Bidaiari kopuruak gora egin zuen Bilboko Aireportuan eta behera Donostian eta Gasteizen, irailean
Aenak, asterartean, Euskal Herriko aireportuetako operazioek irailean eta 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan izandako bilakaeraren berri eman du.
Datu horiei erreparatuz, Bilboko Aireportuak 663.116 bidaiarirekin itxi du hilabetea, hau da, % 5,1eko hazkundea izan du iazko hilabete berarekin alderatuta, eta Bizkaiko azpiegituran inoizko irailik onena izan da.
Bidaien sailkapenari dagokionez, etxeko bidaiari komertzialen kopurua % 3,7 igo da, 363.786 bidaiari izan baitira. Nazioarteko bidaiariak % 7,2 igo dira, eta 298.561 bidaiari izatera iritsi da.
Aire-operazioek, berriz, behera egin dute: 5.095 lurreratze- eta aireratze-mugimendu izan dira, 2023ko irailean baino % 0,4 gutxiago.
Aurtengo urtarriletik irailera bitartean, Bilboko aireportuak 39.862 mugimendu izan ditu, iazko epe berean baino % 2,3 gehiago.
Bidaiariei dagokienez, aireportuak 5.177.706 bidaiari erregistratu ditu aurten, 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan baino % 7,8 gehiago.
Jaitsiera Donostian
Donostiako Aireportuak 47.120 bidaiari izan zituen irailean, aurreko urteko hilabete berean baino % 2,4 gutxiago.
Lurreratze- eta aireratze-operazioen kopurua 584ra iritsi zen irailean, duela urtebete baino % 6,4 gutxiago.
Urtarriletik irailera, 4.650 mugimendu egin ziren, iazko epe berean baino % 3 gutxiago.
Urteko lehen bederatzi hilabeteetako bidaiarien trafikoak positibo izaten jarraitzen du. 367.086 bidaiari izan dira, 2023an irailaren 31ra arte batutakoak baino % 0,3 gehiago.
Beherakada Gasteizen
Guztira, 202.354 pertsonak erabili dute Gasteizko Aireportua urtarriletik irailera bitartean, hau da, 2024ko lehen bederatzi hilabeteekin alderatuta, % 18,7ko jaitsiera izan da.
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan, Forondak 561 tona merkantzia mugitu zituen karga-instalazioetan, 2023ko epe berean baino % 1,9 gutxiago.
Guztira, 10.669 lurreratze- eta aireratze-mugimendu izan ziren urtarriletik, hau da, kopuruak % 2,8 egin du behera, iazko aldi beraren aldean.
Irailean, berriz, 25.264 bidaiarik erabili zuten Arabako Aireportua, 2023ko hilabete berean baino % 18,1 gutxiagok.
Zure interesekoa izan daiteke
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Bazka Mahaia irailean bilduko da abereentzako elikagaien erosketa zehazteko
Eusko Jaurlaritzak inkesta bat itxi du, eta bertan hiru lurraldeetako 435 abeltzaintza-ustiategik hartu dute parte. Inkesta horren datuek aukera emango dute erosketa bateratua dimentsionatzeko eta bazka-hornidura negoziatzeko.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.