Bilboko Aireportua
2020/01/15 - 14:46
Bilboko Aireportuak langileen dutxetako bat itxi du, legionella antzeman baitu
Ur-berogailu batean topatu dute bakterioa. Kutsatzeak ez die gainerako dutxei eta bidaiarientzako komunei eragin.
2020/01/13 - 15:14
2019an bidaiari kopuruak gora egin du Loiun, Hondarribian, Noainen eta Forondan
Bilboko aireportuak inoizko emaitzarik onena izan du, % 8 hazi baita. Donostiakoa % 10,6 hazi da. Iruñekoa, % 18 eta Gasteizkoa, % 23,5.
2019/12/30 - 14:24
Bilboko Aireportuko segurtasun langileek mobilizazioei ekin diete
Lan-hitzarmenean jasotako akordioak bete ditzala eskatzen diote zerbitzuaz arduratzen den Segurisa enpresari, hala nola, produktibitate plusak eta beste aparteko batzuk ordaintzea.
2019/12/26 - 14:11
Bilboko Aireportuak bost helmuga berri izango ditu 2020an
Lyon eta Rotterdam martxan egongo dira apiriletik aurrera, eta Cagliari eta Murtzia maiatzaren amaieratik aurrera. Gainera, Loiuk Atenaserako ibilbide erregularra berreskuratuko du ekainaren 5ean.
2019/12/23 - 17:33
Gabonak, etxera bueltatzeko garaia euskaldun askorentzat
Bilboko aireportuan joan-etorri handiko eguna izan da gaur, baita besarkada eta musu askokoa ere. Batzuk badoaz eta, beste batzuk, badatoz.
2019/12/20 - 10:55
Zortzi hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte Loiuko aireportuan
Ostegun arratsaldean 14 hegaldi desbideratu zituzten; horrek ostiral honetan Loiutik abiatu behar zirenei eragin die, Aenako iturriek azaldu dutenez.
2019/12/20 - 09:31
Haize-ufada indartsuek arazo ugari eragin dituzte
Goizaldean, haize-ufada bortitzak izan dira gure lurraldeko hainbat tokitan, eta maximoek 169,7 km/h-ko abiadura harrapatu dute Urduñan.
2019/12/19 - 22:00
Haizearen eraginez hiru hegaldi ez dira Loiuko aireportura iritsi
Lisboatik Bilbora joan behar zen hegaldi bat bertan behera geratu da Bizkaia jotzen ari den haize gogorraren ondorioz. Gainera, bi hegaldi Valladolidera eta Iruñera bideratu behar izan dituzte.
2019/12/19 - 12:36
Haizearen eraginez hainbat hegazkinek arazoak izan dituzte Loiun lur hartzeko
Londrestik zetorren hegazkin bat Valladolidera desbideratu behar izan dute, hainbat aldiz Loiun lur hartzen saiatu ostean.
2019/12/19 - 10:54
Haize-ufadek 130 km/h-ko abiadura gainditu dute
Goizaldean, orduko 100 kilometroko abiadura gainditu duten haize-ufada handiak izan dira gure lurraldean. Alerta laranja ezarrita dago gaur haizeagatik.
2019/12/18 - 22:10
Hainbat hegaldik ezin izan dute Loiun lur hartu, haize gogorra dela eta
Bartzelonatik eta Madrildik iritsitakoek jatorrizko aireportura joan behar izan dute, eta Amsterdamdik ailegatu dena Biarrizko aireportura bideratu dute.
2019/12/18 - 20:26
Hiru hegaldik ezin izan dute Loiun lur hartu, haize gogorra dela eta
Bartzelonatik eta Madrildik iritsitakoek jatorrizko aireportura joan behar izan dute, eta Amsterdamdik ailegatu dena Biarrizko aireportura bideratu dute.
2019/12/17 - 16:25
VTC zerbitzuak gutxienez 30 minutu lehenago kontratatu beharko dira
Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du VTC lizentziei buruzko dekretua. Neurria larunbatetik aurrera indarrean sartuko da.
2019/11/14 - 11:04
Bilbotik Lyon, Murtzia, Menorca eta Cagliarirako bide berriak iragarri ditu Voloteak
2020ko udaberritik izango dituzte erabilgarri bidaiariek. 25 lanpostu gehiago sortuko ditu konpainiak, eta promozio berezia du indarrean ostiral gauera arte, txartelak 9 euroan hasita eskainiz.
2019/10/30 - 09:33
Horrela bizi du pilotu batek lurreratze bat Bilboko Aireportuan
Davide Donghiaren bideoak, Bilboko Aireportuan pilotuek hurbilketa maniobra eta lurreratzea nola egiten dituzten erakusten du.
2019/10/05 - 11:33
Sei hegaldi desbideratu behar izan dituzte Loiuko aireportuan, lainoaren ondorioz
Malagatik, Valentziatik, Madrildik, Bartzelonatik, Paristik eta Londresetik zetozen hegaldiak ezin izan dira lurreratu Bizkaiko aireportuan.
2019/09/09 - 14:29
Sei hegaldi bertan behera Loiun, Iberiako eta British Airwayseko greben ondorioz
Hain zuzen ere, lau hegaldi British Airwayseko lanuzteen ondorioz geratu dira bertan behera, eta beste biak, Iberiakoen ondorioz.
2019/09/08 - 16:30
Bi hegaldi bertan behera Loiun, lurreko langileen greba tarteko
Gainera, grebak atzerapenak eragin ditu beste lau hegalditan. Lanuztearen jarraipena % 60-70 ingurukoa izan dela azpimarratu du UGTk. Astelehen honetan greba egingo dute berriro.
2019/09/07 - 11:42
Iberiako langileek Bilboko Aireportuan deitutako bi greba egunak mantendu dituzte
Loiuko aireportuko lurreko langileek 24 orduko lanuzteak egingo dituzte igandean eta astelehenean, enpresak gatazka konpontzeko "batere asmorik" ez duela erakutsi uste dutelako.
2019/08/30 - 12:52
Zortzi hegaldi bertan behera Loiun eta Hondarribian, lurreko langileen greba tarteko
Horietatik sei Bilboko Aireportuan utzi dituzte bertan behera, eta beste biak, Donostiakoan.