Bilboko Aste Nagusia 2025
2021/08/22 - 00:15
Giro lasaia nagusitu da Bilbon larunbat arratsaldean, jaien hasierak behar lukeen egunean
Abuztuaren 21etik 29ra bitarteko astean, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak arduratuko dira covid-19ari aurre egiteko osasun neurria betearazteaz. Arreta berezia izango dute larunbat honetan Athletic Cluben eta Bartzelonaren arteko partida dela eta.
2021/08/21 - 23:02
Pandemia hasi zenetik lehen aldiz, zaleak izango dira larunbat honetan San Mamesen
538 egun igaro dira San Mamesera sartu gabe, 26 norgehiagoka. Testuinguru horretan, pandemiak asko aldatu ditu gauzak. Izan ere, ohiturak aldatu dira eta ekitaldiak, are gehiago. Segurtasun neurriak inoiz baino zorrotzagoak dira.
2021/08/21 - 22:52
Giro lasaia Bilbon, jaien hasierak behar lukeen egunean
Arriaga Antzokiaren inguruan ez da jende-pilaketarik sortu larunbat arratsaldean, Marijaiak Aste Nagusiari hasiera eman ohi dion egunean. Izan ere, bigarren urtez jarraian, bertan behera utzi dituzte jaiak, koronabirusak eragindako pandemia dela eta.
2021/08/20 - 15:59
Bilboko Udalak ekitaldiak debekatzeko erabilitako "irizpide ezberdinak" salatu dituzte Konpartsek
Azpimarratu dutenez, egitarauan jasotako ekitaldi guztiak "oso formatu txikikoak eta seguruak" ziren eta apiriletik udal teknikarien oniritzia zuten. Konpartsek azpimarratu dute Bilboko Irria ez zela jaien egitaraua, ez delako "jaietarako garaia, osasun egoera serioegia" delako.
2021/08/20 - 14:49
Bilboko Konpartsek ekitaldien egitaraua ''lapurtzea'' leporatu diote Bilboko Udalari
Bilboko Konpartsek Udalak baimendutako ekitaldiak baino ez dituzte egingo azkenean. "Ekimen seguruak" ez baimentzea eta "aukera irizpideak" lehenestea egotzi diote Aburto alkateari.
2021/08/19 - 15:36
Bilboko Konpartsen kultur programaren zatirik handiena debekatuko du Udalak
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gogoratu duenez, "Bilbon aurten ez dago Aste Nagusirik, ezta ez-jairik ere", eta gizalegearen aurkako jarrerekin "zero tolerantzia" izango dutela ohartarazi du.
2021/08/19 - 14:20
''Zero tolerantzia izango dugu herritarren osasuna arriskuan jartzen dutenekin''
Bilboko alkateak gogorarazi duenez, "Bilbon aurten ez dago Aste Nagusirik", eta poliziaren presentzia indartuko dute gizalegearen aurkako jokabideak saihesteko.
2021/08/17 - 20:08
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak operatibo berezia ezarriko dute Bilboko 'ez jaietan'
Abuztuaren 21etik 29ra artean izango da indarrean, hau da, Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusia ospatuko zen egunetan.
2021/08/15 - 20:23
Aburtok gogoratu du aurten ere ez dela Aste Nagusirik egongo, “ezta ordezkorik ere”
Bilboko alkateak herritarrei eskatu die abuztuaren 21etik 29ra bitartean kalean “arduraz eta errespetuz” jokatzeko.
2021/08/12 - 17:12
Bilboko Irria jardunaldietarako materialaren parte bat lapurtu dietela salatu dute Konpartsek
Inbentario bat egin dutenean ohartu dira konpartsak abuztuaren 25a eta 29a bitartean egin nahi duten kultur-programazio berezirako kontzertu, tailer gastronomiko eta kroserako hainbat elementu falta direla.
2021/08/06 - 21:31
Aburtok gogorarazi du ez dela Aste Nagusirik izango eta pilaketak saihesteko deia egin du
"Mezu argia helarazi nahi dizuet, ez dago Aste Nagusirik eta horrek esan nahi du ez dagoela jairik", azpimarratu du Bilboko alkateak.
2021/07/08 - 14:54
Barruti bakoitzeko hiru barraka jartzeko aukera emango du Bilbok abuztuko bigarren hamabostaldian
Gainera, Etxebarria parkeak Italiar Zirkua hartuko du irailean, hilaren 1etik 30era bitartean. Udalak "sektorearen funtzionamendua ahalbidetzeko" hartu du erabakia, Aste Nagusia antolatzeak ekarriko lituzkeen "jende-pilaketak saihestuz".
2021/07/05 - 18:49
Aburtok erantzukizuna eta konpromisoa eskatu ditu Bilboko kasuen gorakadaren aurrean
Bilboko Aste Nagusiari dagokionez, alkateak erabaki zaila izan bada ere, guztion onuran pentsatu behar dugula azpimarratu du.
2021/06/24 - 19:05
Bilbo barrakak jartzea aztertzen ari da, pandemiaren bilakaeraren arabera
Era berean, Udalak "babesa eta ulermena" adierazi dio pandemiak hainbeste zigortu duen ferianteen sektoreari.
2021/06/06 - 22:28
Juan Mari Aburto alkatea ''ilusioz beteta'' itzuli da Bilboko udaletxera
Bigarren urtez bilbotarrentzat hain kuttuna den Aste Nagusia bertan behera uztea "erabaki gogorra" izan da. Pandemiak erakutsitakoaz mintzatu da alkatea. Minbiziak erakutsitakoak ere gogoan hartu ditu.
2021/06/03 - 18:37
Bilboko Konpartsak aurtengo udarako kultur programazio herrikoa prestatzen ari da
Mendi martxa batek, San Juan bezperako ekintzek eta abuztuko azken asteko ekitaldiek, bestak beste, osatuko dute udako programazio berezia.
2021/06/01 - 21:11
Bilbok ez du Aste Nagusia ospatuko
Jaien Batzorde Mistoak berretsi du ez direla jaiak normaltasunez ospatzeko baldintzak betetzen. Uda osorako kultur programazioa ari dira lantzen.
2021/05/24 - 16:35
Festarik ez hiriburuetan, baina egitarau kultural alternatiboak prestatzen ari dira
Iaz ez zen jairik izan EAEn eta aurten ere ez dira ospatuko. Hala ere, udan egoera hobea izango delakoan, zer egin pentsatzen hasi dira udaletako arduradunak.
2020/08/31 - 23:24
Bilboko Konpartsek Bilboko herritarren "jokabide arduratsua" nabarmendu dute
Aste Nagusia "jende-pilaketarik gabea, alaia, errespetuzkoa, elkar zaintzari begirakoa" izan da, "zalantzarik ez dugu, munduko jai onenen gakoa jendea bera dela".
2020/08/28 - 16:46
Aste Nagusiko egun handia ospatzen aritu beharko lukete gaur bilbotarrek
Gaur Bilboko kaleetan ez da jai giroaren arrastorik. Jendeak barneratu du zein den lehentasuna: osasuna.