Biarritz
2021/10/01 - 12:27
Frantziako Gobernuak energiaren garestitzea arintzeko neurriak iragarri ditu
Gasaren prezioa ezingo da gehiago igo, hilabete honetako % 12,6ko gorakadaren ostean. Argindarraren kasuan, gehienez % 4 igoko da.
2021/09/28 - 19:23
Sarako Idazleen Biltzarra urriaren 10 eta 11n izango da
Bigarren urtez jarraian, ezohiko datetan izango da topaketa, eta Ikusi Mikusi haur eta gazte literaturaren azoka egingo dute lehenago.
2021/09/22 - 21:11
Pirinio Atlantikoak eremu gorritik atera behar, haurrak musukorik gabe eskolara joan ahal izateko
Intzidentzia baxua duten zonaldeetan lehen hezkuntzako ikasleak maskararik gabe joan ahal izango dira eskolara urriaren 4tik aurrera, baina departamentuak 100.000 biztanleko 50 positiboen langa gainditzen du oraindik.
2021/09/22 - 12:13
France Bleuko sei langile baztertu dituzte, jazarpen matxistak egin dituztelakoan
Amaia Cazenave kirol kazetariak lanean jazarpenak jasan zituela salatu zuen dokumental batean, eta Radio Franceko zuzendaritzak barne ikerketa bat abiatu du.
2021/09/20 - 17:20
Pertsona bat larri zauritu da Hendaiako migranteen atxikitze zentroan izandako sute batean
Gainera, beste pertsona bat artatu behar izan dute kea arnasteagatik. Oraindik argitzeke daude sutearen arrazoiak, baina litekeena da nahita piztutakoa izatea.
2021/09/19 - 22:47
Auto eleganteen lehiaketa egin dute berriro Biarritzen
63 urtez ez da egin, eta orain berriz ekin diote, 30. edizioarekin.
2021/09/18 - 17:55
Itxaro Borda idazleari eman diote aurtengo Zilarrezko Gehitu Saria
Baionako Euskal Museoan egin den ekitaldian jaso du saria idazle baxenafartarrak. LGTBI kolektiboko kideen oinarrizko eskubideen aldeko borrokan egindako lana aitortu diote.
2021/09/15 - 10:28
Txertoa hartu ez duten Ipar Euskal Herriko osasun langileak, jomugan
Dagoeneko profesional gehienek hartu dute txertoa: % 98,83. CGT sindikatuaren arabera, baina, zenbaki horietan zaharren etxeetako zein klinika pribatuetako langileak falta dira.
2021/09/14 - 13:29
Itsasuko ikastola itxi dute hainbat covid kasu atzeman ostean
Gutxienez astebetez egongo da itxita, asteartera arte behintzat, Euskal Irratiak sareak jakitera eman duenez.
2021/09/11 - 16:52
Abian da Maitaldia, Biarritzeko nazioarteko dantza festibala
Aurtengoa 31. ekitaldia izango da eta, pandemiak erabat baldintzatu badu ere, programa aberats eta ikusgarria izango dute aurten ere dantzaren maitaleek. Oraingoan Euskal Herriko eta Frantziako konpainiak soilik gonbidatu dituzte. Gaur hasi eta irailaren 19a bitartean iraungo du.
2021/09/09 - 22:52
Antisorgailuak doakoak izango dira 25 urte arteko emakumeentzat Ipar Euskal Herrian
Urtarriletik aurrera, Gizarte Segurantzak antisorgailuen kostua, analisiak eta errezetak lortzeko kontsultak ere bere gain hartuko ditu, baita kontrazepzioarekin lotutako "arreta guztiak" ere.
2021/09/09 - 17:44
Antisorgailuak doakoak izango dira 25 urte arteko emakumeentzat Ipar Euskal Herrian
Probak eta kontsulta medikoak ere doakoakizango dira. Orain arte, 18 urtez azpiko emakumeentzat zegoen zuzenduta neurria.
2021/09/06 - 19:17
Osasun ziurtagiria ez dute gehiago eskatuko Ipar Euskal Herriko merkataritza-gune handietan
Abuztuaren 17tik aurrera, beharrezkoa zen erakustea 20.000 metro karratutik gorako azaleretan, Pirinio Atlantikoetako prefetak hala aginduta. Orain, ordea, agindu hori ezeztatu egin du Paueko Auzitegiak.
2021/09/05 - 02:16
AHTren Gipuzkoako tarteko lanak 2024an amaituko direla aurreikusi du Arriolak
Europako herritarren "konektibitatea hobetzeaz gain", AHTk Euskadiren garapena, lehiakortasuna eta Europan duen presentzia indartuko dituela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako Garraio arduradunak.
2021/09/04 - 17:20
Ezker soberanista Europan "alternatiba" bihurtzen ari dela adierazi du Otegik
Urte politikoari hasiera emateko asmoz egindako ekitaldian, Euskal Herriak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu du EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
2021/09/02 - 16:25
Ipar Euskal Herriko 51.000 ikaslek gaur hasi dituzte eskolak
Lehen Hezkuntzan erdiek eredu elebidunetan ikasiko dute eta Seaskak 38. ikastola zabaldu du gaur Bardozen. Senperen, gainera, gero eta ikasle gehiago dituzte.
2021/09/02 - 10:36
Iazko babes-neurriekin ekin diote ikasturte berriari Ipar Euskal Herrian
Protokoloak aldaketak izan ditzake, unean uneko egoera epidemiologikoaren arabera. Musukoa derrigorrezkoa izango da sei urtetik gorako ikasleentzat.
2021/08/28 - 18:47
50 urte bete ditu Donibane Lohitzuneko ikastolak, Ipar Euskal Herrian ireki zen bigarrenak
15 ikaslerekin hasi zuen bere bidea 1970ean. Bide zaila izan du aurretik, baina mende erdi geroago, ia 120 ikasle ditu eta herrian guztiz txertatzea lortu du.
2021/08/26 - 12:23
Basusarriko sexu erasoarengatik atxilotutako bi gizonak aske utzi dituzte, baina karguekin
Iragan larunbatean salatu zuen biktimak sexu erasoa. Emakumea bera eta bi akusatuak adin txikikoak dira.
2021/08/24 - 16:05
Ziburun emakume bati eraso egiteagatik atxilotutako gizona kartzelara bidali dute
Biktimak, 40 urtekoa, larriki zaurituta jarraitzen du ospitalean. Hala ere, medikuek diote arriskutik kanpo dagoela.