Berri Txarrak
2019/06/06 - 15:06
Artista gehiago batu zaizkio Berri Txarrakek Kobetan egingo duen jaiari
Uztailaren 14an Bilbao BBK Liveren esparruan egingo duten kontzertuan, Anari, Broken Brothers Brass Band, Aitor Gorosabel eta Nerea Urbizu izango dituzte lagun, besteak beste.
2019/06/03 - 18:40
Berri Txarrakek Kobetan emango duen kontzertuan jotzeko talde bila ari da Ahotsenea
“Berri Txarrak Lagun Artean” kontzertuan hirukotearen aurretik jotzeko zortzi talde edo bakarlariren bila ari da Durangoko Azokako gunea.
2019/04/08 - 22:09
Berri Txarrakek kontzertu erraldoia emango du uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin
Astelehen honetan 10.000 sarrera baino gehiago saldu dituzte. Kontzertua BBK Live jaialdia amaitu eta hurrengo egunean izango da.
2019/02/15 - 12:11
Gelditu, aurrera egiteko
Berri Txarrak taldeak urtea bukatzearekin bat egingo duen “etenaldi mugagabeari” buruzko azalpenak eman eta Ikusi Arte biraren zuzeneko batzuk iragarri ditu, Lekunberrin egindako prentsaurrekoan.
2019/02/15 - 10:47
Hauek dira Ikusi Arte Berri Txarraken azken birako kontzertuen datak
Nafar taldeak agur bira egingo du otsailetik azarora, urte amaieran 25 urteko ibilbidean "etenaldi mugagabea" egin aurretik.
2019/02/14 - 17:22
Berri Txarrakek bere etenaldia azaltzeko prentsaurrekoa
Nafar taldeko kideak kazetarien aurrean agertu dira ibilbidea eteteko erabakiaren inguruko xehetasunak emateko eta Ikusi Arte birako kontzertuak iragartzeko.
2019/02/14 - 10:09
Berri Txarrakek agur biraren zehaztasunak eman ditu
Taldeak topaketa bat egingo du gaur goizean kazetariekin, etenaldi mugagabearen eta ‘Ikusi Arte’ biraren inguruko zertzeladak azaltzeko.
2019/02/05 - 21:31
Berri Txarrak taldeak iragarritako hurrengo 12 kontzertuetarako sarrerak, agortuta
'Ikusi arte' esateko, Euskal Herriko 10 areto eta gaztetxetan egingo dituzten kontzertuetarako 7.000 sarrerak jarri dira salgai eta ordubetean sarrerak agortu dira.
2019/02/04 - 14:14
Berri Txarrakek hamabi kontzertu iragarri ditu euskal gaztetxe eta aretoetan
Sarrerak bihar, asteartearekin, jarriko dituzte salgai, arratsaldeko bostetan formatu fisikoan soilik. Ez da sarrerarik egongo Interneten.
2019/01/03 - 23:25
Berri Txarrakek bi kontzertu eskainiko ditu Nafarroa Arenan
Azaroaren 23ko emanaldirako sarrerak agortuta, hirukoteak jakinarazi du bigarren kontzertu bat eskainiko dutela bezperan, azaroaren 22an. Sarrerak ostiral honetan jarriko dituzte salgai.
2018/12/15 - 21:30
Ibarzabalek bertsoa eta Berri Txarraken abesti bat fusionatu ditu finalean
Nerea Ibarzabalek Berri Txarraken 'Bueltatzen' abestiaren doinura abestu du hasierako agurra. Bertsolariak bere hitzak eta talde nafarraren letrak nahastu ditu.
2018/12/12 - 21:53
Berri Txarrak taldeak ‘etenaldi mugagabea’ egingo du
Berri Txarrak taldeak “ziklo ahaztezin bat itxiko du” 2019an, Ikusi Arte Tour 2019 izeneko bira luze bat egin ondoren.
2018/12/12 - 16:41
Berri Txarrak taldeak ‘etenaldi mugagabea’ egingo du
Gorka Urbizuk kaleratutako ohar baten arabera, taldeak agur bira egingo du 2019an, agur esan aurretik.
2018/11/09 - 17:37
Su Ta Gar: '30 urte geroago musikan jardutea ametsa da'
Su Ta Gar taldeak agertoki gainean ospatuko du 30. urteurrena. Maketako eta lehen bi diskoetako kantuak joko dituzte, bederatzi kontzertu berezitan.
2018/11/03 - 15:40
Dena prest Muse, Crystal Fighters eta Berri Txarraken kontzerturako
Segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dituzte San Mames barruan izango diren musika zaleek: ezingo dute janari eta edaririk sartu, ezta A4 tamaina baino handiagoko objekturik ere, besteak beste.
2018/10/18 - 19:01
Berri Txarrakek ere lagunduko du Muse San Mamesen
MTV telebista kateak Berri Txarrak taldearekin itxi du MTV World Stage Bilbao kontzertuko kartela. Muse eta Crystal Fighters ere arituko dira, eta sarrera guztiak salduta daude.
2018/09/11 - 15:36
Donostia Festibalak publikoa bikoiztu nahi du aurten
Donostiako Hipodromoan irailaren 14an eta 15ean egingo duten jaialdiko kartelburuak Kase.O, C. Tangana, Berri Txarrak eta Pussy Riot izango dira.
2018/05/31 - 15:02
Ez Dok Fest: 'Aukera desberdin bat eskaini eta gustuko duguna zabaldu nahi dugu'
Eibarko Unbe kirolguneak Ez Dok Fest jaialdia hartuko du ostiral-larunbat hauetan, ekainak 1 eta 2. Besteak beste, Toundra, Belako eta Berri Txarrak taldeek joko dute.
2018/03/12 - 11:32
Gorka Urbizu: 'Konfiantza handia daukagu gure kantuetan'
"Infrasoinuak" munduaren bestaldean hedatzen hasi eta gero, Berri Txarrakek larunbatean, martxoak 17, aurkeztuko du disko berria Euskal Herrian, BECen, taldeak inoiz egin duen kontzerturik handienean.
2018/01/29 - 22:25
Berri Txarrak taldeak Beijinen eman dio hasiera nazioarteko birari
Duela zortzi urte ez zuela Txinara bidaiatzen. Hego Korean hasi eta Zeelanda Berrian amaituko du Asiako bira.