Artista gehiago batu zaizkio Berri Txarrakek Kobetan egingo duen jaiari
Berri Txarrak taldeak informazio gehiago ematen jarraitzen du, aleka, uztailaren 14an, igandearekin, Kobeta mendian egingo duen kontzertuaren inguruan.
Hirukoteak emanaldi berezia eskaini nahi du Ikusi Arte agur biran egingo duen kontzerturik jendetsuenean, eta hamabost bat gonbidatu inguruan dituela joko duela aurreratu zuen.
Horietako bost nor izango ziren jakina zen (Matxet, Aiora Renteria, Leire Iseo, David Ruiz eta El Drogas), baina taldeak beste izen batzuk iragarri ditu gaur.
Zerrenda ez dago erabat itxirik, baina, dena ondo bidean, musikari eta talde hauek ere batuko zaizkio hirukoteari agertoki gainean, Bilboko kontzertuan: Anari, Broken Brothers Brass Band, Facu Díaz, Jurgi Ekiza (Willis Drummond), Ricky Falkner (Egon Soda, Love of Lesbian…), Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Toni Mejias (Los Chikos del Maíz, Riot Propaganda), Aritz Mendieta (Deabruak Teilatuetan), Karlos Osinaga (Lisabo), Marin Perarnau (Mucho) eta Nerea Urbizu (Ene Kantak, Katamalo).
Halaber, egun horretan hainbat jarduera izango dira kontzertuaren aurretik, eta Ahotseneak, berbarako, deialdi irekia egin du bertan joko duten talde eta bakarlariak aurkitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko