Brasil
2023/01/20 - 19:31
Kartzelatu egin dute Dani Alves futbol jokalaria, sexu erasoa egotzita
Abenduaren 30ean, Bartzelonako dantzaleku batean, emakume bati sexu erasoa egin izana egotzi dio epaileak. Mexikoko Pumas UNAM taldeak hegaleko brasildarra kaleratu du.
2023/01/20 - 14:07
Dani Alves futbol jokalaria atxilotu dute, Bartzelonan izandako ustezko sexu eraso batekin lotuta
Esquadra Mossoen aurrean deklaratu du goizean, eta handik atxilotuta eraman dute epailearen aurrera deklaratzera. Abenduaren 30ean Bartzelonako diskoteka batean Alvesek sexu erasoa egin ziola salatu zuen emakume batek.
2023/01/20 - 12:20
Dani Alves futbolaria atxilotu dute Bartzelonan ustez emakume bati sexu erasoa egiteagatik
Dani Alves futbolaria atxilotuta atera da Bartzelonako Les Cortseko Esquadra Mossoen komisariatik, abenduaren 30ean Sutton diskotekan emakume bati ustez sexu-erasoa egiteagatik deklaratzera joan ostean.
2023/01/12 - 13:51
Bolsonaroren aldeko hiru diputatu ikertzea eskatu du Brasilgo Fiskaltzak, igandeko erasoa bultzatu zutelakoan
Sare sozialetan zabaldutako mezuen bidez, hiru diputatuok "indarkeria ekintzak" sustatu zituztela uste du fiskalak, "publikoki deliturako bidea sustatuz".
2023/01/11 - 21:43
Azken orduetan 600 atxilotu bolsonarista askatu dituzte, arrazoi humanitarioengatik
Brasilen, ikerketek aurrera jarraitzen duten bitartean, alerta guztiak piztu dira bolsonaristek manifestazio deialdi berriak egin dituztelako, eta segurtasun neurriak indartu dira herrialdea osoan. Bitartean, azken orduetan, atxilotuta zeuden 600 pertsona askatu dituzte arrazoi humanitarioengatik.
2023/01/11 - 12:52
Bolsonaroren ministro ohi bat atxilotzeko agindua eman dute, Brasilgo erasoan dolozko ez-egiteagatik
Brasilgo agintariek, halaber, Polizia Militarreko komandante ohi bat, Fabio Augusto Vieira, atxilotu dutela iragarri dute. Magistratuak "oso larritzat" jo ditu biek urtarrilaren 8an erakunde publikoei egindako erasoan izandako jokabideak.
2023/01/10 - 15:39
Brasilgo gobernadore guztiak Lularekin bildu ziren bart, demokraziaren aldeko batasuna erakutsiz
Brasilgo estatuetako gobernadore guztiek, baita Bolsonaroren aldekoak direnek lagunduta egin zuen atzo Lula presidenteak gobernuaren egoitza den Planaltoko jauregitik Auzitegi Gorenaren egoitzarainoko bidea, bezperako erasoaren ondorioak ikusteko, eta batasun mezua igortzeko.
2023/01/10 - 15:33
Demokraziaren aldeko manifestazio jendetsuak izan dira bart Brasilen
Mezu argiak bart Brasilgo hiri askotan gobernua babesteko atera diren manifestarien artean: amnistiarik ez eta kartzela kolpea eman nahi izan dutenentzat.

2023/01/10 - 08:52
Albiste izango dira: Indarkeria matxistari buruzko akordioa, tranbia Salburuan eta Brasilgo egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/09 - 21:35
AEBetako Kapitolioaren aurkako erasoaren eta Brasilgo Kongresuaren aurkako erasoaren arteko antzekotasunak
Orain Brasilen albiste dena, duela bi urte doi izan zen Estatu Batuetan, Donald Trumpen aldeko jarraitzaileek Kapitolioa hartu eta suntsitu zutenean. Eta geroago, Alemanian ere zapuztu zuten antzeko ahalegin bat. Beraz, ez da salbuespena izan.
