Segurtasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaibusen gaueko zerbitzuan tarteko geltokiak izateko aukera aztertzen ari dira

Bestalde, argiztatuta egongo diren markesina gardenak jartzen hasi dira, baita autobusetan segurtasun-kamerak instalatzen ere.
Bizkaibusen geltoki bat. Artxiboko argazkia: EiTB
Bizkaibusen geltoki bat. Artxiboko argazkia: EiTB

Bizkaibusen gaueko zerbitzuan tarteko geltokiak izateko aukera aztertzen ari da Bizkaiko Foru Aldundia, herritar guztien baina bereziki emakumeen segurtasuna hobetzeko asmoz.

Aldundiak oraintsu egindako txosten baten arabera, Bilboko metropolian bizi diren emakumeen % 42k inoiz ibilbidea aldatu dute segurtasun arrazoiak tarteko, batez ere gauez etxera itzultzeko bidean.

Horregatik besteak beste eta denen segurtasuna bermatzeko helburuz, Bizkaibusen tarteko geltokiak jartzea aztertzen ari da Aldundia.

Vicente Reyes Garraio diputatuak Euskadi Irratian esan duenez, "ondo aztertu beharreko kontua da, Bizkaibusek kilometro askoko ibilbidea baitu". Hori bai, Aldundia neurri hori ezartzearen aldekoa dela erantsi du.

Nolanahi ere, segurtasuna hobetzeko lanetan ari dira jada: Bizkaibusen markesina berriak erabat gardenak izango dira eta argiztapen propioa izango dute.

Bestalde, Bizkaibuseko autobusen erdiak dute barruan segurtasun-kamera bat jarrita.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X