Bilboko Udala
2024/11/18 - 09:31
Frankistek fusilatutako Espinosa Orive sailburuaren aitorpena eta erreparazioa eskatu dute
Espainiako Gobernuak Lluis Companysi egindako aitortzaren antzekoa sustatzeko eskatu dio Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak lehendakariari, eta Gasteizko eta Bilboko Udalei.
2024/11/15 - 20:17
Bilbok lehen Harreragunea irekiko du astelehenean, migratzaileei orientazioa eta laguntza eskaintzeko bulegoa
Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi hiriburuetan eta 20.000 biztanletik gorako udalerrietan antzeko bulegoak irekitzeko asmoa dute erakundeek.
2024/11/13 - 23:39
Ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute Sader eta Profersa enpresak Bilbotik ateratzea eskatzeko
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak 4.000 sinadura baino gehiago aurkeztu ditu eskaerekin, eta entzunarazteko behar adina sinadura biltzen jarraituko duela ohartarazi du.
2024/11/13 - 14:52
Bilboko Udalak urtebetez eten ditu etxebizitza turistikoak ezartzeko baimenak
Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean pisu turistikoak arautzeko aldaketak egin bitartean, kautelaz, ez da lizentzia berririk emango.
2024/11/10 - 17:21
Bilboko Udalak terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak omendu ditu
Bilboko Udalak, Bakerako eta Bizikidetzarako Bilboko Foroarekin eta udalbatzako ordezkariekin batera, "terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktima guztiak" omendu ditu, Casilda Iturrizar parkeko monolitoaren inguruan egindako ekitaldian.
2024/10/18 - 19:32
Honela eragingo dio Bilbao Night Marathon probak hiriko trafikoari
Arratsaldeko zazpietan hasiko da proba San Mames estadioaren ondoan, eta Guggenheim Museoan amaituko da. Gutxi gorabehera, 18:00ak eta 24:00ak bitartean izango dira aldaketak.
2024/10/11 - 21:34
Bilboko Udalak lan egingo du New Yorkerako hegaldiak 2025eko irailetik aurrera luzatzeko
Bitartean, Arabako PPk EAJri eta PSE-EEri leporatu die "ez betetzea Forondarekin hartutako konpromisoak eta Foronda Atlantikoan zeharreko hegaldietarako EAEko aireportu nagusia izango zela iragartzen zuen gobernu-akordioa".
2024/10/11 - 15:20
Begoñako Elizate zaharra oroitzeko armarria jarri du Bilboko Udalak
Bilbok Begoñako Elizate zaharra oroitzeko armarri bat jarri du ostiral honetan. Elizate hori hiribilduarekin bat egin zenetik ehun urte beteko dira datorren urtarrilaren 1ean.
2024/10/03 - 17:40
Bilbon Segurtasunak eragiten du kezka; Donostian, Etxebizitzak eta Gasteizen eta Iruñean, Osasungintzak
Osasuna, Etxebizitza eta Herritarren Segurtasuna dira udalek lehentasunez landu beharko lituzketen eremu nagusiak, Hego Euskal Herriko biztanleen ustez.
2024/10/03 - 09:45
Albiste izango dira: EITB Focus, segurtasun dispositiboak Europako hiru partida direla-eta eta Ekialde Hurbila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/03 - 08:00
Herritarrek 6ko nota jarri diote udalen kudeaketari, eta Asironek eta Aburtok puntuaziorik altuenak dituzte
Joseba Asiron Iruñeko agintaria da alkateen artean notarik onena lortu duena. Iruñeko agintariak 6,3ko nota jaso du, Juan Mari Aburtok 6koa, Maider Etxebarriak 5,7koa eta Eneko Goiak 5,1ekoa.
2024/09/26 - 12:23
Artxandako funikularreko zerbitzua berriz martxan jarri da, haize bortitzak geltokiko panel batzuk bota ostean
Geltokia berritzeko prozesuan dago, eta eraitsitako elementuak obrako tresnak eta egiturak dira.
2024/09/24 - 11:21
Egoera bere onera etorri da errepide sarean, goiz korapilotsuaren ondoren
Batetik, Bilbon AP-67an eta A-8an bi istripu izan dira goizeko lehen orduan, ezbeharrek ilara luzeak eragin dituzte, eta hiriko zenbait sarrera oztopatu. Andoainen, bestalde, N-1 errepidean hiru ibilgailuk elkarren kontra jo dute eta ilara luzeak sortu dira hor ere.
2024/09/24 - 07:00
Kaleko arteak kolorez jantzi ditu Bilboko Iturribide auzoko dendak
Bilboko Udalak esku-hartze artistikoa egin du Iturribide kalean, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean. Orain arte, 40 lonja inguru muralizatu dira, baina 60 lonjatan baino gehiagotan egingo da, kaleari izaera atseginagoa eta modernoagoa emateko.
2024/09/18 - 20:55
Txakurrek kalean egindako txiza garbitzea beharrezkoa izango da Bilbon
100-100.000 euroko isunak aurreikusten dira, egindako arau-haustearen larritasunaren arabera. Hala ere, alderdi politikoek zuzenketak aurkez diezazkiokete araudiari.
2024/09/18 - 15:26
Nora Abete, Madrilgo Emisio Gutxiko Eremuaren aurkako epaiaren ostean: ''Bilbon lasai gaude''
Nora Abete Mugikortasuneko eta Iraunkortasuneko zinegotzia lasai azaldu da Bilbon Emisio Gutxiko Eremua ezartzerakoan eragin ekonomiko eta soziala aztertu zutelako. Horrexegatik jarri dute ordenantza"progresiboki martxan", hain zuzen ere, "trantsizio luzeagoa eta justuagoa egiteko".
2024/09/16 - 17:23
Sarbidea ukatuta zuten 1.600 ibilgailu sartzen ziren egunero Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan egokitzapen epean
Eremuan sartzen ziren autoen % 3 da hori. Hala eta guztiz ere, jaitsi egin da gehien kutsatzen duten ibilgailuen kopurua.
2024/09/16 - 09:39
Albiste izango dira: Isunak Bilboko EGEan, bronkiolitisaren txertaketa eta sailburuen ildo nagusiak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/16 - 07:00
Bilboko Udala gaur hasiko da isunak jartzen Emisio Gutxiko Eremuan, egokitzapen epea amaituta
Ekainaren 15ean sartu zen indarrean araua eta, ordutik, sarbideen kontrola martxan egon da, baina isunak jarri beharrean, ohartarazpenak bidali dizkiete araua urratu dutenei.
2024/09/13 - 20:21
Emakume Migratu Feministak elkarteak eta Yanelyren hurbilekoek elkarretaratzea egin dute justizia eskatzeko
Emakume Migratu Feministak elkarteak eta biktimaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxearen aurrean Yanely Gonsalesen hilketa gaitzesteko.