Bullying
2022/09/03 - 16:36
Llosetan jazarri zuten haurraren kasua ikertzen ari dira, familiak salaketa jarri ostean
Ostegunean plazaratu zen kasua; kaltetuaren anaia zaharrak sare sozialetan salatu zuen, haurraren sufrimendua azaltzen zuen argitalpen biral baten bitartez.
2022/09/02 - 16:30
Irainduz "zoriondu" duten 11 urteko mutikoaren kasuak bullyinga azaleratu du berriro ere
Mallorcako 11 urteko mutiko bati bere urtebetetze egunean lagun talde batek egindako irainek erantzun azkarra izan dute sare sozialetan, eta aurpegi ezagun askok bidali dizkiote zorion mezuak. Ikasturte berriaren atarian, bullyinga arazo latza dela gogorarazi digu kasu honek.
2022/04/25 - 13:24
Umeenganako bortxaren aurkako plana garatu du Jaurlaritzak, "jostailu hautsi" gehiago egon ez daitezen
2020an, indarkeria mota ezberdinen 1.459 biktima adingabe artatu zituzten EAEn. Datozen lau urteotan prebentzioa indartzeko eta biktimok modu integralean artatzeko egitasmoa osatu du Jaurlaritzak, erakunde, profesional eta biktima izan diren 80 bat neska-mutilen lankidetzarekin.
2022/03/18 - 15:49
Iaz 129 eskola jazarpen kasu atzeman ziren EAEn, azken urteetan baino lau aldiz gehiago
Sare sozialen bidez 41 ume eta neraberen kontrako indarkeria atzeman zuten, aurreko kurtsoarekin alderatuta 16 kasu gehiago. Irainak eta bazterketa izan ziren gehinetan pairatutako jazarpen mota. Kasuen erdiak baino gehiago Bigarren Hezkuntzan eman ziren.
2021/11/04 - 15:33
15 urteko gazteen artean % 17k noizbait jazarpen motaren bat jasan du, UNESCOren arabera
Eskolako jazarpena eta ziberjazarpena dira ohikoenak. Hiru neraberen artean batek pairatu du azken hilabetean, UNESCOren datuen arabera. Ondorioz, biktimak ohitura aldaketara jo dezake, antsietatea edo depresioa sufritu, eta suizidioan pentsatzera iritsi.
2021/06/21 - 20:37
Adinarekiko maila akademiko baxuko mutil atzerritarra; jazarritako ikaslearen profila
Ikusmira Haur eta Nerabeen Euskal Behatokiaren arabera, Euskadin Lehen Hezkuntzako ikasleen % 22,7k bere kideengandik tratu txarrak jasan dituzte.
2021/05/03 - 16:54
Iaz 100 bullying kasu atzeman ziren EAEn, aurreko ikasturtean baino lau gehiago
Hezkuntza komunitatearen inplikazioari esker, urtetik urtera susmopeko kasu gehiago aztertzen dira, eta konfirmatzen diren kasuen portzentaia, apal bada ere, jaisten ari da.
2021/05/03 - 14:23
Iazko ikasturtean 100 jazarpen kasu atzeman zituzten EAEn, % 25 sare sozialen bidez
Gehien gertatzen diren eraso motak honako hauek dira: hitzezko erasoak, bazterketa edo marjinazio soziala, edo eraso fisikoa. Ziberbullyinga zortzi puntu hazi da hiru urtetan.
2019/12/05 - 14:00
Eskola-jazarpeneko kasuek gora egin dute EAEko ikastetxeetan
Aztertutako kasuen kopuruak ere gora egin du, 553 kasutik 755era, baina ez da neurri berean igo jazarpen gisa baieztatutako kasuen kopurua.
2019/12/02 - 14:02
Haur eta nerabeen kontrako indarkeria antzemateko tresna garatu du Jaurlaritzak
Ikerketa baten arabera, bost lagunetik batek sexu abusuak jasan ditu haurtzaroan, eta beste hainbestek, eskola jazarpena. Horren aurrean, hautemate goiztiarrak duen garrantzia azpimarratu dute.
2019/07/04 - 15:27
Espainiako hamar gaztetik zazpik lineako indarkeria pairatu zuten txikitan
Familiei laguntzeko, erakundeak eduki bereziak prestatu ditu, Gurasoen Gidaliburua, besteak beste.
2019/06/25 - 13:07
Instigram, eskola-jazarpenari aurre egiteko aplikazioa
Aplikazioaren helburua gizartea hobetzea da, hezkuntza sistemak sostengatuz umeen garapenerako.
2019/06/22 - 17:03
Amnistia Internazionala: 'Eskola-jazarpena salatzeko telefonoa zaharkituta geratu da'
"Ezkutuan" dauden eskola-jazarpen kasuak "milaka" direla agerian utzi du txosten batek.
2019/06/20 - 14:49
Hezkuntza Sailak Getxon hildako nerabearen kasuan esku hartu zuen, 'frogarik gabe'
Cristina Uriarte sailburuak azaldu duenez, aurreko ikastetxean zegoenean 'salaketa' bat egon zen eta 'protokoloa martxan jarri eta esku hartzea egin zen.
2019/06/19 - 14:25
Ikerketa abiatu dute Getxoko adingabearen heriotza argitzeko
Hainbat hipotesi dituzte zabalik. Horregatik, hildako umearen ikastetxea ez ezik, haren egoera pertsonala eta senitartekoekin zuen harremana ere ikertuko dituzte.
2019/05/02 - 13:17
Profesionalak trebatzeko beharra azpimarratu dute adituek eskola-jazarpena saihesteko
Gaur, maiatzaren 2a, eskola-jazarpenaren kontra lan egiteko Nazioarteko Eguna da. 2017-2018 ikasturtean 79 jazarpen-kasu identifikatu ziren EAEn eta 553 kasu aztertu zituen Hezkuntza Sailak.
2019/02/06 - 23:14
Leioako Askartza ikastetxeak kalte-ordaina eman beharko dio ikasle bati
Beste ikasle batzuek dutxan grabatu zuten, eta irudia snapchat sare sozialaren bidez zabaldu zuten, baita ikasle “kopuru zehaztugabe” baten mugikorretara ere.
2018/11/19 - 20:57
Gasteizko ikastetxe bat zigortu dute, ikasle batek tratu txarrak jasan ostean
Epaian zehazten da gazteak ez zuela eskola-jazarpenik pairatu, beste ikasle baten partetik tratu txarrak jasan zituela baizik.
2018/11/08 - 15:23
Eskola jazarpenaren aurkako bideoa egin dute Egibideko ikasleek
Eskola jazarpenari aurre egiteko 'Vas a ver' bideokliparekin arrakasta lortu dute Egibide Ikastetxeko batxilergoko ikasleek. Youtuben 7.000 ikustaldi ditu bideoak.
2018/10/17 - 19:48
Urtero 400 bullying kasu baino gehiago antzematen dituzte Euskadin
Azken bost urteetan kopuruak gora egin du, jokabide kaltegarri horiek salatzeko sentsibilizazio sozial handiagoa dagoelako.