Brexit
2019/03/20 - 14:57
'Brexit'a ekainaren 30era atzeratzea eskatu dio Mayk Europar Batasunari
Donald Tusk EBko presidenteari bidalitako gutunean, Batasuna modu ordenatuan uzteko asmoari eusten diola azpimarratu du lehen ministro britainiarrak.
2019/03/20 - 09:30
'Brexit'a zirraragarri jartzen ari da
Martxoaren 29a berehala dator, eta Mayk atzeratze bat eskatuko du, zertarako nahi duen ez dakien arren. Brusela onartzeko derrigortuta dago, baina berak ere ez daki zertarako.
2019/03/19 - 22:23
Mayk luzapen bat eskatuko dio Tuski, eta Europak plan 'zehatz' bat galdegingo dio
Tuski eskutitz bat bidaliko dio Mayk, Erresuma Batuaren irteera ekainaren 30era arte luzatzeko. EBko estatuek bermeak eskatuko dizkiote, ez "atzeratzeko atzeratze hutsagatik".
2019/03/18 - 19:16
'Brexit'aren akordio bera ezin dela berriro bozkatu esan du Parlamentu britainiarrak
John Bercow Komunen Ganberako presidenteak esan duenez, Gobernuak beste proposamen bat egin beharko luke, eduki ezberdinekin, berriro bozketa egitea nahi bada.
2019/03/16 - 20:04
'Brexit' gogorraren aldeko ibilaldia hasi da Erresuma Batuan
Neil Farage Europaren aurkako politikariak deitu du, eta buruan jarri da martxan. Sunderland hiritik irten da gaur, Londresera bidean 32 kilometroko ibilbidea eginda.
2019/03/16 - 16:30
Zer gertatuko da Erasmus programarekin 'brexit'aren ondoren?
EHUko 45 ikasle daude aurten Erresuma Batuan, eta hango 16 ikasle daude hemen. Horientzat ez da arazorik izango. Baina datozen urteetakoekin gauzak nola izan litezkeen jakin nahi izan dugu.
2019/03/15 - 15:42
Erresuma Batuko parlamentuak 'brexit'aren atzerapena onartu zuen bart
Gutxienez hiru hilabeteko atzerapena eskatuko du Theresa Mayk datorren asteko Europako goibileran, parlamentari britainiarrek bere akordioa onartzen badute.
2019/03/15 - 10:37
Luzapena: Zer dio araudiak?
Futboleko araudiak dio luzapenek 30 minutu irauten dutela, 15 minutuko bi zatitan. 'Brexit'ak ez du araudirik, beraz, guztia erabakiak hartu ahala egiten ari dira.
2019/03/14 - 21:48
Beste erreferendum bat baztertuta, Parlamentuak onartu egin du 'brexit'a atzeratzea
'Brexit'a ekainaren 30era arte atzeratzea eskatuko dio Gobernu britainiarrak Europar Batasunari, eta tarte horretan diputatuen babesa lortzen saiatuko da Theresa May.
2019/03/14 - 21:41
Parlamentu britaniarrak 'brexit'aren atzerapena eskatzea adostu du
Brexita ez da martxoaren 29an gauzatuko Europak onartzen badu. Parlamentuan brexitaren atzerapena onartu dute 210 botoko aldearekin.
2019/03/14 - 12:21
'Brexit'a atzeratuko duen ala ez erabakiko du gaur Parlamentu britainiarrak
Theresa Mayk atzo aurkeztutako mozioak 'brexit'a aurrera eramateko hiru hilabeteko atzerapena eskatzea aurreikusten du, martxoaren 20a baino lehen hausturarako itun bat onartzen ez baldin bada.
2019/03/14 - 10:10
Erresuma Batuak ezin du ateari danbatekoa emanda joan
Britainia Handiko parlamentuak argi utzi du: Erresuma Batuak ezin du joan irteerako akordiorik gabe.
2019/03/13 - 21:48
'Brexit' gogorrari ezetz esan dio Parlamentu britaniarrak
Zuzenketa ez lotesle bat babestu du Komunen Ganberak. Horrela, akordiorik gabe EBtik ateratzea baztertu du Ganberak, ez bakarrik martxoaren 29an, edonoiz baizik.
2019/03/13 - 21:36
Komunen Ganberak lau botoko aldearekin baztertu du akordiorik gabeko 'brexit'a
Zuzenketa ez lotesle bat babestu du Komunen Ganberak. Horrela, akordiorik gabe EBtik ateratzea baztertu du Ganberak, ez bakarrik martxoaren 29an, edonoiz baizik.
2019/03/13 - 14:57
Parlamentuak akordiorik gabeko 'brexit' gogorra baztertuko duela aurreikusten dute
Atzo Britainia Handiko Parlamentuak 'brexit'aren akordioa beste behin atzera bota ostean, gaur akordiorik gabeko irteeraren bozketa egingo dute.
2019/03/13 - 10:56
Europa begira dago; ezin du beste ezer egin
Britainia Handiko barne arazo bat da. Oposizioa, May botatzeko helburuz ari da erabakiak hartzen, ez Europan pentsatuz. Kontserbadoreak, ostera, barne borrokan murgilduta daude.
2019/03/13 - 10:10
'Brexit'aren akordioa baztertuta, 'brexit' gogorra bozkatuko dute Komunen Ganberan
Erresuma Batuko Parlamentuan, Europar Batasunetik akordiorik gabe irteteari buruz bozkatuko dute asteazken honetan diputatuek.
2019/03/12 - 21:32
Parlamentu britainiarrak berriro bota du atzera 'brexit'aren akordioa
Theresa May lehen ministroak Bruselarekin egindako akordio berri ere baztertu egin du Erresuma Batuko Parlamentuak.
2019/03/12 - 21:25
Parlamentu britainiarrak berriro bota du atzera 'brexit'aren akordioa
Gauzak horrela, asteazken honetan beste bozketa bat egingo dute, Komunen Ganberak Erresuma Batua Europar Batasunetik akordiorik gabe ateratzea babesten duen ala ez jakiteko.
2019/03/12 - 12:14
Erresuma Batuko Parlamentuak 'brexit'aren inguruko akordioa babestea espero du Mayk
Komunen Ganberak Mayren proposamena onartuko balu, Erresuma Batua martxoaren 29an aterako litzateke EBtik. Atzera botako balu, berriz, beste bozketa prozesu bat zabalduko litzateke.