Bizkaibus
2018/03/12 - 19:10
Bizkaibusen gaueko zerbitzuan tarteko geltokiak izateko aukera aztertzen ari dira
Bestalde, argiztatuta egongo diren markesina gardenak jartzen hasi dira, baita autobusetan segurtasun-kamerak instalatzen ere.
2018/02/01 - 18:52
Bi gidari hil dira Galdakaon autobus batek eta kamioi batek aurrez aurre talka eginda
Hildakoak 31 urteko autobus gidari bilbotarra eta 41 urteko kamioilaria dira. Ezbeharra 06:05ean gertatu da N-240 errepidean. Istripuaren ondorioz, errepidea erabat itxi dute bi norabideetan.
2018/01/30 - 13:54
Bizkaibuseko gidari bati eraso egin diote Zeanurin
Antza denez, autobus gidariak bere jarrera aurpegiratu zion gazte bati, eta horrek muturreko bat eman zion. Pesalur enpresako lankideek kontzentrazioa deitu dute ostiralerako Diputazioaren aurrean.
2017/12/15 - 13:55
Bizkaibuseko ordutegiak eta lineak
2018ko Bizkaibus autobusen ordutegiak eta lineak. Ibilbide ezberdinen informazio praktikoa bilatzeko zerrenda.
2017/11/02 - 19:40
Indarrean daude Bilboko Termibus berriak eragindako zirkulazio-neurriak
Gidariek asteazken gauetik kontuan izan beharko dituzten aldaketa guztiek 2018ko martxora arte iraungo dute, gutxienez; lanak 2019ko apirilean amaituko dira.
2017/06/30 - 16:16
Horrela izango da Bilboko Termibus berria
Bilboko geltoki berri horrek egungo Termibusa ordezkatuko du. 12.500 metro koadro baino gehiagoko plaza izango du gainean, bai eta 30 nasa eta aparkaleku bat ere.
2017/06/19 - 14:22
Jasandako azken eraso eta irainak salatu dituzte Bizkaibuseko langileek
Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean egin dute elkarretaratzea astelehen goizean. Erakundeei eskatu diete horrelako kasuetan 'akusazio partikularra bezala' aurkeztea.
2017/06/02 - 14:51
Bilboko aurreko Termibus geltokia ia erabat eraitsita dago
Lanek bide onean jarraitzen dute bertan. Duela aste batzuk hasi ziren kentzen orain arteko autobus-geltokian zegoen guztia, xede izanik geltoki berria egiteari ekitea.
2017/03/08 - 10:02
Bilboko Metro, Bizkaibus eta Euskotreneko salneurri berriak, gaurtik
Aldi baterako tituluak Barik pertsonalizatuetan erabili daitezke, eta gaur egun indarrean dauden tituluak (Gazte Bizkaibus edota Gazte Metro Bilbao) apirilaren 5ean desagertuko dira.
2017/03/07 - 01:00
Umeek eta urritasuna duten pertsonen laguntzaileek garraioa doan dute
Bilboko Metroan, Bizkaibusen, Euskotrenen, Bilboko tranbian edota Bilbobusen doan bidaiatzeko aukera izango dute.
2017/03/02 - 21:05
Bilboko Metroko, Bizkaibuseko eta Euskotreneko tarifa berriak
Martxoaren 8tik aurrera Bizkaiko hiru garraiobide nagusiak erabiltzeko txartel multimodal berriak erabili ahal izango dira. Gaur egun indarrean daudenak apirilaren 5ean desagertuko dira.
2017/02/27 - 12:03
Nahasmena, Termibusen behin-behineko geltokiaren lehen astelehenean
Leku eta funtzionamendu aldaketak eragozpen txikiak sortu dizkie erabiltzaileei, autobus txoferrei eta gidariei.
2017/02/24 - 21:10
Termibuseko behin-behineko geltoki berria
Goizaldeko 5etan itxiko da oraingo geltokia eta berria jarriko da martxan. Termibuseko "etxe-aldatzea", beraz, hasi da dagoeneko.
2017/02/24 - 11:54
Termibuseko behin-behineko geltokia, martxan
Autobusek errei bat izango dute Gurtubai kalean, dagokien nasa zein den zehaztu arte zain egoteko.
2017/02/15 - 17:25
Termibuseko behin-behineko geltokia 18 hilabetez egongo da martxan
Otsailaren 25ean jarriko da martxan. Bilboko lur azpiko geltoki intermodal berria egiteko lanak, berriz, maiatzean hasiko dira.
2017/02/15 - 01:46
Termibusen behin-behineko geltokiak Bizkaibuseko 12 linea hartuko ditu
Beste hiru lineak Basurtuko Kaputxinoen kalean geratuko dira. Bizkaibusek zazpi nasa izango ditu behin-behineko geltokian.
2016/12/12 - 19:09
Bizkaibuseko ordutegiak eta lineak 2017an
2017ko Bizkaibus autobusen ordutegiak eta lineak. Ibilbideen informazio praktikoa bilatzeko zerrenda.
2016/11/02 - 19:53
Bilbon, EHUra joateko autobus-geltoki berriak ez du estalkirik izango
Juan Antonio Zunzunegui etorbidean egiten ari diren autobus-geltoki berria azaroaren 7an jarriko dute martxan.
2016/10/26 - 22:42
Autobusen maiztasuna handitzea eskatu dute EHUko ikasleek
Leioako unibertsitatera doazen ikasleek autobus gehiago eskatzen dituzte goizeko lehen orduetarako. Geltoki batzuk gainera arriskutsuak omen dira.
2016/07/05 - 21:50
Nola joan Bilbao BBK Live 2016 festibalera garraio publikoan?
Bilbao BBK Live, aurten, uztailaren 7an, 8an eta 9an egingo dute; hainbat modu daude, garraio publikoa erabiliz, Kobetamendira joateko.