisioa
Asier Larrauri Bermeoko alkate izendatu zuten orain astebete eskas, baina gau horretan bertan auto-istripua izan, alkoholemian positibo eman eta karguari uko egitea erabaki zuen. EH Bilduren zerrendan bigarrena, Nadia Nemeh Shomaly izango da Bermeoko hurrengo alkatea.
2023/06/21 - 19:29
Nadia Nemeh Shomaly (EH Bildu) izango da Bermeoko alkatea
Koalizio abertzaleak eta Guzan plataformak akordioa lortu dute, azken egunotan negoziazio zailak izan ostean; izan ere, biek defendatzen zuten euren alkategaiak eskuratu behar zuela aginte makila udalerri horretan.
2023/06/20 - 20:27
Gizon bat atxilotu dute Bermeon emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Udalak gaitzetsi egin du ekainaren 17ko goizaldean izandako erasoa, eta herritarrei eskatu die mugimendu feministak gaur arratsalderako deitu duen elkarretaratzean parte hartzeko.
2023/06/20 - 11:30
Urruzuno: "Bermeon akordio politiko bat dugu, eta horren arabera, Alkatetza EH Bilduri dagokio"
EH Bilduko eledunaren ustez, "logikak hori agintzen du, ez dut uste inor peskizan egon daitekeenik ez dagokion kargua hartzeko". Gipuzkoa ahotan ohartarazi duenez, "tripletea (EAJ, PSE, PP) artikulatzen bada galdu egingo dugu", eta salatu du EAJk "PP zuritu eta indartu" duela U23aren atarian.
2023/06/20 - 09:29
Bermeoko Alkatetza airean, Asier Larraurik dimisioa eman ostean
EH Bilduk ohar bidez jakinarazi duenez, Nadia Nemeh Shomaly zerrendan bigarrena aukeratu dute alkategai. Guzan plataforma independentearen ustez, ordea, Xabier Ortuzar bere zerrendaburuak izan behar du alkate. Negoziazioa zabalik dute bi taldeek.
2023/06/19 - 22:18
Ostiralean Udalbatza bilduko da Bermeon, eta Asier Larraurik zinegotzi aktari uko egingo dio
Asier Larrauri alkate izendatu berriaren dimisioak ezusteko egoera ekarri du Bermeon. Guzan plataformak eman zion EH Bilduri Alkatetza, eta gertatutakoaren aurrean erabakiak lideratzeko asmoa agertu dute orain ere.
2023/06/19 - 21:13
Xabier Ortuzar (Guzan) izango da Bermeoko Udaleko lehen alkateordea, eta Nadia Nemeh (EH Bildu), bigarrena
Asier Larraurik ez du, oraingoz, bere dimisioa ofizialki eman. Legearen arabera, idatziz egin beharra dauka. Pentsatzekoa da une batetik bestera egingo duela. Eta dimisioa ofizialki ematen den unetik hamar eguneko epea dago alkatea aukeratzeko.