Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bermeoko udalbatzak aho batez onartu du Asier Larrauriren dimisioa

20230623085812_bermeoko-udalbatza_
18:00 - 20:00
Bermeoko udalbatzak aho batez onartu du Asier Larrauriren dimisioa
Asier Larrauri Bermeoko alkate izendatu zuten orain astebete eskas, baina gau horretan bertan auto-istripua izan, alkoholemian positibo eman eta karguari uko egitea erabaki zuen. EH Bilduren zerrendan bigarrena, Nadia Nemeh Shomaly izango da Bermeoko hurrengo alkatea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Santurtzin gehiengo alternatiboa osatzeko aukera dagoela uste du EH Bilduk

Santurtzin, udalean EAJ ordezkatu lezakeen gehiengo bat osatzeko aukerak ikusten ditu EH Bilduk. Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak adierazi duenez, udal taldeen ardura izango da balizko akordio bat osatzea. Eta gaineratu du, Santurtziko alkatearen dimisioaren ondoren gertatutakoak argi islatzen duela "EAJren kudeaketa publikoa ulertzeko modua amaituta" dagoela.  Atzo Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egindako elkarrizketan, Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak esan zuen, ordea, ez duela Santurtziko alkatetza galtzeko arriskurik ikusten.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X