Brasil
2024/01/25 - 10:50
Klima aldaketa izan zen Amazoniako lehortearen bultzatzaile nagusia 2023an, eta ez El Niño fenomenoa
Gizakiak eragindako klima-aldaketa Amazoniako lehorte gogorraren bultzatzaile nagusia izan zen iaz, eta ez El Niño fenomenoa, World Weather Attribution erakundeak egindako ikerketa baten arabera. 2023ko erdialdetik, Amazonas ibaiaren arroa aparteko lehorte-egoeran dago.
2024/01/11 - 21:15
Zatiketa nazioartean, Hegoafrikak Israeli Gazan "jokabide genozida" izatea leporatu ondoren
Hegoafrikak Israelen aurka Nazioarteko Justizia Gortean egindako akusazioak mundua zatitu du salaketaren aldekoen artean, Arabiar Liga, Iran, Brasil eta Kolonbia kasu, eta kontrakoen artean, AEB eta Erresuma Batua, besteak beste.
2023/11/19 - 18:05
Munduko hezegunerik handiena erretzen ari da Brasilen, muturreko beroaren ondorioz
Brasilen, ez dute gogoan horrelako bero boladarik. Sasoi honetan euria izan beharko lukete, baina 40 gradutik gorako tenperaturak dituzte eta sentsazio termikoa 60koa da. Sute bortitzak izaten ari dira munduko jaguar erreserba handienean, eta persona bat hil da Taylor Swiften kontzertu batean.
2023/10/31 - 12:43
Iguazuko ur-jauzien emaria ohikoa baino 16 aldiz handiagoa da
Iguazuko ur-jauziek ohi baino 15 aldiz emari handiagoa izan dute astelehen honetan, Brasilgo hegoaldean izandako euriteen ondorioz. Unerik gorenean 24,2 milioi litro pilatu zituzten segundoko astelehenean.
2023/10/14 - 11:23
Eguzki-eklipse anular batek Amerika zeharkatuko du ipar-mendebaldetik hego-ekialdera
AEBko mendebaldean, eta Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako zenbait tokitan (Mexiko, Belize, Honduras, Nikaragua, Panama, Kolonbia eta Brasil) ikusi ahal izango da fenomenoa, eta ozta-ozta, mendebaldeko kanariar uharteetan eta Cabo Verden.
2023/09/10 - 12:48
Indiako lehen ministroak G20ko Presidentetza eman dio Brasili
G20ko gailurraren Presidentetza ofizialki abenduan hartuko du Lula da Silva Brasilgo presidenteak. Errelebo horrek G20 goi-bileraren amaiera ere irudikatu du.
2023/08/24 - 22:20
BRICS taldea handitu egingo da: Iran, Saudi Arabia, Arabiar Emirerrak, Argentina, Egipto eta Etiopia
Vladimir Putin Errusiako presidenteak agerraldia egin du goi-bileran, bideokonferentziaz, baina ez du aipamenik egin Prigozhinen heriotzari buruz.
2023/08/22 - 07:00
BRICS taldeko herrialdeek blokea hedatzea aztertuko dute Hegoafrikan, Putin gabe
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika herrialdeek osatzen duten taldeak euren ekonomien "desdolarizazioa" aztertzea ere espero da. Aurrez aurreko lehen goi-bilera dute aurtengoa 2019tik.

2023/06/30 - 20:32
Bolsonaro datozen zortzi urteetarako politikoki inhabilitatu dute
Iaz Luiz Inacio Lula da Silva boterera eraman zuen kanpainan "botere gehiegikeriak" egin izana egotzi diote ultraeskineko buruzagi ohiari. Bolsonarok erabakiaren aurka helegitea aurkeztuko duela iragarri du dagoeneko.

2023/06/27 - 11:45
Bolsonaroren aurkako epaiketari berrekingo diote gaur, 2022ko kanpainan "botere gehiegikeriak" egiteagatik
Brasilgo presidente ohiaren esanetan, "ez da bidezkoa" eskubide politikoak kentzea.

