Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ultraeskuinak Bolivian leku hartu du

Jeanine Añez behin-behineko presidenteak eskuin muturreko ministroak izendatu ditu, eta politika egiten hasi da. Ez da hori dagokiona.

Dagoeneko ez du askorik inporta Bolivian gertatu dena estatu kolpea izan den ala ez eztabaidatzea. Emaitzak inporta du, eta begi bistakoa da: Boliviako eskuin kontserbadoreena jabetu da botereaz. Behin-behineko presidenteak, Jeanine Añezek, eskuin muturreneko ministroz osatutako gobernua izendatu du, Evo Moralesen ondarea desegin nahi, eta mendeku nahia ezkutatzen ez duena.

Hauteskundeak berehala deituko zituela esanez iritsi zen Añez presidente kargura, baina politika egiten hasi da, eta orain dio, hauteskundeak ahal dutenean egingo dituztela. Ultraeskuineko ministroak izendatzeaz gain, Juan Guaido Venezuelako presidente gisa aitortu du. Ez da behin-behineko gobernu bati dagokion erabakia, Moralesek egin zuenaren aurka jotzeko nahia agertu du.

Ministroetako batzuk Luis Fernando Camachoren jarraitzaileak dira, Boliviako hiriburu ekonomikoan, Santa Cruzen, Moralesen aurkako matxinada gidatu zuen gizona. Camacho, Biblia etengabe aipatzen duen ultra katolikoa da, Bolivia Deabruaren agintetik askatu dela dioena esku batean gurutzea eta bestean pistola duela. Boliviako Bolsonaro deitzen diote. Ez dago gehiago esan beharrik.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X