Biarritz
2022/03/14 - 21:12
Putinen suhi ohiaren etxea okupatu dute Biarritzen
Biarritzen, Putinen suhi ohiak duen etxean, bi pertsona sartu dira Ukrainako banderekin eta errefuxiatuentzat harrera leku izatea proposatu dute. Protesta sinboliko honen ostean, atxilotu egin dituzte.
2022/03/13 - 10:48
Erregai litroa 15 zentimo merkatuko da Iparraldean, apirilaren 1etik aurrera
Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, lau hilabete iraungo du hobariak. Neurriaren helburua Ukrainako gerrak eragin duen prezio igoera arintzea da.
2022/03/05 - 16:31
Etxebizitza-turistikoak mugatzeko neurria adostu dute Ipar Euskal Herrian
Epe-laburreko alokairu bat eskaini nahi duten jabeek, beste etxebizitza bat eskaini beharko dute, urte osorako alokatuko luketena. Euskal Elkargoak Baionan egin duen bileran hartu dute erabakia.
2022/02/28 - 12:23
Uztailaren 1etik 3ra egingo da aurten EHZ festibala, Irisarrin
Aurtengoa jaialdiaren 26. edizioa izango da, eta uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko da. Datozen asteetan emango dute antolatzaileek aurtengo edizioaren nondik norakoen berri.
2022/02/26 - 15:32
Ipar Euskal Herrian ere baditu ondasunak Vladimir Putinek
Biarritzen etxe bat du Errusiako presidenteak, eta bere alabaren izenean dago orain. Ikusteko dago EBren isunek eragina izango ote duten jabetza horietan.
2022/01/24 - 07:12
Txertatze ziurtagiria derrigorrezkoa da jada Iparraldean leku gehienetan sartzeko
Kontseilu Konstituzionalaren oniritziaren ostean, astelehen honetan sartu da legea indarrean. Garraio eta espazio publiko gehienetan erakutsi beharko da agiria.
2022/01/23 - 15:24
Txerto pasea eskatuko dute Ipar Euskal Herrian astelehen honetatik aurrera
Hirugarren dosia jaso beharko da ziurtagiria eskuratzeko. Neurriak eragiten dien esparruetan ez dute uste aldaketa handirik ekarriko duenik. Hegoaldeko herritarrei ere eragingo die neurriak.
2022/01/18 - 16:32
Martxan da FIPADOC: Biarritzeko nazioarteko dokumentalen jaialdia
Igandera bitartean etxeko zein munduko hainbat gai pantailaratuko dira. Aurten gainera, lehendabiziko aldiz, zenbait dokumental euskarazko azpi idatziekin eskainiko dira.
2022/01/16 - 21:38
Frantziako Asanblada Nazionalak txertoa inposatu du bizitza sozialerako eta bidaiatzeko
Aurreko osasun ziurtagiria (txertoak edo proba negatiboa) ordezkatuko du lege berriak, eta aurrerantzean hiru dosi hartzea edo gaixotasuna gainditu eta bi ziztada hartzea eskatuko dute.
2022/01/07 - 18:12
Euskal kostaldea, espaziotik ikusita
Copernicus behaketa programak satelite bidez ateratako zenbait argazki zabaldu ditu. Horietako batzuetan, euskal kostaldea eta Bilbo dira protagonista.
2022/01/01 - 18:47
Musukoa derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gorako haurrentzat astelehenetik aurrera Iparraldean
Barrualdeei bakarrik eragiten die neurriak, eta jarduera artistikoak eta fisikoak egiten dituzten lekuetan ere ez dute derrigor erabili beharko.
2021/12/26 - 22:22
Bideo mapping ikuskizun ikusgarriak Biarritzen
Urtero legez, argi joko ederrak osatzen dituzte hiriko eraikin esanguratsuenetan.
2021/11/27 - 11:57
Covid-19aren aurkako hirugarren dosia eskuragarri dute jada Iparraldeko herritar heldu guztiek
Konfinamendua, saltokien itxiera aurreratzea edo joan-etorriak mugatzea baztertu du Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak oraingoz.
2021/11/25 - 18:16
18 urtez gorako guztiek hirugarren dosia jaso ahal izango dute Ipar Euskal Herrian
Konfinamendua, saltokien itxiera aurreratzea edo joan-etorriak mugatzea baztertu du Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak oraingoz.
2021/11/09 - 21:48
Frantziak hirugarren dosia eskatuko du, 65 urtez gorakoek eta zaurgarriek osasun-ziurtagiria berritzeko
Neurria abenduaren 15ean sartuko da indarrean. Macronek txertoa jartzeko eskatu die oraindik jaso ez duten 6 milioi herritarrei. Frantzian asteko intzidentziak % 40 egin du gora.
2021/11/08 - 07:24
Iparraldeko Lehen Hezkuntzako ikasleek musukoa jantzi dute berriro ere
Azken egunetan kutsatzeen kopuruak gora egin du Ipar Euskal Herrian, eta, ondorioz, agintariek prebentzio neurriak zorroztu dituzte ikastetxeetan. 100.000 biztanleko 88 kasukoa da intzidentzia-tasa metatua.
2021/11/06 - 17:31
Euskal Elkargoak AHTrako 150 milioi euro jartzea nahi du Alain Rosset Akitania Berriko presidenteak
Ipar Euskal Herriko alkateekin bildu da gaur Rosset bi linea berrieninguruan hitz egiteko. 14.000 euroko proiektuaren zati bat euren gain hartzea nahi du. Auzapez gehienak aurka agertu dira. Bestalde, protestak izan dira bileraren atarian.
2021/10/24 - 23:08
'Street art'-ak Baionako kaleak hartu ditu egunotan
Bosgarren urtez jarraian, zortzi artista gonbidatu dituzte, lau egunez hirian zehar mural erraldoiak margotzeko. Arte urbanoaren garrantzia azpimarratu nahi dute horrela, eta artea herritarrengana hurbildu.
2021/10/22 - 22:48
Hiriburuko Aturri ikastetxean ez zen "kanpoko" inor sartu
Bi gizon alfonbra gainean otoitz egiten ikusi zituzten institutu ondoan, eta hainbat lekukok abisua pasatu ondoren, Poliziak alerta ezarri zuen balizko eraso baten aurrean egon zitezkeelakoan. Baionako fiskalak gaizkiulertua izan zela baieztatu du gaur.
2021/10/22 - 21:34
Poliziak 14 pertsona atxilotu ditu, Euskal Herrian eta Frantzian drogarekin trafikatzea egotzita
Atxiloketak astelehenean egin zituzten. Gainera, 15 kilo estupefaziente, 15 ibilgailu eta eskudirutan 172.000 euro atzeman zituzten. Dirudienez, narkotrafiko sarea Mont-de-Marsaneko espetxetik zuzentzen zuten.