Bizkaibus
2021/05/24 - 14:39
Karrantzarrak: "Bilbora trenez joan gaitezke, baina biharamunera arte ezin itzuli"
Radio Euskadi Enkarterrietako herri horretan izan da tren zerbitzuaren gabeziak ezagutzeko. Alkatearen esanetan, "biztanleria galtzera kondenatuta gaude".
2021/05/06 - 13:37
Bizkaibuseko gidari baten aurkako erasoa salatzeko bilkura egin dute Bilbon
ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean, igandean Bizkaibuseko gidari bati arma zuriz egindako erasoa salatzeko.
2021/05/04 - 16:22
Bizkaibuseko gidari bati eraso egin diote arma zuri batekin
Maskara erabiltzeko eskatu zion bidaiari eta orduan erasotzaileak labankada bat eman zion langileari, hanka behin baino gehiagotan urratuz.
2021/04/19 - 22:23
Bizkaibuseko autobus batek su hartu du Dimako mendatea igotzen ari zela
Gidariak ez ohiko zarata bat somatu eta ibilgailua gelditu ondoren, motorrean sua piztu dela ikusi du. Ibilgailuan zihoazen bi bidaiariak jaitsi eta hirurak urrundu dira.
2021/04/04 - 20:05
Itzuliak autobusen ibilbidea aldatu eta aparkalekuak kenduko ditu Bilbon
Hori dela eta, Bilbobus eta Bizkaibus garraio zerbitzuek aldaketak izango dituzte lineen ohiko ibilbideetan.
2021/01/03 - 20:06
23 urteko gazte bat hil da Markina-Xemeinen, auto eta autobus baten arteko talkan
Hildakoa autoko gidaria da. Biktima markinarra zen. Ezbeharra 17:40 aldera gertatu da BI-633 errepidean, Iruzubietako bidegurutzetik gertu.
2020/12/29 - 13:21
ELAk elkarretaratzeak iragarri ditu Enkarterri Bizkaibus zerbitzuan
Elkarretaratzeak urtarrilean hasiko dira, eta horiekin jarraituko dute Grupo Acha Movilidad Enkarterri enpresak behin-behineko langileen erregulazioa negoziatu arte.
2020/12/21 - 13:55
Bizkaibusek aurreko atetik sartzea ahalbidetzen du, segurtasun-manparak jarri ostean
Erabiltzaileek bidaia baterako txartela eskudirutan erosi ahalko dute, eta Bizkaibusek erabilera bakarrerako eskuzapi hidroalkoholikoak banatuko ditu eskuak garbitzeko.
2020/11/18 - 15:33
"Ez ikusi ez dagoenik. Indarkeria matxista da"; Azaroaren 25erako leloa, Bizkaian
Ekimenak "ondoren indarkeria matxista sortzen duten eta batzuetan ikusi nahi ez diren jarrerak eta urratsak" daudela erakutsi nahi du.
2020/11/13 - 12:37
Lanuzte gehiago iragarri dituzte Bizkaibuseko langileek Txorierrin eta Mungialdean
"Enpresak amorerik eman ez duenez", 2016tik berritu gabe duten hitzarmen kolektiboarekin lotutako akordiorik lortu ez dutela argitu du UGT sindikatuak. Hori dela eta, lanuzteei eustea erabaki dute.
2020/11/09 - 08:23
Txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko linea batzuetan
Txorierrin eta Mungialdean dabiltzan autobusei eragingo die 07:00-09:00 eta 18:00-20:00 tarteetan eta gaueko txandako lehen bi orduetan. Halaber, beste 12 greba egun daude deituta azaroan.
2020/11/02 - 14:58
"Jarraipen zabala", Bizkaibus zerbitzuko hainbat lineatan deitutako lanuzteetan
Txorierrin eta Mungialdean (Bilbo-Mungia, Bilbo-Bermeo, Bilbo-Aireportua, EHU, Urduliz eta Gurutzetako ospitaleetarako lineak) dabiltzan autobusei eragin die, 07:00-09:00 eta 18:00-20:00 tarteetan.
2020/11/02 - 10:38
Lanuzteak Bizkaibusek aireportura eta unibertsitatera dituen zerbitzuetan
Lanuzteak 07:00etatik 09:00etara eta 18:00etatik 20:00etara izango dira azaroaren 2, 6, 9, 11, 13, 16, 17, 19, 20, 23, 24, 25, 26 eta 27an.
2020/10/29 - 12:04
Nola eragingo diote garraioari EAEko neurri murriztaile berriek?
Garraio publikoan ez da edukiera mugarik ezarriko, baina bai ordutegiari dagokionez: azken bidaia gauerdian abiatu beharko da (taxiak eta ibilgailu gidaridunak salbuetsita daude).
2020/10/20 - 14:20
GAMeko Bizkaibuseko langileek mobilizazioak iragarri dituzte
Azaroan 14 lanuztera eta abenduan greba mugagabe batera deituta daude langileak. Getxon, Mungian, Bermeon eta Bilbon jarduten duten Bizkaibuseko hainbat lineatan nabarituko dute gehien horien eragina.
2020/10/09 - 18:40
220 hegaldi aurreikusi dituzte Loiun, aurreko urteetan egon ohi zirenen erdiak
Koronabirusak eragindako ezohiko egoeraren ondorioz, gaur ez da ia mugimendurik izan EAEko geltoki eta aireportuetan. Bidaiatzera animatu direnek, gogo handia dutela esan dute.
2020/08/18 - 16:31
Gehienez 10 pertsona elkartu ahal izango dira kalean, jarduera edozein dela ere
Besteak beste, ostalaritza establezimenduetako edukierak, ordutegiak, pertsonen arteko bilerak eta garraio publikoen gaueko ordutegiak murriztu dituzte.
2020/06/11 - 22:42
Norman Fosterren markesinak jartzen hasi dira Bilbon
Bizkaibus eta Bilbobus konpainien 253 geraleku berriak poliki-poliki joango dira zaharrak ordezkatzen. Pantalla digital eta interaktiboak izango dituzte erabiltzaileei informazioa emateko.
2020/05/21 - 00:09
Gizon bat hil da Zallan, auto batek eta furgoneta batek elkar jota
Bi ibilgailuek aurrez aurre jo dute elkar, Bolunburuko tuneletik gertu. Furgonetako gidaria larri dago.
2020/05/11 - 11:32
Bizkaibusek zerbitzuen % 100 berreskuratuko ditu modu progresiboan
Autobusen edukieraren % 50 bete ahalko da, eta maskarak banatuko dituzte hainbat geltokitan.