Bilboko Udala
2022/08/24 - 17:17
Marijaiak Basurtuko Ospitalea bisitatu du
Marijaiak, Tamberlick Zirkuko malabarista, pailazo eta akrobatekin batera, harrituta eta poz-pozik utzi ditu Basurtuko Ospitaleko San Pelaio pabilioiko lorategian bildu diren haurrak. Ekitaldian izan dira, halaber, Itziar Lazkano pregoilaria, Iratxe Palacios txupinera eta Udaleko ordezkariak.
2022/08/24 - 11:30
Juan Maria Aburto: "Bilbok ibilbidea du" aurretik, turismoan hazteko
"Gure apustua da turismo jasangarria eta kalitatezkoa izatea", esan du Bilboko alkateak. Aste Nagusiari dagokionez, asteartetik asteazkenerako gauean, sei aldiz aktibatu da ziztaden aurkako protokoloa, eta bi salaketa aurkeztu dituzte.
2022/08/24 - 02:04
Vueltaren bi etapek Bilbon milioi bat euroko eragin ekonomikoa izango dutela adierazi du Udalak
Vueltaren bosgarren etapa Bilboko Kale Nagusian amaituko da asteazken honetan, eta seigarrena San Mamesetik abiatuko da ostegunean.
2022/08/22 - 22:38
Gomendagarria al da EAEko hiriburuetan tasa turistiko bat jartzea?
Donostia eta Bilbo, biak hiriburuak eta biek hautsi dituzte markak turismoari dagokionez. Donostiako alkateak baina, tasa turistikoa lehentasuntzat jo du eta Bilbokoak, Juan Mari Aburtok, ez. Arrazoiak asko izan daitezke eta aditu batengana jo dugu bataren eta bestearen arrazoiak ulertzeko.

2022/08/22 - 13:21
Euskadiko hotel establezimenduek pandemia aurreko okupazio-mailak gainditu dituzte uztailean
Hain justu, hoteletarako sarrerak % 31 gehitu dira Euskadin eta gaualdiak % 34,8, Eustatek argitara eman dituen datuen arabera. Jatorri atzerritarra duten pertsonen egonaldiak nabarmen hazi dira.
2022/08/22 - 12:49
Juan Mari Aburtok ez du uste une honetan beharrezkoa denik Bilbon tasa turistiko bat ezartzea
Eneko Goiak Gipuzkoako hiriburuan ezarri nahi duen tasa turistikoaz galdetuta, Juan Mari Aburtok esan du Donostiako eta Bilboko errealitateak desberdinak direla.
2022/08/22 - 12:05
Aburtok normaltasuna nabarmendu du Aste Nagusiaren hasieran
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Bilboko alkateak jaien bigarren egunaren balantze positiboa egin du, eta ziztaden harira salaketarik ez dela egon esan du, "baten bat ikertzen ari diren arren".

2022/08/20 - 21:52
Hemen da Bilboko Aste Nagusia 2022
Bi urteren buruan, bueltan da Marijaia, abuztuaren 20tik. Txupinazoa oso jendetsua izan da.

2022/08/20 - 10:11
Bilboko Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Kontsulta itzazu hemen Bilboko Udalak eta Konpartsek antolatutako emanaldi musikalak.
2022/08/19 - 22:23
Bilboko jaietako mapa interaktiboa: Kontsultatu hemen ekitaldi guztiak kalez kale eta txosnaz txosna

2022/08/19 - 11:31
Bilboko Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Kontsulta itzazu hemen Bilboko Udalak eta Konpartsek antolatutako emanaldi musikalak.
2022/08/18 - 16:44
Aste Nagusirako sentsibilizazio kanpaina aurkeztu dute Bilbon
Bilbok ez du eraso sexistarik onartuko Aste Nagusian eta emakumearen onespenean jarriko du azpimarra. "Jaietan Jai" eta "Bakarrik bai da bai!" dira aurtengo Bilboko Aste Nagusian guztiek aurrez-aurre izan behar dituzten bi esaldi.
2022/08/18 - 15:34
"Bakarrik bai da bai" gogorarazita, kontzertuguneetan lau puntu more paratuko ditu Bilboko Udalak
Berdintasuna haurtzarotik bertatik sustatzeko, aurten "Maite Jokoa" delako photocall bat ere izango da Arriaga antzokiaren parean. Ume eta gaztetxoek argazkiak atera ahalko dituzte mezu feministekin.

2022/08/17 - 15:16
"Ilusioa, dibertsioa eta erantzukizuna" ardatz hartuta helduko dio Bilboko Udalak Aste Nagusiari
Bi urteko etenaren ostean, larunbatean hasiko dira Bilboko jaiak. Programazioa aurkeztu du gaur Itziar Urtasun Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak. 500 ekitaldi inguru antolatu dituzte bederatzi egunetarako.
2022/08/16 - 16:17
Erasorik gabeko jaiak aldarrikatu dituzte Bilboko Konpartsek eta Bilboko Udalak
Hastear den Bilboko Aste Hagusiak badu helburu nagusi bat: ziztadarik eta eraso sexistarik gabeko jaiak izatea. Azken aldiko albisteak ikusita, baina, kezka begi-bistakoa da. Ziztaden mehatxuen aurrean, Bilboko konpartsek ohiko moduan emango diote erantzuna erasoei, biktima babestuz.

2022/08/16 - 15:31
Honela eragingo dio 2022ko Aste Nagusiak Bilboko zirkulazioari
Bizkaitar hiriburuko Udalak astearte honetan aurkeztu du nola eragingo dien Aste Nagusiak, hilaren 20tik 28ra bitartean, Bilboko zirkulazioari eta mugikortasunari. Halaber, egun horietan izango diren beste segurtasun-jarraibide batzuk ere zehaztu ditu.
2022/08/15 - 17:18
Aste Nagusian "bizikidetza benetako protagonista izatea" espero du Aburtok
Bilboko alkateak jaiak "eredugarriak" izatea eskatu du. Alkateak aurreskua dantzatu du gaur, Begoñako Andre Mariaren egunean, bi urteko etenaren ostean.

2022/08/09 - 18:24
Bilboko Aste Nagusiko egitaraua
Kontsultatu hemen ekitaldi eta kontzertu guztiak, egunez egun eta orduz ordu.