Bilboko Udala
2024/04/16 - 19:33
Udalak Bilbobuseko langileei esan die Biobiderekin duen kontratua hiru hilabeteren buruan baliogabetuko duela
Bilboko Udalak greba mugagabea bertan behera uzteko eskatu dio enpresa-batzordeari, baina beharginen ordezkariek baztertu egin dute aukera hori, "akordioa itxi arte".
2024/04/16 - 14:43
Bilboko garbitzaile batek eta herritar batek itsasadarrera eroritako emakume bat salbatu dute
Emakume bat uretan zegoela ohartu dira, eta itsasadarrera bota dira erreskatatzeko, San Anton zubiaren parean.
2024/04/12 - 20:07
Errudun jo dute 2022an Bilbon emaztea hil zuen gizona, azpikeriaz egindako hilketa egotzita
Krimena aitortu izana aringarri gisa onartu dio epaimahaiak Rebeca Huayta zenaren senarrari.
2024/04/12 - 16:00
Bilboko garbiketa zerbitzuak 34 tona hondakin jaso ditu kaleetan Athletici egindako omenaldiaren ostean
Horri itsasadarrean pilatutako 500 kilo gehiago gehitu behar zaizkio; plastikozko poltsak, latak eta botilak gehienbat.
2024/04/12 - 15:18
Juan Mari Aburtok eskerrak eman dizkie herritarrei ostegunean izandako jokabideagatik
Bilboko alkatearentzat atzoko jardunaldiaren balantzea "bikaina" da. Egun osoan "oso urduri" egon zela aitortu du, hainbeste jende zegoelako, baina "oso pozik" agertu da "azkenean dena ondo atera zela ikusita".
2024/04/12 - 14:02
Aburtok eskerrak eman dizkie bilbotarrei atzo izandako jarreragatik
Bilboko alkatearentzat atzoko egunaren balantzea "zoragarria" da. Onartu du egun osoan oso urduri egon zela hainbeste jende zegoelako, baina azkenean dena ongi atera zela ikusita "oso pozik" dagoela adierazi du.
2024/04/12 - 12:59
Jaiaren ondorioak: horrela geratu zen Bilbo gabarra igaro ondoren
Garbitzaileak gelditu gabe ibili dira Bilboko kaleak garbitzeko lanetan. Milaka kilo zabor bildu dituzte, Aste Nagusiaren antzeko operatibo batean. Goizean goiz, zenbait kaletan oraindik ere ikusten zen hondakinen arrastoa.
2024/04/11 - 14:07
Gabarraren igoeraren ibilbidea eta ordutegiak
Gabarra 16:30ean aterako da Getxotik eta 18:35ean Bilbiko Udaletxera iritsiko dela aurreikusten da. Handik, autobusez, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzara joango dira jokalariak.
2024/04/10 - 14:38
Kopako finalaren ospakizunetan emakume bat larri zauritu zen, piroteknia artefaktu bat hankan lehertuta
Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. 65 urteko emakumea ospitalean dago, ebakuntza baten zain. Bilboko Udalak gogorarazi du ospakizunotan segurtasuna dela garrantzitsuena.
2024/04/08 - 17:11
Akusatuak Rebeca Huayta emaztea hil izana aitortu du
Gaur hasi da epaiketa Bizkaiko Auzitegian, herri epaimahaiaren osaketarekin eta 45 urteko gizonaren deklarazioarekin. Fiskaltzak 25 urteko kartzela-zigorra eskatzen du biktimaren bikotekide zenarentzat hilketagatik eta beste 3 urte emakumearen aurkako ohiko tratu txarrengatik.
2024/04/07 - 23:52
Athleticen ospakizunak ostegunean izango dira, gabarra eta Udalaren harrera barne
Bart gaueko garaipenaren ostean, Athleticeko espedizioa 14:00ak inguruan heldu da Loiuko aireportura, eta klub zuri-gorriaren 25. Errege Kopa Bilbon da jada.
2024/04/07 - 22:06
Zuri-gorrien 25. Errege Kopak ospakizunez josiko du Bilbo asteon
Datozen egunotan osteguneko ekitaldien xehetasunak emango ditu taldeak. Aurreratu dutenez, behin gabarrak bere ibilbidea eginda, harrera egingo dio Udalak taldeari, entrenatzaileak eta kapitainak hitza hartuko dute ondoren, eta jokalari guztiak udaletxeko balkoira aterako dira azkenik.
2024/03/26 - 21:26
Horrelakoa izango litzateke gabarraren ospakizuna, Athleticek Errege Kopa irabazten badu
Gabarrak berriz ere itsasadarra zeharkatuko luke apirilaren 11n, talde zuri-gorriak Errege Kopa hilaren 6an irabazten badu, RCD Mallorcaren aurka Sevillan jokatuko duen finalean.
2024/03/25 - 10:49
Aste Santuan ez da TAOrik egongo Bilbon
Ohikoa denez, ordainpeko aparkatzea bertan behera geratuko da Ostegun Santutik Pazko Astelehenera. Larunbatean ere, jaieguna izan ez arren, ez da zerbitzurik egongo.
2024/03/24 - 19:14
Hitzarmena berritzeko borroka betean, Bilbobuseko langileek greba eguna dute astelehenean
Hilaren 18ko eta 20ko greben ostean, astelehenekoa hil honetako hirugarren greba eguna izango da, eta hilaren 27koa izango da 24 orduko azken greba eguna; izan ere, negoziazioan aurrerapenik egon ezean, greba mugagabeari ekingo diote apirilaren 9an.
2024/03/24 - 10:36
Aurtengo Bilbao Basque FESTek 200 jarduera inguru antolatu ditu martxoaren 27tik 31ra, gehienak doakoak
Bizkaiko hiriburua 30 tokitan banatutako jardueraz beteko da, eta zuzeneko musikak protagonismo berezia izango du.
2024/03/18 - 08:00
Bilbobuseko langileek egun osoko greba egingo dute gaur lan-hitzarmen berriaren alde
24 orduko lehen greba eguna izango da, atzetik beste hiru etorriko baitira hilaren 20an, 25ean eta 27an. Apirilaren 9an, berriz, greba mugagabeari ekingo diote.
2024/03/13 - 23:34
Bilbobuseko langileek apirilaren 9tik aurrera greba mugagabea egingo dute
Hitzarmena 2021ean iraungi zen, eta ordutik soldata izoztuta dute. Martxoan, Bilbobusen egun osoko greba egingo da hilaren 18an, 20an, 25ean eta 27an.
2024/03/08 - 14:18
Berdintasunaren aldeko aldarria egin dute euskal erakundeek
Hegoaldeko hiriburuetako udaletan irakurritako adierazpenetan, erakunde publiko guztiei dei egin diete Berdintasun Planekin bat egin dezaten.
2024/03/06 - 13:25
Familia bati "etxebizitza duina" bermatzeko eskatu dio Arartekoak Bilboko Udal Etxebizitzei
Emakumeak bi seme-alaba ditu eta 39 metro karratuko etxebizitza aldatzeko eskatu zuen duela bi urte, leku faltagatik.