Bolivia
2019/11/18 - 09:34
Bolivia, erdibituta
Gerra zibilaren arriskua saihesteko Evo Moralesek egin duen deia ez du besterik gabe egin. Argi dago bi herrialde daudela aurrez aurre eta gerra arriskua handia dela.
2019/11/17 - 11:43
Gutxienez 23 pertsona hil dira eta 715 zauritu Boliviako krisia lehertu zenetik
Jeanine Añezen behin-behineko Gobernuak poliziaren eta militarren jarrerak ardura penaletatik aske uzten dituen dekretua onartu du. Askok "hiltzeko baimen" gisa jo dute dekretu hori.
2019/11/16 - 21:15
Jada bederatzi dira Poliziak Bolivian, Cochabamban, hildako manifestariak
Michelle Bachellet NBEn Giza Eskubideetarako Goi Ordezkariak Cochabamban Poliziak "indarra beharrik gabe eta modu desproportzionatuan erabili" duela salatu du.
2019/11/16 - 17:47
Guaidok mobilizatzera deitu ditu herritarrak, 'Boliviakoa Venezuelan gerta dadin'
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak ere mobilizatzera deitu ditu bere jarraitzaileak, eta estatu kolpe saiakerarik ez egiteko ohartarazi die opozisioko kideei.
2019/11/16 - 11:32
Morales: 'Boliviako herria suntsitzen ari dira. Sarraski bat da'
Boliviako presidente ohiak esan duenez, dimisioa eman eta bere 'egitekoa bete' duen arren, borrokak aurrera darrai.
2019/11/15 - 15:22
Boliviako Gobernuko eta Kongresuko presidente berriak kargua hartzen hasi dira
Azken orduetan, Boliviako Kongresuko eta Senatuko presidente eta buru berriak aukeratu dituzte, eta bakea lortzeko lan egingo dutela adierazi dute.
2019/11/15 - 10:53
Nekazarien eta indigenen martxa La Pazen, behin behineko Gobernuaren aurka
Jeanine Añez Boliviako behin behineko presidentearen Gobernuaren aurka eta wiphala, jatorrizko komunitateen bandera aldarrikatzeko irten dira kalera indigenak.
2019/11/15 - 10:51
Milaka nekazari eta indigena bildu dira La Pazen bitarteko Gobernuaren aurka
Datu ofizialen arabera, protestek dagoeneko hamabi hildako, 508 zauritu eta 460 atxilotu utzi dituzte 25 eguneko manifestazioetan.
2019/11/15 - 10:17
Ultraeskuinak Bolivian leku hartu du
Jeanine Añez behin-behineko presidenteak eskuin muturreko ministroak izendatu ditu, eta politika egiten hasi da. Ez da hori dagokiona.
2019/11/15 - 09:50
Txileko Gobernuak eta oposizioak galdeketa bat adostu dute Konstituzio berria egiteko
Plebiszitua 2020ko apirilean egingo da. Indarrean dagoena 1980an onartu zen, Augusto Pinocheten diktaduran, eta herrialde justuago bat eraiki ahal izateko oztopo handia dela salatu dute herritarrek.
2019/11/15 - 00:29
NBEk bitartekari bat bidali du Boliviara, gatazkari irtenbide baketsua emateko asmoz
Bolivian bizi duten gatazka elkarrizketaren bidez konpontzen laguntzeko eskatu die Evo Moralesek Nazio Batuen Erakundeari eta Europako herrialdeei.
2019/11/14 - 14:52
Atzerriko kazetariak, Boliviako Estatu kolpearen lekuko deserosoak
Estatu kolpea salatuz Evo Moralesen jarraitzaileek kalean jarraitzen dute protestan, baina kargua hartu duen gobernuak errepresioa gogortuz erantzun du.
2019/11/14 - 01:10
Bere burua Boliviako presidente izendatu ostean, Añezek ukatu egin du estatu-kolpea
Bestalde, Adriana Salvatierra Boliviako Senatuko presidenteak argitu du ez duela dimititu, eta, beraz, erantsi du berari egokituko litzaiokeela Evo Morales ordezkatzea Errepublikako Presidentetzan.
2019/11/13 - 23:27
Jeanine Añez senatariak bere burua Boliviako presidente izendatu du
Jeanine Áñez Senatuko presidente ordeak presidente kargua hartu du bart, nahiz eta Parlamentuan quorumik ez egon, Moralesen alderdikideak azaldu ez baitziren.
2019/11/13 - 11:53
Morales: 'Historiako kolperik maltzurrena eta negargarriena gertatu da'
Jeanine Añez oposizioko senatariak bere burua jo du presidente. Moralesek kargu hartzea kritikatu du, eta Konstituzioaren kontrakoa dela nabarmendu.
2019/11/13 - 11:33
Bolivia, maldan behera
Presidentea aukeratzeko hauteskundetan irregulartasun asko egon dira. Oposizioa kalera atera zen iruzurra salatzera. eta. poliziak eta hainbat buruzagi militarrek bat egin dute.
2019/11/12 - 22:25
Evo Morales Mexikora heldu da, Boliviakoa Estatu kolpea izan dela salatuz
Moralesek eskerrak eman dizkio Mexikoko presidenteari, bere esanetan, bizia salbatu diolako. Militarrek behartuta, presidente kargua utzi behar izatea Estatu kolpea izan dela berretsi du.
2019/11/12 - 18:20
Mexikok Evo Moralesen asilo politikoa onartu du
Boliviako presidente ohia Mexikora bidean da asiloa eskatu eta onartu eta gero. Botere hutsuneak sekulako anabasa eragin du Bolivian.
2019/11/12 - 11:24
Moralesen aurkako Estatu kolpea AEBk 'finantziatu eta zuzendu' dutela dio Madurok
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak adierazi duenez, Evo Moralesen aurkako 'Estatu kolpea' AEBk 'finantziatu eta zuzendu' zuten.
2019/11/12 - 09:09
Evo Morales Mexikora joan da babes bila, baina Boliviara laster itzultzeko asmoa du
Bestalde, Jeanine Auñez senatariak herrialdeko presidentetza hartzeko moduan dagoela esan du, 90 eguneko epean berriro hauteskundeak deituko dituen trantsizioko gobernu bat ezartzeko.