Txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko linea batzuetan
Bigarren lanuzte eguna dute gaur Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan. GAM Lujua Txorierri Mungialdea enpresako langile guztiak daude deituta lanuzteak egitera, eta greba deialdi horrek Txorierrin eta Mungialdean dabiltzan autobusei eragin die, tartean, EHUra eta aireportura doazenei. Lan hitzarmen kolektibo berria aldarrikatzen dute, besteak beste.
Enpresa batzordeak salatu duenez, 2016tik berritu gabe dute lan hitzarmen kolektiboa. Horrez gain, irailaz geroztik hautsita daude negoziazioak eta enpresak bilera bakar bat egin omen du sindikatuekin, "negoziazioa desblokeatzeko proposamen bakar bat ere egin gabe".
Guztira, sei orduz egingo dituzte lanuzteak: 07:00-09:00, 18:00-20:00 eta gaueko txandako lehen bi orduetan.
Gutxieneko zerbitzuak Bizkaibuseko webgunean kontsultatu daitezke.
Gaurkoaren ostean, beste 12 greba egun izango dituzte azaroan: 9an, 11n, 13an, 16an, 17an, 19an, 20an, 23an, 24an, 25ean, 26an eta 27an.
Akordiorik lortu ezean, greba mugagabeari ekingo diote abenduaren 1ean.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako