Bilboko Aste Nagusia 2025
2022/06/23 - 13:16
Bi urteko etenaren ostean, droga kontsumitzen bat-batean hastearen arriskuaz ohartarazi du Ai Laket!ek
Pandemia tarteko, ia geldituta egon da Ai Laket! droga kontsumoan arriskuak txikitzeko elkartea. Jaiak bueltan diren honetan, elkarteak testing guneak jarriko ditu berriro. Pandemiaren ondorioez mintzatu gara Irati Olaziregi testing programako arduradunarekin.
2022/06/22 - 12:33
Bulego, ETS, Mikel Urdangarin, El Drogas, Ana Mena eta Dani Fernandez ariko dira Bilboko Aste Nagusian
Abandoibarrako eta Europa Parkeko eszenatokietara, 23:30ean eta 00:00etan hurrenez hurren, igoko diren lehen taldeak eta artistak iragarri ditu Bilboko Udalak.
2022/06/17 - 14:38
Bilbok badu 2022ko Aste Nagusirako kartela
Maximiliano Cosatti argentinarraren "Arte Pop" kartela izan da aurtengo Aste Nagusiko kartela aukeratzeko lehiaketaren irabazlea.
2022/06/07 - 21:41
Hauek dira Bilboko Aste Nagusia iragartzeko lehiaketako sei kartel finalistak
Bozkatzeko epea asteazken honetan irekiko dute eta ekainaren 15era arte luzatuko da. Herritarrek botoa aurrez aurre edo telematikoki eman ahalko dute.
2022/06/07 - 19:59
Hauek dira Bilboko Aste Nagusia iragartzeko lehiaketako sei kartel finalistak
Bozkatzeko epea asteazken honetan irekiko dute eta ekainaren 15era arte luzatuko da. Herritarrek botoa aurrez aurre edo telematikoki eman ahalko dute.
2022/05/12 - 14:29
Abian da Bilboko Aste Nagusirako atzera kontaketa
Kontagailu fisikoa Bilboko Plaza Barriko balkoi batean egongo da larunbatetik aurrera. Bitartean, kontagailuaren bertsio digitala martxan dago Bilboko Konpartsen webgunean.
2022/05/05 - 18:31
Martxan da Bilboko Aste Nagusiko kartela hautatzeko lehiaketa
Kartelak aukeratzeko bozketa sistema mistoa izango da. Lehenik, bederatzi kidek osatutako epaimahai batek sei kartel aukeratuko ditu, eta, ondoren, herri bozketa egingo da.
2022/02/04 - 20:35
Bilboko Konpartsek jarduera egitaraua bultzatuko dute 2022rako, Aste Nagusiaren gosegarri gisa
Otsailaren amaieran abiatuko da aurtengo egitaraua, inauterietarako antolatutako ekitaldiekin, eta uztailaren 16ra arte (Konpartsakide Eguna) luzatuko dira.
2021/08/30 - 11:12
Bilboko Konpartsak, pozik bere kultur jardunaldietako ekitaldiekin, "Udalaren debekuak" gorabehera
Konpartsek ziurtatu dute "agerian gelditu dela eredu parte-hartzaile, feminista, herrikoi, euskaldun eta internazionalistan oinarritutako kultura egin daitekeela covid-19aren aurkako osasun neurriak, edukiera eta protokoloak errespetatuz".
2021/08/29 - 23:42
Aburtok herritarrak zoriondu ditu "osasun neurriak errespetatzeagatik eta gizalegearen aurka ez egiteagatik"
"Bilboko herritarren jokabide orokorrarekin harro" dagoela azpimarratu du Bilboko alkateak. Testuinguru horretan, eskerrak eman, eta herritarrak zoriondu ditu Bizkaiko hiriburuan ez delako ospakizunik egin.
2021/08/27 - 16:43
Bilbo erdi hutsik, Aste Nagusiko egun handian
Bilbok ez du normalean gaurko egunez izan ohi duen zarata. Umeak jolasean, garraio publikoa eta lasaitasuna entzuten dira. Ez dago egun handirik, ez dago jairik. Ez dago aste nagusirik. Bilbo, ia hutsik topatu dugu gaur.
2021/08/27 - 12:33
Lau pertsona atxilotu dituzte Bilbon, identifikatzera hurbildu zaizkien ertzainei eraso egitea leporatuta
Hain zuzen ere, 23 eta 29 urte bitarteko lau gazte atxilotu dituzte, agintaritzaren agenteen aurkako atentatu-delitu bat egotzita. Gainera, horietako bati desobedientzia-delitu larri bat egotzi diote.
2021/08/23 - 14:11
Sarek deituta abuztuaren 27an Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egin dute konpartsek
"Ibilian-ibilian etxerako bidean" kanpainaren barruan datorren ostiralean, hilak 27, Bilbon egingo den manifestazioa aurkeztu du gaur goizean Sarek.
2021/08/22 - 10:59
Istilurik gabeko gaua Bilbon, jaiek hasi beharko luketen egunean
Segurtasun Sailak berretsi duenez, gauean zehar pilaketak egon dira Alde Zaharrean.
2021/08/22 - 00:15
Giro lasaia nagusitu da Bilbon larunbat arratsaldean, jaien hasierak behar lukeen egunean
Abuztuaren 21etik 29ra bitarteko astean, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak arduratuko dira covid-19ari aurre egiteko osasun neurria betearazteaz. Arreta berezia izango dute larunbat honetan Athletic Cluben eta Bartzelonaren arteko partida dela eta.
2021/08/21 - 23:02
Pandemia hasi zenetik lehen aldiz, zaleak izango dira larunbat honetan San Mamesen
538 egun igaro dira San Mamesera sartu gabe, 26 norgehiagoka. Testuinguru horretan, pandemiak asko aldatu ditu gauzak. Izan ere, ohiturak aldatu dira eta ekitaldiak, are gehiago. Segurtasun neurriak inoiz baino zorrotzagoak dira.
2021/08/21 - 22:52
Giro lasaia Bilbon, jaien hasierak behar lukeen egunean
Arriaga Antzokiaren inguruan ez da jende-pilaketarik sortu larunbat arratsaldean, Marijaiak Aste Nagusiari hasiera eman ohi dion egunean. Izan ere, bigarren urtez jarraian, bertan behera utzi dituzte jaiak, koronabirusak eragindako pandemia dela eta.
2021/08/20 - 15:59
Bilboko Udalak ekitaldiak debekatzeko erabilitako "irizpide ezberdinak" salatu dituzte Konpartsek
Azpimarratu dutenez, egitarauan jasotako ekitaldi guztiak "oso formatu txikikoak eta seguruak" ziren eta apiriletik udal teknikarien oniritzia zuten. Konpartsek azpimarratu dute Bilboko Irria ez zela jaien egitaraua, ez delako "jaietarako garaia, osasun egoera serioegia" delako.
2021/08/20 - 14:49
Bilboko Konpartsek ekitaldien egitaraua ''lapurtzea'' leporatu diote Bilboko Udalari
Bilboko Konpartsek Udalak baimendutako ekitaldiak baino ez dituzte egingo azkenean. "Ekimen seguruak" ez baimentzea eta "aukera irizpideak" lehenestea egotzi diote Aburto alkateari.
2021/08/19 - 15:36
Bilboko Konpartsen kultur programaren zatirik handiena debekatuko du Udalak
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gogoratu duenez, "Bilbon aurten ez dago Aste Nagusirik, ezta ez-jairik ere", eta gizalegearen aurkako jarrerekin "zero tolerantzia" izango dutela ohartarazi du.