Bilboko Aireportua
2024/11/23 - 13:42
Loiun lurreratzekoak ziren lau hegaldi Madril eta Bartzelonara desbideratu dituzte, haize bortitzaren ondorioz
Gainera, bi hegaldi bertan behera utzi dituzte eta zenbait hegaldi atzerapenak jasaten ari dira, eta aurreikusitakoa baino beranduago ateratzen ari dira, haize-bolada gogorren ondorioz. Euskadi abisu horian dago 100 km/h-ko haizeengatik.
2024/11/22 - 18:01
Bilbora iristekoa zen hegaldi bat bertan behera geratu da, Gatwickeko Aireportua segurtasunagatik itxi ondoren
Gatwickeko aireportuko hegoaldeko terminalaren zati handi bat ebakuatu dute, objektu susmagarri batekin lotutako "segurtasun-gertakari" baten ondorioz. Ondorioz, Gatwicketik Bilbora iristekoa zen hegaldi bat bertan behera geratu da.
2024/11/12 - 18:38
Bilboko aireportuak lotura berria izango du udan Kopenhagerekin
Loiuko instalazioek inoizko urririk onena izan dute bidaiari kopuruari dagokionez, eta urte osoan % 7,2ko hazkundea izan dute.
2024/10/28 - 10:57
Loiun lurreratzekoak ziren zazpi hegaldi beste aerodromo batzuetara bideratu dituzte, lainoagatik
Euskal Herriko txoko asko behe-lainoarekin esnatu dira astelehen goiz honetan, eta Loiuko aireportuan lurreratzeko asmoa zuten hainbat hegaldi beste aerodromo batzuetara bideratu dituzte.
2024/10/14 - 17:05
Bidaiari kopuruak gora egin zuen Bilboko Aireportuan eta behera Donostian eta Gasteizen, irailean
Bizkaiko aerodromoak inoizko irailik onena itxi du, bidaiariei dagokienez; Donostian, berriz, % 2,4 jaitsi zen bidaiarien kopurua irailean, eta Gasteizen % 18,1, 2023ko datuekin alderatuta.
2024/10/11 - 21:34
Bilboko Udalak lan egingo du New Yorkerako hegaldiak 2025eko irailetik aurrera luzatzeko
Bitartean, Arabako PPk EAJri eta PSE-EEri leporatu die "ez betetzea Forondarekin hartutako konpromisoak eta Foronda Atlantikoan zeharreko hegaldietarako EAEko aireportu nagusia izango zela iragartzen zuen gobernu-akordioa".
2024/10/11 - 16:17
Honelakoak izango dira Bilbo-New York hegaldiak
Loiuko aireportutik New Yorkerako hegaldiak egingo dira maiatzetik irailera. United Airlines AEBko konpainiak konektatuko ditu Bizkaiko hiriburua eta New York, astean hiru aldiz.
2024/10/10 - 23:21
United Airlinesek Bilbo eta New York arteko hegaldi zuzenak eskainiko ditu maiatzetik
United Airlinesek hiru hegaldi eskainiko ditu astero Bilbo eta New York artean maiatzaren 31tik irailaren 23ra bitartean. Zerbitzua Boeing 757-200 hegazkinekin eskainiko da, eta 176 eserleku izango ditu hegaldi bakoitzak.
2024/10/10 - 20:52
Joseba Goirigolzarri: ''Bilborentzat eta Bizkaiarentzat oso albiste ona da''
"Turistek, batez beste, bi gau igarotzen dituzte gurean, baina badakigu Estatu Batuetatik datozenek 4-5 egun igarotzen dituztela. Horrela, turista kopuru berarekin gaualdi gehiago lortzen ditugu" adierzi du Destino Bilbaoko lehendakari eta Zenit Hoteleko zuzendariak.
