Bilboko Aireportua
2021/12/03 - 15:05
634 hegaldi izango dira zubi honetan Loiun
Jende asko dabil goizean goizetik Loiuko aireportuan. Bost eguneko zubi honetan 634 hegaldi espero dituzte Loiun. Une honetan jardunaren % 70ean dago aireportua.
2021/12/01 - 13:12
Abenduko zubian edo Gabonetan hegazkinez bidaiatzeko aholkuak
Pandemia gorantz egiten ari den honetan, hauek dira Erreklamaturen arabera, datozen egun eta asteetan hegaldi bat hartu aurretik aintzat izan beharreko kontuak.
2021/11/19 - 12:16
Bilbotik irten den hegaldi batek Coruñako aireportuan lur hartu du, bonba mehatxu faltsu baten ondoren
Guardia Zibilak hegazkinaren kabina, bodega eta maletak ez ezik, bidaiari guztiak miatu ditu bana-banan. Ez dute ezer aurkitu ordea. Guardia Zibilak ziurtatu duenez, bonba mehatxu faltsua ikertuko dute, Ertzaintzarekin elkarlanean.
2021/11/04 - 09:17
Madril eta Bilbo arteko hegaldi bat izan da Espainiako Estatuan biojet erregaia erabili duen lehena
Biojet erregaia Petronor konpainiak Muskizen duen findegian ekoizten dute. Bioerregai hori erabili izanari esker, 1,4 tona CO2 gutxiago isuri dira atmosferara.
2021/10/12 - 17:07
Neurriak arintzearekin bat, jende asko animatu da bidaiatzera zubian
Opor laburrak amaituta, etxera itzultzeko garaia iritsi zaie bidaiariei. Jende askok aprobetxatu du zubia bidaiatzeko. Erkidegoko aireportuetan eta hiriburuetako autobus geltokietan jende ugari ibili da egunotan.
2021/10/08 - 22:23
Aireportuak eta geltokiak, gainez urriko zubiaren hasieran
Louiko aireportuan 500 hegaldi baino gehiago egongo dira zubi honetan, eta geltokietan ere autobusak etengabe abiatzen dira. Euskal herritarrek ez dute etxean geratu nahi izan osasun larrialdirik gabeko lehen zubi luzean.
2021/10/03 - 01:33
Loiuko aireportura zihoazen bi hegaldi desbideratu dituzte haizeagatik
Munichetik iritsi behar zen bat Madrilera bideratu dute; eta Amsterdametik abiatutako beste bat Zaragozara eraman dute.
2021/09/11 - 16:31
I-11ko atentatuen ondoren herritarren segurtasuna bermatzeko neurriak indartu ziren mundu osoan
Hain zuzen ere, etengabe aldatzen eta egokitzen ari dira neurri horiek, segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Adibidez, aireportuetan kontrolak indartu eta maleta guztiak ikuskatzen hasi ziren.
2021/08/11 - 20:29
Euskadiko aireportuek jarduera berreskuratzen jarraitu dute uztailean
Nahiz eta EAEko aireportuetako joan-etorri kopuruak pandemia baino lehenagoko batez bestekoaren azpitik jarraitzen duen, Aenak jakinarazi du 2020ko uztailarekin alderatuta gora egin duela operazioek.
2021/08/01 - 16:53
Loiuko aireportuak 105 hegaldi izango ditu igande honetan, eta ilara luzeak sortu dira
Astelehenerako, berriz, 112 hegaldi daude aurreikusita. Hori dela eta, hegaldien panela beteta ikusi dugu aireportuan, eta ilara luzeak sortu dira goizean. Turista gehienak eguzkiaren bila doaz.
2021/07/31 - 19:36
Euskadi "helmuga segurua" dela eta covid ziurtagiria ezartzea ez dagoela aurreikusita esan du Hurtadok
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak adierazi duenez, pandemiaren bilakaeraren zain daude, baina oraindik ez dute Euskadin 'osasun pasaportea' delakoa ezartzea aztertu.
2021/07/01 - 20:17
Zabalik dago 2021/2022 denboraldian Imsersoko bidaietarako eskaerak egiteko epea
Bidaiak, 2021eko urritik 2022ko ekainera bitartean egingo dira. Testuinguru horretan, covid-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak eta protokoloak ezarriko dira.
2021/07/01 - 16:31
Gaurtik indarrean da Europar Batasunean errazago bidaiatzeko covid ziurtagiri berdea
Ziurtagiria paperean atere liteke edo QR kode digitala eraman daite mugikorrean, aireportuetako segurtasun kontrolean erakusteko.
2021/06/07 - 16:26
Gutxinaka bada ere, atzerritar gehiago ari dira heltzen Loiuko Aireportura
Gaurtik aurrera mundu osoko turismoari ateazk zabaltzen zaizkio Brasilgo, Indiako eta Hego Afrikako herritarrei izan ezik, covid-19aren aldaeren eraginagatik.
2021/05/20 - 20:39
Hegaldi laburrak debekatzea proposatu du Espainiako Gobernuak 2050. urterako planean
Espainiaren egungo egoera sozioekonomikoaren analisia eta 2050. urterako erronkak biltzen dokumentua aurkeztu du Pedro Sanchezek.
2021/05/14 - 17:35
Mugitzeko askatasuna bidaiatzeko aprobetxatu du jendeak
Bidaiatzeko mugarik gabeko lehen asteburuaren atarian, jendeak bidaiatzeko aprobetxatu du. Gaur, Loiuko aireportutik 45 hegazkin aireratu dira, apirilean baino 15 gehiago.
2021/04/15 - 16:23
Ertzaintzak kontrolak jarri ditu Lezaman eta aireportuan
Segurtasun sailak eta klubak gainera, jokalariak aireportuta abiatuko diren ordua publiko ez egitea adostu dute dei efektua ekiditeko.
2021/04/04 - 10:23
Zubieta, Lezama eta aireportuetako sarreretan kontrolak ezarri ditu Ertzaintzak
"Egungo osasun egoeran jendetzarik ez biltzeko, toki horietara ez hurbiltzea" eskatu die Ertzaintzak Realeko eta Athleticeko jarraitzaileei.
2021/03/31 - 16:24
Bidaiatzeko ziurtagiriak eta PCRak eskuetan eraman behar dira Bilboko aireportuan
Aste Santuko jaiegunetan 196 operazio egingo dira, 2019ko Aste Santuan baino %77 operazio gutxiago daude Loiuko aireportuan.
2021/03/24 - 18:59
Nazioarteko hegaldiak iristen jarraitzen dute Bilboko aireportura
Gaur nazioarteko hegaldi horietako bat Bilbora iristen ikusi dugu. Esan digutenez, inor ez dator turismo egitera. Gehienek lan-arrazoiak alegatzen dituzte.