2023/06/19 - 11:41
Zikloi tropikal batek gutxienez 13 hildako utzi ditu Brasilen
Horretaz gain, hamar pertsona desagertuta daude oraindik Rio Grande do Sul estatuan, Brasilgo hegoaldean. Zikloiak eurite eta haize handiak eragin ditu, eta ondorioz, bat-bateko uholdeak eta luiziak izan dira.
2023/05/24 - 11:45
Brasilek larrialdi zoosanitarioko egoera ezarri du, hegazti-gripearen bost kasu atzeman ostean
180 egunez egongo da indarrean neurria. Gaur-gaurkoz bost kasu atzeman dira hegazti basatietan herrialdearen hego-ekialdean eta bat ere ez gizakietan. Munduan oilasko gehien esportatzen duen herrialdea izanik, prebentzio-neurriak zorroztu dira etxaldeetan, Gobernuak adierazi duenez.
2023/05/22 - 22:26
Lula presidenteak benetako neurriak hartzeko eskatu du Viniciusen kasuan
Viniciusen kasuak oihartzun handia izan du, eta futboleko esparrutik dimentsio politikoraino heldu da, hemen eta nazioartean. Azken orduotan, Lula Da Silva presidente Brasildarra bera mintzatu da aferaren gainean. Hala, FIFAri, Espainiako Ligari eta gainerakoei neurri irmoak hartzeko eskatu die.
2023/04/15 - 00:47
Bolsonarok Poliziaren aurrean deklaratu beharko du 10 egunen buruan Estatu-kolpe saiakerari buruz
Joan den urtarrilaren 8an, Bolsonaroren ultraeskuineko milaka jarraitzailek Brasiliako Nazioaren hiru botereei eraso zieten, Lula da Silva boteretik kentzeko esku-hartze militar bat behartzeko asmoz.
2023/04/14 - 16:03
Txinak eta Brasilek harremanak estutu dituzte Lula Da Silvak Asiara egindako bidaian
Txinako presidente Xi Jinpingek esan du bi herrion arteko harremana "garrantzitsua" dela "mundu mailako egonkortasun eta bakearentzat".
2023/03/30 - 12:11
Jair Bolsonaro Brasilera itzuli da, Estatu Batuetan hiru hilabetez egon ostean
Jair Bolsonaro Estatu Batuetatik atera da dagoeneko Brasilera bidean. Brasilgo presidente ohiak azken hiru hilabeteak Floridan pasa ditu. Azken hauteskundeetan galdutako babesa berreskuratzeko Bolsonarok kanpaina gogor bat hastea espero da.
2023/02/22 - 09:46
Gutxienez 46 pertsona hil dira Sao Paulon, euri-jasen ondorioz
Larunbatetik Brasilgo Sao Paulo estatuko kostaldea astintzen ari diren euriteen ondorioz 46 pertsona hil dira, eta agintariak 40 bat desagerturen bila ari dira oraindik, azken balantzearen arabera.

2023/02/20 - 21:27
Gutxienez 36 hildako eta 40 desagertu Brasilen, eurite eta luizien ondorioz
Brasilen 36 hildako eta 40 desagertu zenbatu dituzte dagoeneko eurite eta luizien ondorioz. Sao Paulo eskualdea kolpatu du ekaitzak: 2.000 lagun baino gehiagok etxea utzi behar izan dute, urak edo lokatzak irentsita.

2023/02/11 - 12:20
Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarekiko konpromisoa berretsi dute Bidenek eta Lulak
AEBko eta Brasilgo presidenteek batzar luzea izan dute Etxe Zurian, eta adostasun handia erakutsi dute, bi gaietan bereziki: demokraziaren defentsa eta Amazonaseko babesa.
2023/01/23 - 18:54
Dani Alves futbol jokalaria espetxez aldatu dute
Astelehen honetan, Brians-1etik Brians-2ra lekualdatu du Alves Generalitateko Justizia Departamentuak, "segurtasuna eta elkarbizitza normala" bermatzeko. EITB Mediak azken orduotan jakin duenez, haren familiak proposatu du espetxe zigorra beste neurriren batengatik aldatzea.