2023/01/09 - 20:20
1.200 pertsona atxilotu dituzte gutxienez, Bolsonaroren aldeko oldarraldian parte hartu zutenen kanpalekuetan
Lularen garaipenaren ostean, Armadaren kuartel militarraren aurrean eraiki zuten Bolsonororen jarraitzaileek asentamendua, protesta gisa. Brasilgo presidenteak eta botere legegile eta judizialetako buruzagiek "lasaitasunari" eusteko eta "demokrazia bakean defendatzeko" deia egin dute.
2023/01/09 - 17:11
1.200 pertsona atxilotu dituzte gutxienez, Bolsonaroren aldeko oldarraldian parte hartu zutenen kanpalekuetan
Lularen garaipenaren ostean, Armadaren kuartel militarraren aurrean eraiki zuten Bolsonororen jarraitzaileek asentamendua, protesta gisa. Brasilgo presidenteak eta botere legegile eta judizialetako buruzagiek "lasaitasunari" eusteko eta "demokrazia bakean defendatzeko" deia egin dute.
2023/01/09 - 15:22
Bolsonaroren aldekoen erasoaldiak nazioarteko herrialde gehienen gaitzespena jaso du
Latinoamerikan ezkerreko zein eskuineko gobernuek babesa adierazi diote Lula Da Silvari. Joe Bidenek ere gaitzetsi egin du demokraziari eta botere aldaketa baketsuari egindako erasoa.
2023/01/09 - 10:43
Mikel Reparazen analisia, Bolsonaroren jarraitzaileen oldarraldia ardatz
Bolsonaroren jarraitzaileek Brasilgo Kongresua, Gorena eta Presidentetza jauregia indarrez hartu eta egoeraren kontrola berreskuratu dute.
2023/01/09 - 10:35
Brasilgo ultraeskuinaren oldarraldia gaitzetsi du nazioarteak
AEBko presidenteak, Europar Batasunak eta Latinoamerikako gobernu guztiek erasoaldia kritikatu dute Lula da Silvari babesa adierazi diote.
2023/01/09 - 10:22
''Bandalo faxistak'' aurkitu eta zigortuko dituztela agindu du Lula da Silvak
Brasilgo presidenteak dekretu bat sinatu du Gobernu federalak segurtasun-eskumenak bere gain har ditzan Brasiliako barruti federalean, herrialdeko erakunde politiko eta judizial nagusien aurkako erasoen ostean.
2023/01/09 - 10:00
Bolsonaroren aldeko 300 lagun atxilotu dituzte Kongresuari, Presidentetzari eta Gorenari egindako erasoengatik
Milaka bolsonarista modu bortitzean sartu ziren Parlamentuaren, Presidentetzaren eta Gorenaren egoitzetan, eta kalte larriak eragin zituzten horien barruan lau orduz, segurtasun indarrak iritsi ziren arte.
2023/01/09 - 08:19
"Basati faxistak" eta finantzatu dituztenak "aurkitu eta zigortuko" dituztela hitzeman du Lula da Silvak
Erasoa gertatu eta ia hiru ordura berreskuratu du Poliziak Kongresuaren, Presidentetza jauregiaren eta Gorenaren kontrola. Ultraeskuineko presidente ohiaren 300 bat jarraitzaile atxilotu dituzte. Bolsonarok, bien bitartean, gertatutakoarekin harremanik duela ukatu du.
2023/01/08 - 22:07
Brasilgo Kongresua, Jauregi Presidentziala eta Gorte Gorena hartu dituzte
Ultraeskuindarrak abiatutako erasoa izan da, hautetsontzietan Lula da Silvak lortutako garaipena ez duelako aitortzen. Bolsonaroren jarraitzaileek Lula presidente kargutik botatzeko parte-hartze militar bat eskatzen dute.
2023/01/08 - 21:08
Brasilgo Kongresua indarrez hartu eta Lula presidentea kargutik kentzeko eskatu dute
Bolsonaroren jarraitzaileak Poliziak egindako hesiari aurre egin diote, eta Brasilgo Kongresu Nazionaleko egoitzan indarrez sartu dira, Lula da Silva egungo presidentea kargutik kentzeko eskatuz.