Biarritz
2021/10/22 - 19:49
Euskara sustatzeko Hiruko Ituna luzatu dute 2025era arte
Ipar eta Hego Euskal Herriko administrazioen arteko lan-hitzarmen bat da, euskararen erabilera sustatzeko hezkuntzan, aisialdian, sozioekonomian, kirolean eta ikerkuntzan.
2021/10/21 - 17:47
Hiriburuko Aturri kolegioa lau orduz itxi dute, "norbait legez kanpo sartu" delakoan
Ikasleak "onik" egon dira ikastetxe barruan. "Badaezpada" inguruan aparkatuta zeuden bi auto zartarazi dituzte, eta 15:00ak aldera, operazioa bukatutzat eman du Jendarmeriak, bilatzen zituzten bi pertsonak aurkitu gabe.
2021/10/21 - 16:07
Hiriburuko Aturri eskolak perimetralki itxita jarraitzen du ''legez kanpo norbait sartu'' delakoan
Ikasleak "onik" daude ikastetxe barruan, Pirinio Atlantikoetako Prefekturak jakinarazi duenez.
2021/10/20 - 17:05
Etxebizitzaren auzian konponbideak eskatzeko manifestazioa deitu dute Baionan azaroaren 20rako
Bost alderdik, beste horrenbeste sindikatuk eta 20 elkartek egin dute bat "Euskal Herrian bizi, eta etxebizitza ukan. Espekulazioari ez!" leloa duen mobilizazioarekin.
2021/10/18 - 20:20
Txirrindulari bat hil da Donibane Lohizunen, autobus batek harrapatuta
Hildako 73 urteko gizona Ziburukoa zen. Tren geltokiko biribilgunean gertatu da ezbeharra. Hegobus konpainiako autobus gidaria shock egoeran geratu da, eta ospitalera eraman behar izan dute.
2021/10/18 - 01:19
Emakume batek senarra hil du labankadaz, Angelun
Ostegunean gertatu zen, eta emakumeak egindakoa onartu zuen. Biktimak harengandik urruntzeko agindua zuen emakumeen aurkako indarkeriagatik.
2021/10/14 - 16:46
Ziburun trenak harrapatutako migratzaileek poliziaren kontrolak saihestu nahi zituzten
Ikusiak ez izateko joan ziren trenbidera, eta nekatuta zeudenez, atseden hartzea erabaki zuten. Bizirik irtetea lortu zuen laugarren lagunak azaldu duenez, tren bat hartzeko asmotan zeuden.
2021/10/13 - 16:58
Ziburuko biktimen identifikazio lanak aurrera doaz Bordelen
Trenak harrapatuta, 3 lagun hil ziren trenbidean lo zeudela eta laugarren bat larri zauritu zen. Larri dago, baina ez hiltzeko arriskuan, medikuek esan dutenez.
2021/10/12 - 22:30
Lehen ikerketen arabera, Ziburuko lau biktimak trenbidean zeuden lotan
Biktima bakarra identifikatu dute momentuz, Baionako fiskalak prentsaurrekoan azaldu duenez. 21 urteko aljeriarra zen, eta Espainiaren kanporatzeko agindua zuen. Fiskalak esan du balitekeela biktimek atzo bertan gurutzatu izana muga Hegoaldetik Iparraldera.
2021/10/12 - 10:34
Hiru pertsona migratzaile hil dira Ziburun trenak harrapatuta, eta laugarren bat larri zauritu da
Itxura guztien arabera, trenbide bazterrean lotan ari ziren. Larri zauritu den pertsona Baionako ospitalera eraman dute. Ezbeharraren ondorioz, tren zerbitzua eten behar izan dute.
2021/10/11 - 11:19
Ipar Euskal Herriko Lehen Hezkuntzako ikasleek gaurtik aurrera ez dute maskara jantzi beharko
Hainbat egun daramatzate 100.000 biztanleko 50 kasuko intzidentziaren azpitik, eta, ondorioz, arindu egin dira eskoletan covid-19a zabaltzea eragozteko neurriak.
2021/10/01 - 12:27
Frantziako Gobernuak energiaren garestitzea arintzeko neurriak iragarri ditu
Gasaren prezioa ezingo da gehiago igo, hilabete honetako % 12,6ko gorakadaren ostean. Argindarraren kasuan, gehienez % 4 igoko da.
2021/09/28 - 19:23
Sarako Idazleen Biltzarra urriaren 10 eta 11n izango da
Bigarren urtez jarraian, ezohiko datetan izango da topaketa, eta Ikusi Mikusi haur eta gazte literaturaren azoka egingo dute lehenago.
2021/09/22 - 21:11
Pirinio Atlantikoak eremu gorritik atera behar, haurrak musukorik gabe eskolara joan ahal izateko
Intzidentzia baxua duten zonaldeetan lehen hezkuntzako ikasleak maskararik gabe joan ahal izango dira eskolara urriaren 4tik aurrera, baina departamentuak 100.000 biztanleko 50 positiboen langa gainditzen du oraindik.
2021/09/22 - 12:13
France Bleuko sei langile baztertu dituzte, jazarpen matxistak egin dituztelakoan
Amaia Cazenave kirol kazetariak lanean jazarpenak jasan zituela salatu zuen dokumental batean, eta Radio Franceko zuzendaritzak barne ikerketa bat abiatu du.
2021/09/20 - 17:20
Pertsona bat larri zauritu da Hendaiako migranteen atxikitze zentroan izandako sute batean
Gainera, beste pertsona bat artatu behar izan dute kea arnasteagatik. Oraindik argitzeke daude sutearen arrazoiak, baina litekeena da nahita piztutakoa izatea.
2021/09/19 - 22:47
Auto eleganteen lehiaketa egin dute berriro Biarritzen
63 urtez ez da egin, eta orain berriz ekin diote, 30. edizioarekin.
2021/09/18 - 17:55
Itxaro Borda idazleari eman diote aurtengo Zilarrezko Gehitu Saria
Baionako Euskal Museoan egin den ekitaldian jaso du saria idazle baxenafartarrak. LGTBI kolektiboko kideen oinarrizko eskubideen aldeko borrokan egindako lana aitortu diote.
2021/09/15 - 10:28
Txertoa hartu ez duten Ipar Euskal Herriko osasun langileak, jomugan
Dagoeneko profesional gehienek hartu dute txertoa: % 98,83. CGT sindikatuaren arabera, baina, zenbaki horietan zaharren etxeetako zein klinika pribatuetako langileak falta dira.
2021/09/14 - 13:29
Itsasuko ikastola itxi dute hainbat covid kasu atzeman ostean
Gutxienez astebetez egongo da itxita, asteartera arte behintzat, Euskal Irratiak sareak jakitera eman duenez.