Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europa begira dago; ezin du beste ezer egin

Britainia Handiko barne arazo bat da. Oposizioa, May botatzeko helburuz ari da erabakiak hartzen, ez Europan pentsatuz. Kontserbadoreak, ostera, barne borrokan murgilduta daude.

Atzo, Theresa Mayk lortu zuen bere alderdiko, alderdi kontserbadoreko diputatu sorta bat konbentzitzea. Duela hilabete eta erdi, 118 diputatu kontserbadorek Mayk Europar Batasunarekin sinatutako akordioaren aurka bozkatu zuten. Atzo 75 izan ziren aurka bozkatu zutenak. Eta oposizio guztiak ere aurka bozkatu zuenez, akordioa bigarrenez atzera bota dutela, hori da emaitza.

Diputatuek beste hitzordu bat dute gaur. Oraingoan, Europar Batasunetik akordiorik gabe atera nahi ote duten erabaki behar dute, hau da, atea kolpez itxita. Oposizioko diputatuek ezetz bozkatuko dute, ez dutela joan nahi ateari danbatekoa emanda; eta nahikoa izango da 20 diputatu kontserbadorek iritzi horrekin bat egitea bozketa irabazteko. Eta hogei diputatu kontserbadore baino gehiago dira, orain arte, akordiorik gabeko irteera bat ez dutela nahi esan dutenak.

Europar Batasuna, bien bitartean, zain dago. Hau Britainia Handiko barne arazo bat da. Oposizioa, logikoa den gisan, May botatzeko helburuz ari da erabakiak hartzen, ez Europan pentsatuz. Eta kontserbadoreak azken borrokan sartuta dira, europazaleen eta europaren aurkakoen artean, urteetako barne gerra luzearen ostean. Eta euren borrokaren zauriak 500 miloi europarrengana iristen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X