2024/10/09 - 18:12
Haizeteek eragindako gorabeherek kaosa eragin dute Bilboko Aireportuan
Guztira, 60 hegaldiri eta 8.000 bat bidaiariri eragin die haize denboraleak. Bidaiari askok ez dakite euren hegaldia hartzerik izango duten.
2024/10/09 - 16:02
Hainbat hegazkinek zailtasun handiak izan dituzte Bilboko Aireportuan lur hartzeko, haize bortitzagatik
Haize bortitzak hegazkinek lur hartzea zaildu du Bilboko Aireportuan goiz osoan zehar. Hegazkin batzuek hainbat saiakera egin behar izan dituzte lur hartu ahal izateko.
2024/10/09 - 15:34
Kaosa Bilboko aireportuan, haize bortitzaren ondorioz hainbat hegaldi bertan behera geratu direlako
Guztira, 14 hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte, eta bederatzi hegaldi beste aireportuetara bideratu dituzte, Bilboko Aireportuan ezin izan baitute lur hartu.
2024/09/24 - 14:07
612 sildenafil (Viagra) pilula atzeman dituzte Bilboko Aireportuan
Konprimatuak Kubatik eta Dominikar Errepublikatik zetozen bi bidaiariri atzeman dizkiete.
2024/09/14 - 11:44
Gurasoak sastatu dituen gizona autoarekin laugarren solairutik erori zen aurretik Loiuko aireportuan
Alboko babesa hautsi ondoren, barruko patio batetik erori zen, 0 solairuraino. Autoa iraulita geratu zen, gurpilak gora begira zituela. Gidaria bere kabuz atera zen ibilgailutik, eta alde egin zuen.
2024/09/13 - 20:50
Bilboko Aireportuko aparlekutik autoan eroritako gizonak bere gurasoak zauritu ditu labanaz
40 urteko gizon batek bere gurasoak zauritu ditu, labanaz, Bilboko San Adrian auzoko etxebizitza batean. Gurasoak ospitaleratu dituzte, zauri larriak zituztela, baina arriskutik kanpo daude. Aurretik, gizona Loiuko aireportuko aparkalekuko 4. solairutik erori da autoan, eta alde egin du.
2024/09/13 - 17:16
Bilboko aireportuan autoarekin laugarren solairutik erori den gidariaren bila ari dira
Gidaria bere kabuz atera da kotxetik, eta alde egin du. Autoa aparkaleku nagusiko laugarren solairuan zegoen, eta alboko babesa hautsi ondoren, barruko patio batetik erori da beheraino.
2024/09/03 - 15:05
Gizonezko bat atxilotu dute Loiuko aireportuan, hegazkinean emaztea jotzeagatik
Erasoak hegazkin barruan izan ziren, aireratu aurretik. Emakumea ikerketapean dago, gizonari ukabilkadak emateagatik.
2024/08/19 - 14:32
Hegaldiak desbideratu edo atzeratu dituzte Bilboko aireportuan behelainoaren eraginez
Loiun lur hartu behar zuten hegazkinetako lau Santanderrera desbideratu dituzte. Bertatik irten behar zuten hainbat hegaldi, berriz, bertan behera gelditu dira edo atzeratu egin dituzte.
2024/08/16 - 10:41
Bilbo eta Palma arteko bi hegaldi bertan behera utzi dituzte, eta Menorcarakoa arazorik gabe irten da
Atzo Maotik Bilbora itzuli behar izan zen hegaldiko bidaiari guztiak ezin izan dituzte 06:45eko hegaldian sartu. Atzo, zortzi hegaldi bertan behera geratu ziren Balearretako euriteengatik. Gaur, normaltasunez ari dira artxipelagoko aireportuak.
2024/08/15 - 17:51
Goi geruzetako depresioa ahuldu egin da, baina Balear Uharteak gogor astintzen ari da oraindik
Azken orduetan Mediterraneoko kostaldeko hainbat leku gogor astindu dituen depresioa ahultzen eta Italiara mugitzen hasi da.