Termibusen behin-behineko geltokiak Bizkaibuseko 12 linea hartuko ditu
Bilboko Termibusen behin-behineko geltoki berriak Bizkaibuseko hamabost lineetatik hamabi hartuko ditu. Beste hirurak handik gertu geratuko dira, Basurtuko Kaputxinoen kalean.
Bizkaiko Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, proba batzuk egin dituzte sartzeko eta irteteko maniobrak egitean oztoporik dagoen aztertzeko, eta asteartean amaitutzat eman dituzte behin-behineko geltoki berriaren lanak.
Vicente Reyes Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuaren hitzetan, “bertatik bertara egiaztatu nahi izan dugu zerbitzuak ez duela inolako gorabeherarik ekarriko. Ohiko lana dugu edozein aldaketa onartu aurretik”.
Bizkaibusek zazpi nasa izango ditu behin-behineko geltokian (gaur egun hamaika ditu), eta Bizkaibusen hamabi lineak erabiliko dituzte nasa horiek.
Termibusen behin-behineko geltokiak linea hauek hartuko ditu: A3247 (Bilbo - Aireportua), A0651 (Bilbo - Balmaseda), A3341 (Bilbo - Sodupe - Arespalditza), A3342 (Bilbo - Sodupe - Artziniega), A3343 (Bilbo - Sodupe - Gordexola), A3512 (Bilbo - Lekeitio), A3915 (Bilbo - Durango - Ondarroa), A3916 (Bilbo - Ermua - Ondarroa), A3923 (Bilbo - Durango - Elorrio), A3926 (Bilbo - Ermua - Eibar), A3927 (Bilbo - Lemoa - Zeanuri) eta A3933 (Bilbo - Durango).
Basurtuko Kaputxinoen kaleko geralekuak, berriz, beste hauek: A3513 (Bilbo - Galdakaoko ospitalea - Gernika-Lumo - Ea), A3523 (Bilbo - Galdakaoko ospitalea - Gernika-Lumo - Aulesti - Lekeitio) eta A3930 (Bilbo - Galdakao).
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon