Brexit
2019/03/29 - 11:49
'Brexit': Oraingoan bai… edo ez
'Brexit'aren folletoia gaur amaitu liteke. Britainia Handiko parlamentariek gaur onartzen badute Irteera Akordio famatua, Theresa Mayk Europako Gobernuekin sinatu zuena, gaia erabakita geratuko da.
2019/03/29 - 07:45
'Brexit'aren akordioa bozkatuko dute gaur Komunen Ganberan, hirugarrenez
Mozioak Europar Batasunetik ateratzeko baldintzak biltzen ditu, ez ordea etorkizuneko harremanari buruzko adierazpen politikoa. Oraingoz, baina, Theresa Mayk ez du babes nahikorik.
2019/03/28 - 18:15
Felipe Etxebarria kazetaria saritu dute, eitb.eus-en publikatutako artikulu bategatik
ETBko kazetariak EuroBasque 2018 Kazetaritza saria jasoko du, 'Brexitaren gatibu' lanagatik.
2019/03/28 - 00:13
'Brexit'aren plan alternatiboek ez dute gehiengorik lortu Komunen Ganberan
Bestalde, Erresuma Batuko Parlamentuak 'brexit'a maiatzaren 22ra arte atzeratzea onartu du, aldez aurretik irteera akordioa onartzen baldin bada, edo apirilaren 12ra arte itunik berresten ez bada.
2019/03/27 - 21:27
Theresa May, alde egiteko prest
Bere burua sakrifikatzeko prest dago Theresa May brexiterako bere plana aurrera ateratzearren. Hau da, Westminsterrek akordioari baietz esatearen truke, berak dimisioa jarri du mahai gainean.
2019/03/27 - 20:00
Bere plana onartuz gero, dimisioa emango duela iragarri die Mayk alderdikideei
“Negoziazioaren hurrengo fasean, karguan jarraituko ez” duela agindu die buruzagi kontserbadoreak, James Cartlidge diputatuak jakitera eman duenez.
2019/03/27 - 12:26
EBn jarraitu nahi duten britainiarrei 'traiziorik ez egitea' eskatu du Tuskek
Europako Kontseiluko presidentearen hitzetan, 'brexit'aren negoziazioen luzaroko luzapenaren aurka egitea "onartezina" da.
2019/03/27 - 07:31
Erresuma Batuko Parlamentuak 'brexit'aren gaineko kontrola bereganatuko du gaur
Theresa Mayk aurkeztutako akordioak nahikoa babes ez duela ikusita, Komunen Ganberak Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko beste aukerak bozkatuko ditu.
2019/03/26 - 00:43
'Brexit'aren plan alternatiboak aztertzeko bozketa behartu du Komunen Ganberak
'Brexit'aren gaineko kontrol parlamentarioa areagotzeko klausula onartu du Komunen Ganberak. Hala ere, asteazkeneko bozketa Gobernuarentzat ez da loteslea izango.
2019/03/25 - 11:07
Mayk dimisioa agindu die alderdiko kritikoei, 'brexit'aren plana onartzen badute
Horrela adierazi omen zien igande honetan lehen ministro britainiarrak 'brexit' gogorraren aldeko bere alderdikideei, ITV telebista kateak zabaldutako informazioaren arabera.
2019/03/24 - 17:48
Zer gertatuko da Eurotunelean 'brexit'a gauzatzen bada?
Agintariek esan dute guztia prest dagoela 'brexit'erako, baina adunaetako langileek kontrakoa esaten dute.
2019/03/24 - 14:24
Mayk 'brexit'erako babesa izango du dimitituz gero, BBCren arabera
Kate publikoak zabaldu duenez, parlamentari batzuek atzera egiteko eta Mayren ituna babesteko prest daude lehen ministroak uko egiten badio negoziazio berrietan parte hartzeari.
2019/03/23 - 19:07
Ehunka mila lagunek 'brexit'ari buruzko beste erreferendum bat eskatu dute
Deialdi horrekin batera, lau milioi sinaduratik gora jaso dituzte 'brexit'a bertan behera gera dadin exijitzeko.
2019/03/22 - 15:02
Calaiseko negozioak 'brexit'erako prestatzen ari dira
'Brexit'erako atzerakontu honetan, Calais inguruan guztiak ari dira muga berrezartzeko prestatzen.
2019/03/22 - 11:50
'Brexit'aren egutegi berria
Bi aukera izango ditu Erresuma Batuak: proposamen berri bat aurkeztu eta 'brexit'a denbora luzez atzeratzeko eskatu edo apirilaren 12an Europar Batasunetik inolako akordiorik gabe atera.
2019/03/22 - 09:33
'Brexit': Atea ez dute oraingoz kolpez itxi
Akordiorik gabeko irteera baten arriskuak, alegia, atean danbatekoa emanda alde egitearenak, hor jarraitzen du. Orain martxoaren 29tik apirilaren 12ra atzeratu dute balizko danbateko horren eguna.
2019/03/22 - 01:31
Europar Batasunak 'brexit'a atzeratzea onartu du eta bi data ezarri ditu
Ituna onartuta, luzapena maiatzaren 22a arte izango da. Bestela, Theresa Mayk apirilaren 12a baino lehen erabaki bat hartu beharko du: hauteskundeak deitu edo akordiorik gabeko 'brexit'a gauzatu.
2019/03/21 - 10:24
Europako hauteskundeak, 'brexit'aren zain
Dibortzio atzeratzen bada, M26ko hauteskundeetan parte hartu beharko du Erresuma Batuak. Hori erabat absurdoa da, besteak beste, Europako Parlamentuan eserleku banaketa berria egin dutelako jada.
2019/03/21 - 07:41
Parlamentu britainiarrak 'brexit'ari buruzko azken erabakia hartzea defendatu du Mayk
Europar Batasunari 'brexit'a ekainaren 30era atzeratzea eskatu berritan, Theresa May oposizioko ordezkariekin elkartu da eta prentsaurrekoa eskaini du Downing Streeten.
2019/03/20 - 20:02
Akordioa Londresen onartzea 'brexit'a luzatzeko baldintza bezala jarri du Tuskek
“Luzapen labur bat posible izango dela uste dut, baina lehenago Komunen Ganberak akordioa babestu beharko du”, adierazi du Europako Kontseiluaren presidenteak.